Zero zuzendari, zero kutsadura, zero esplotazio

  • 2008ko krisi ekonomikoak Europan barrena utzitako ondorio dira kontinente zaharrean berreskuratutako hainbat eta hainbat fabrika. Grezian, Frantzian, Euskal Herrian, Espainian eta Italian, besteak beste. Italiako bi fabrika berreskuratutan izan gara: Officine Zero eta Rimaflow.

Officine Zeroren instalazioak; aurreko enpresaren makinaria eta altzariak berrerabili dituzte proiektu autogestionatuari ekiteko.
Goian, Officine Zeroren instalazioak; aurreko enpresaren makinaria eta altzariak berrerabili dituzte proiektu autogestionatuari ekiteko.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Argentinara emigratutako Luicci Zanon italiar gazteak bere abizena zeraman zeramika fabrika sortu zuen diktadura garaian, Neuquen hirian. Hegoamerikako herrialde hark 2001ean jasan zuen krisi ekonomiko larriaren ondorioz porrot egin zuen ordea, eta bertako langileek berreskuratu zuten: FaSinPat (Patroirik gabeko fabrika) izena eman zioten guneari. Egun, enpresako ekoizpenak langileen esku jarraitzen du eta denek soldata bera daukate. FaSinPat eta antzeko lantegiak eredu bihurtu dira Europan, langileen esku geratutako hainbat eta hainbat enpresa aurrera ateratzeko.

Officine Zero Erroman

Erromako Tiburtina tren geltokitik gertu dagoen eraikinean izan gara. Gaueko trenen mantentze lanak egiten zituen RSI fabrikaren behin betiko kiebra 2012ko abenduan izan zen. Orduan 33 langile zeuden lanean. Giusseppe RSIko langilea zen eta fabrikan jarraitzen duen lagunetako bat da. Lan baldintzak jada 90eko hamarkadan okertzen hasi zirela esan digu: “Enpresak 1970 eta 1990 urteen artean eskaini zituen lan baldintza onenak. 1992tik aurrera lan moldea aldatu egin zen, guk egiten genuen lan asko azpikontratatzen hasi ziren”.

Elisa Gigliarelli Officine Zero asanbladako kide da, RSIren eraikina 2013ko urtarrilean berreskuratu zenetik. Berak azaldu digunez enpresa langileen eskuetara igaro aurretik langileak instituzioekin hitz egiten aritu ziren, beraien lanpostua mantendu ahal izateko: inbertitzaile berri bat bilatu edota sektore publikoak enpresa erostea ziren langileen esperantza bakarrak, baina saiakerak ez zuen erantzun positiborik izan.

Nolanahi ere, 2013a baino lehenago hainbat kolektibo hasiak zeuden harremanetan: bertako langileek garbi zuten fabrikak ez zuela etorkizunik izango eurak antolatu ezik. RSIko langile ohiak, langile prekarioak batzen zituen CLAPP sindikatu txikiak eta unibertsitateko beste hainbat eragilek bat egin zuten. Sindikatuak coworking edo lan kolektiboa egiteko espazio bat okupatu nahi zuen, eta hortik abiatu zen Officine Zero sortzeko ideia.

Hiru urtetik hona, Erromako Officine Zero berreskuratutako fabrikan –bere lema: zero zuzendari, zero kutsadura eta zero esplotazio– antzinako RSIren makinaria erabiltzen dute egunerokoan. Altzariak, mahaiak eta aulkiak ere berrerabili egiten dituzte konpondu ondoren. Horretan aritzen dira hainbat langile, aroztegian lan egiten duen Giuseppe bera da horietako bat. Horrez gain, tapizeria eta burdindegia ere badituzte, eta lehen administraziorako bulegoak zeuden tokian, orain arkitektura lanak egiten dituzte. Fabrikak denera lau hektarea inguruko hedadura dauka, jantoki eta guzti.

Officine Zeron errefuxiatu eta langabetuei laguntza eskaintzen zaie. Erromako enplegu zerbitzuek formakuntza zerbitzuak eskaintzen dituzten arren, ez dute ordaintzen. “Guk formakuntza kurtsoak eskaintzeaz gain, lanen bat sortuz gero, irakaskuntza hori jaso duten pertsonengan delegatzen dugu”, dio Gigliarellik. Soldatei dagokienez, sartzen den diru guztia kaxa komun batean gordetzen da, eta hilabete bukaeran pertsona bakoitzari bere soldata ordaintzen zaio. Kiebren ondorioz, momentu honetan eraikinaren jabetza Erromako auzitegiarena da eta bi milioi euroko enkantean dago salgai. Berreskuratutako enpresako kideak instituzioekin harremanetan daude: “Aukerarik egokiena kooperatiba sortzea litzateke –mintzo da Gigliarelli–, horrek bidea asko erraztuko liguke”.

Rimaflow Italia iparraldean

Officine Zero ez da Italian berreskuratutako  lantegi bakarra. 2013ko otsailean, Milan inguruan automobilgintzarako lan egiten zuen Maflow enpresaren lana Poloniara eraman zutenean, enpresa itxi zuten: “Erabaki genuen lantegiak ezin zituela ateak itxi eta patroi gabe eta autogestioan oinarrituz fabrika berriro martxan jarriko genuela”.  Egun Rimaflow proiektuaren kide den Gigi Malabarba ari da hizketan.  

