Ongi etorri herri galdeketei. Gure Esku Dagok 2018ra bitartean ahalik eta herri eta eskualde gehienetan independentziari buruzko galdeketak egingo dituela iragarri du. Etxarri Aranatz eta Arrankudiaga izan ziren lehenengoak; arrakastatsuak, inondik ere. Parte-hartze altua izan zuten (%42,7 eta %61,5 hurrenez hurren). Erreferentzia gisa, Katalunian kontsulten birari hasiera eman zion Arenys de Munt herrian %41ekoa izan zen. Gerora etorri ziren gainerako galdeketen parte-hartzea puskaz txikiagoa izan zen, %20koa batez beste. Datu horiek ondo datozkigu kokatzeko, ehunekoek askotan marro egiten baitigute. Sinbolikoki bada ere, milaka herritarrek aukera izango dute urte luzez amestu eta borrokatu duten ariketa egiteko, alegia, Euskal Herriaren etorkizun politikoari buruz bere iritzia libre eta demokratikoki emateko. Badu bere munta, ariketa bera herri mobilizaziorako tresna aparta izan baitaiteke. Behin herritarrek publikoki erabaki nahi dutela irudikatzen dutenean, ez dago hori geldituko duenik. Urrats txiki bat eman eta gero, hartutako norabide horretan sakontzeko joera dugu pertsonok.
Azken Soziometroaren arabera, duela lau urte EH Bilduren emaitzek agertoki politikoari astindua eman zioten bezalaxe, oraingoan ere aldaketa nabarmenak etor litezke
Ongi etorri EAEko hauteskunde autonomikoei ere. Alderdiak hasi dira hautagaiak aurkezten eta demoskopia ere jarri da zita garrantzitsu horri begira. Azken Soziometroaren arabera, duela lau urte EH Bilduren emaitzek agertoki politikoari astindua eman zioten bezalaxe, oraingoan ere aldaketa nabarmenak etor litezke. EAJk nahiko ondo eutsiko lioke Ahal Duguren boto-hozkadari, baina besterik da gobernua osatzea. Estreinakoz, posible izan liteke ezkerreko indarrak batu eta agintea hartzeko akordioa osatzea. Emaitza hori izango balitz, gakoetako bat zentraltasun politikoan egongo litzateke: elkarrizketetarako ardatza nork eta non ezarriko duen. Badirudi tenore hori EH Bildurentzat egokia izan daitekeela, Ahal Dugurekin alor soziala eta EAJrekin abertzaletasuna partekatzen baititu. Hala ere, jakina da EAJ ondo mugitzen dela horrelako dantzaleku labainkor eta aldakorretan –bat bi, ezker eskuin, autonomista independentista– eta egoeraren lema hartzen ahaleginduko dela. Ahal Duguren swinga ez dugu ezagutzen, ez eta Madriletik tango estuan lotuko duten ala ez. Irudi lezake inkestak inkesta direla eta dantzarako benetako akordeak ezagutzeko hauteskunde gauera arte itxaron beharko dugula, baina, orain arteko mugimenduak ikusita, litekeena da kanpaina osoa parametro horietan ardaztea.
