Ez da gehiegikeria izenburuan esaten dudana, hain baita garrantzitsua apirilaren 1ean Donostiako Kursaal Auditorioan ospatuko den ekitaldia: International Classical Music Awards (ICMA) sari-emate ekitaldia eta gala kontzertua. ICMA proiektua zer den ezagutzen ez duzuenontzat, esan daiteke musika klasikoaren Grammy sarien parekoa dela eta, beraz, mundu osoko ekoizpen onenak, ibilibide musikal arrakastatsuenak edo artista errebelazioak saritzen dira, besteak beste. Ez da gauza erraza ospakizun hau Euskadira, Donostiara hain zuzen ere ekartzea, baina Euskadiko Orkestra Sinfonikoak lortu du beste hainbat hiritan lortu ez dena, lan asko egin ondoren. Izan ere, sari-emate ekitaldia antolatzeko nolabaiteko leku enblematikoa aukeratzen da, kontuan harturik tradizio kultural eta musikala, eta erreferentziazko orkestra baten egoitza edukitzea, beste gaitasun batzuen artean. Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren zuzendaritzak asmatu egin du honelako ekitaldia guregana ekartzearekin. Bestalde, Donostia 2016 Fundazioaren laguntza ezinbestekoa izan da proiektu honetan. Kontuan harturik aurten Donostia Europako Kultur Hiriburua dela, ezin aproposagoa suertatzen da ekimen hau.
ICMA 2010. urtean sortutako ideia da, eta ez edonola. Hamahiru herrialdetan (Turkia, Finlandia, Belgika, Alemania, Hungaria, Austria, Errusia, Italia, Suitza, Erresuma Batua, Luxemburgo, Frantzia eta Espainia) musika klasikoaren alorrean erreferentziazko hamazazpi komunikabide paperezko zein digital eta irratien ordezkariak diren musika kritikariek izan zuten iniziatiba.
Historia pixka bat egiteko, sari-ematearen lehenengo ekitaldia Finlandian izan zen, 2011n; hurrengo urtean, Frantzian antolatu zen, Nantesen hain zuzen ere; 2013. urtean, berriz, Milanen; 2014an Varsovian, eta azkenekoa, 2015ekoa, Ankaran ospatu zen.
Oraingo honetan, beraz, Euskadiren txanda da. Esan bezala, sari-banaketaz aparte gala kontzertu paregabe batez disfrutatuko dugu non, Euskadiko Orkestrarekin batera, sarituak diren artista batzuek parte hartuko duten, hala nola Dame Felicity Lott soprano ingelesa (bizitza osoko ibilbideari saria), Christian Lindberg tronboi-jotzaile suediarra (urteko artistari saria), Pablo Ferrandez txelo-jotzaile espainiarra (urteko artista gazteari saria), Nikolai Song hamahiru urteko flauta-jotzaile singapurtarra (errebelazio saria), Javier Perianes piano-jotzaile espainiarra (Harmonia Mundi diskografia ordezkatuz, honexek lortu baitu urteko diskografiari saria), David Violi piano-jotzaile frantziarra (lorpen bereziari saria), Michala Petri flauta-jotzaile alemaniarra eta Mahan Esfahani klabezin-jotzaile irandarra (antzinako musikaren interpreteei saria), eta Lukasz Dlugosz flauta-jotzaile poloniarra (musika garaikidearen interpreteari saria). Ikusten den bezala, zerrenda mardula oso egitarau erakargarria interpretatuko duena. Sarrerak salgai daude jada. Musika maite baduzu, ez galdu.
Sariketa / Kontzertua
Non: Donostiako Kursaal Auditorioan
Noiz: apirilaren 1ean
Gerra Urte, Gezur Urte!
Horrela dio esaldiak eta horrela berresten du errealitateak.
Munduan eta Europan dagoen gerra-egoera, horren gorakada etengabea eta horrek Euskal Herrian izan dituen eta izango dituen balizko ondorioak aurreikusita, joan den abenduan hainbat... [+]
Laga hondartzaren ezaugarri naturalen leheneratzea duela hiru hamarkada abiatu zen, eta aurrera darrai etenik gabe, erlojuz kontrako lehengoratze mailakatuan.