Maflow enpresatik kaleratuak izan ziren 15-20 langileak fabrikako azpiegitura eraitsia konpontzen hasi ziren: “Lehen bi urteetan langileen borondatezko lana medio produkziorako makinaria konpondu ahal izan genuen”. Denbora horretan beste fabrika batzuetatik kaleratuak izan ziren 100 langile inguru batu zitzaizkien eta jende hori guztia etxetresna elektriko, ordenagailu eta altzariak errekuperatzen hasi zen.

Enpresa txikien eta kooperatiba batzuen produktuak saltzen ere hasi ziren: “Denbora horretan herritarren aurrean zilegitasuna irabazi genuen eta ezin izan ziguten politikoki eraso –azaldu du Malabarbak–. Gure jarduera komertziala ilegala omen zen aitzakiapean isun ekonomiko handiak jarri zizkiguten eta produkzioaren zati bat Rimaflowetik kanpo bideratu behar izan genuen. Finantziazio nahikorik ez genuenez, lantegiko espazio batean autokarabanak aparkatzeko zerbitzua eskaintzea otu zitzaigun, inguruko aparkaleku bat itxi egin zutelako”.

Officine Zero proiektuan bezala, Rimaflowen ere 2001ean Argentinan berreskuratzen hasi ziren fabrikak dituzte zerumugan: “Hegoamerikako zenbait herrialdetan kapitalismoari aurre egiteko alternatiba ekonomiko erreal bat ari dira sortzen, beheko klase sozialetatik hasita”. Horixe bera egin nahi dute Erroman, Milanen, Euskal Herrian eta Europako makina bat txokotan.


Azkenak
2024-07-23 | Ahotsa.info
Lizarrako txosnak erdigunean nahi dituztela aldarrikatu dute UPNren bazterketaren aurrean

Lizarrako Udalak datozen jaietarako aurreikusia dagoen jai herrikoien egitaraua arriskuan jarri du. Txosnak erdigunetik kendu eta urrun eta baztertua dagoen zonalde batera eraman nahi ditu.

 


Arabako diputatua zen Modesto Manuel Azkonaren hezurrak bere sorterrira itzuli dira, 88 urteren ostean

1936an fusilatu zuten frankistek, une horietan Arabako diputatua zela, eta herriko beste 42 fusilatuen hilobian bertan sartu zituzten Manuelen gorpuzkinak.


2024-07-23 | Gedar
Ia 100 pertsona migrante bizi izan dira Berango eta Getxo arteko baso batean

Iazko urritik eraiki dituzte hainbat kokaleku jatorri magrebtarreko ia 100 lagunek. Poliziak duela hainbat aste jaso zuen haiek basotik botatzeko agindua.


AEBek “portu humanitarioa” kenduko dute Gazatik, bertatik laguntzarik ia sartu gabe

25 egun baino gutxiagoz egon da martxan hasieratik polemikoa izan zen portua. “Distrakzio neurria” izan dela salatu dute eragile ugarik.


Milioika migratzaile esplotazioaren eta eskubide gehiegikerien biktima, Europako nekazaritza-sektorean

Langile migratzaileek indarkeria, lanaldi luzeak eta ordainketa eskasak modu ohikoan jasaten dituzte, Europako bederatzi estatutan egindako ikerketa baten arabera. Gutxienekoa baino soldata baxuagoak jaso ohi dituzte ia estatu guztietan, eta emakumeek are soldata baxuagoak.


Greba egingo dute asteartean Iruñeko FCC-ko langileek, Iosu lankidearen heriotza salatzeko

Lan istripuz 33 pertsona hil dira Euskal Herrian aurten. Azkenekoa, Iruñeko sanferminetan garbiketan lanean ari zen Iosu izeneko langilea. Kamioiaren gainetik erori zen eta hartutako golpe larriaren ondorioz hil da. LABek FCC (Iruñerriko Mankomunitateko... [+]


Bidenek uko egin dio hauteskundeetarako hautagaitzari, eta Kamala Harrisen alde egin du

“Indar guztiak presidente karguan zentratzea” erabaki duela adierazi du, eta Kamala Harris presideneteordeari “babes eta abal osoa” eskaini dizkio. Harrisek baieztatu du bere hautagaitza aurkeztuko duela Alderdi Demokratak presidentegai izendatu dezan... [+]


Hondakinak tratatzeko Artaxoako planta itxita mantentzeko agindu du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak

Nafarroako Ecofert Sansoain enpresa itxita dago 20.000 tona hondakin toxiko legez kanpo jasotzeagatik Zubietako (Gipuzkoa) erraustegitik eta Tuterako (Nafarroa) Oleofat enpresatik.


Hamasei hondartza itxi dituzte asteburuan Lapurdin, uraren kalitate eskasagatik

Horrez gain, Biarritzen ostreopsisa atzeman dute, itsas alga toxiko mikroskopiko bat, eta karabela marmokak agertu dira Donostiako kostaldean.


Atsedenerako eskubidea eta beharra aldarrikatu dute zaintza arloko langileek Donostian

Manifestazioa egin dute etxeko eta zaintza arloko langileek igandean, hainbat eragilek deituta. Hitzarmenen premia eta aisiarako eskubidea aldarrikatu dituzte, oztopo burokratikoak salatzearekin batera.


Eguneraketa berriak daude