Ongi etorri, Arnaldo Otegi. Inor gutxi ausartuko da ukatzen euskal politikagintzari ekarpen nabarmena egin dion pertsona dela eta aurrerantzean ere zer esan handia emango duela. Bere egitekoa zein izango den, alabaina, ez dago argi, berezkoa duen baikortasun eta karisma beharrezkoa izan baitaiteke bai barnean bai kanpo mailan. Batetik, Abian eztabaidaren bidez hausnarketa estrategikoan buru-belarri murgilduta dagoen ezker abertzalearentzat, barne-kohesiorako eta borrokako grina eta kemena suspertzeko akuilu izan daiteke, eta horretara bidera ditzake indarrak. Bestetik, Espainiako hauteskunde orokorretarako emaitzek erakutsi dute kanpo-komunikazioan eta hautesleriaren aktibazioan ere EH Bilduk premia bizia duela. Komunikazioari dagokionez, ezker abertzaleak historikoki beti eduki du gaitasuna eztabaida politikoan marko kontzeptual propioak txertatzeko eta herritarrok gure egin ditugun terminoak plazaratzeko. Bada, azken aldian, mass mediaren bultzadak lagunduta, aurkari gogorra irten zaio Madril aldetik. EH Bilduk Podemosekin duen norgehiagokan giltzarria zera da: independentzia izatea beste eredu sozial eta ekonomiko baten alde egiten dutenen apustua eta, hortaz, EH Bildu izatea herritarron burujabetza sozialerako tresna. Horren ardura Otegiren bizkar gainera botatzea lar izango litzateke, baina aintzat hartzekoa da zenbaitetan aski dela pieza bat gaizki jartzea tetrisaren osaketan kale egiteko. EH Bilduren oinarri sozialek eta Arnaldo Otegik berak hausnartu beharreko kontuak dira.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]
Ni ez dut nahi nire alaba ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Nik ez dut nahi nire alabaren eskolako haur ijitoak ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Ijito izatea ez delako mozorro bat. Ijito izatea ez delako urtean behin egiten den festa bat, arropa exotikoekin eta aurpegia ikatzez... [+]
Bidea pausoka egiten da, eta hasiak egina dirudiela ikasi nuen aspaldi xamar. Baina jendeak esaldi hori edukiz betetzen ere ikasi nahi du. Bakarrik ezer gutxi lor genezake, hasi orduko etsi, akaso. Sekulako jendetza biltzeak ere antolaketa zaildu eta ikusi beharrekoa gandutu... [+]
Ez zuen egoki jokatu, neurriak hartu behar ziren, bestela, ez dugu ikasten. Itxuraz, ez zen ohartzen egindakoaren inpaktuaz, normal jarraitzen zuen, batzuetan, ingurukoek baino itxura zoriontsuagoz. Gainera, altuegi hitz egiten du, hori ez zaio inori gustatzen. Darabiltzan... [+]
Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]
Erretiratu berri den lankide-ohi baten omenez, Historiako irakaslea. Bejondeizula!
Hezkuntza-legeek azpimarratzen dute zein garrantzitsua den ikasleengan pentsamendu kritikoa sustatzea. Baina irakasle-klaustroak, garai batean ideien eztabaidarako eta proposamenak... [+]
Mendebaldeko herrialdeetako demokrazia liberalak demokrazia minimalista baten itxura gero eta handiagoa du. Definizioaren muina litzateke hauteskunde bidezko gobernu aldaketak errespetatzen direla. Horren aldaera autoritarioari Levitsky eta Way politologoek autoritarismo... [+]
Zutabe hau idazten nengoela, gaia aldatu behar izan dut, nire arreta osoa harrapatu dutelako Trumpen muga-zergek. Azalpen gutxi beharko duzue, leku guztietan da berria, Txinako produktuei %10eko zerga eta Kanadako eta Mexikoko produktuei %25eko muga-zergak jarri dizkie. Trumpek... [+]
Euskadi irratian baineraren ordez dutxa jartzeko iragarkiak etxeko komunean obrak ya hastera animatzen duen kuña hori. Obra erraza, inbestitze txikia eta aldaketa handia iragartzen da. Komunetako sanitarioen joerak aldatu dira eta ahoz aho zabaldu da zeinen eroso eta... [+]
Lan aste laburragoak ezartzeko politika orokorra ekarriko du 2025 urteak, enpresentzako kontratazio berrietarako kostu txikiak eta lan harremanetarako aldaketa norabide eraginkorra ekarriz.
Espainiako gobernu akordioa betetzeko helburuarekin, lanaldia astean 37,5 ordutara... [+]
Greba ataritan jaso nuen zuen e-maila, posta pertsonalean. Hasieran, beste askok bezala, grebaren aurrean ze aukera ditugun jakinarazteko zela pentsatu nuen. Baina ez, grebaren aurkako mugimendu politiko eta komunikatiboa zen jasotako e-maila.
Aitortuko dizuet ahozabalik utzi... [+]
Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]
Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]
Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]