Laga (Bizkaia) gune aparta da, natura eta gizarte ikuspegitik oso esanguratsua. Kostaldeko legeak eta Urdaibaiko... [+]
Larunbat honetan egingo da Bilbon euskal preso politikoen aldeko urteroko manifestazioa. Gero eta preso gutxiago dago, baina 2011n ETAk bere jarduera armatua eten zuenean inork gutxik irudikatuko zuen handik hamabost urtera oraindik gatazka haren ondorioz espetxeratutako... [+]
Hainbeste urte borrokan horren atzetik ibili ondoren, 34 urte, hain zuzen, oso pozik gaude orain egun batzuk, abenduaren 28an Inuzente egunean, Iruñean, Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak antolatu zuen batzarrean hartu zen erabakiagatik. Zeren ondo bidean,... [+]
Donostiako La Cumbre Jauregian bizi ziren orduan Juan Mari Jauregi senarra eta bera, lehena Gipuzkoako Gobernadore Zibila zen garaian, 1990eko hamarkadaren erdialdean. Jauregi 2000. urtean hil zuen ETAk Tolosan.
Jar gaitezen 2025erako proposamen politiko gisa, Espainiako Auzitegi Kolonialaren (AN) epai guztiak berrikusten hasteko eta makila bakoitzak bere belari eusteko.
Unionismoarekin lerrokatutako alderdi, sindikatu eta gizarte-erakunde gehienek, eta ez bakarrik horrela... [+]
Garbiñe Elizegi baztandarra erizaina da. Abenduan, Zeelanda Berrian egin duten Osasun Ekitaterako Erizaintza Indigenari buruzko Ikerketa izenburuko bilkuran hartu du parte. Bere tesia aurkeztu du: Euskal emakumeek eta genero ez-normatiboek Euskal Herrian osasungintzan... [+]
PSNk, EH Bilduk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak bat egin dute Borboiak Nafarroako kultura sari nagusitik at gera daitezen. Espainiako erregeak 2015etik, Uxue Barkos lehendakari zenetik, ez daude ekitaldi handi honetara gonbidaturik.
Hodeiak murrizten ari dira eta horrek eragin nabarmena du klima-aldaketan, NASAko ikertzaile-talde batek ondorioztatu duenez. Terra satelitearen datuak aztertuta, ikusi dute azken 20 urteetan, pixkanaka, baina etengabe, murriztu dela hodeien estaldura. Amerikako Batasun... [+]
Iazko martxoaren 14an, polizia operazio handi bat izan zen Martuteneko Agustindarren eraikin okupatuan, Udaltzaingoaren, Ertzaintzaren eta Espainiako Poliziaren eskutik: 56 lagun atera zituzten eraikinetik eta 29 Espainiako Poliziaren komisariara eraman zituzten,... [+]
Adimen Artifizialarekin egindako disparateen biltegia handitzen ari da. Erabiltzaile arruntok sortutakoak txorakeriak izan daitezke neurri handi batean, baina Interneteko erraldoiak berak ari dira halakoak errepikatzen eta horrek larriagoa dirudi, eragin globala izan... [+]
Vithas San José klinikak fitxatu du Jaurlaritzako Osasun sailburu ohia, kargu publikoa utzi eta urte eta erdira.
Abenduaren 24an erori zen gobernua, Kaledonia Elkarrekin alderdi loialistako ordezkariek dimititu zutelako. Hori horrela, loialistek berreskuratu egin dute independentistek 2021ean lehen aldikoz lorturiko presidente kargua. Maiatzaz geroztik krisi politiko, sozial eta ekonomiko... [+]
18 urterako plan estrategikoa garatzeko Europako diru-laguntzak jaso ditu Euskal Sagardoaren Jatorri Deiturako proiektuak. Iparraldea batu da jada, eta Nafarroa zein Trebiñu sartzeko urratsak ematen hasiak dira.