Aukeran nahiago bestela

Ez dut ukatuko: Gorka Bereziartuak aipatu zuenetik, jada 2008 urrun hartan, nobedade ez diren literatur lanak hartzen dituen tarte hau abiatzeko, irakurketa maiteen artean izan dut Juan Garzia Garmendiaren Itzalen itzal. Pentsa, manifestazio bat antolatuko balitz, eta Bereziartuaren atxikimenduaz gainera, neronek ere sinatuko nuke Garziak berriro idatz dezan –1995ean Fadoa Coimbran eleberria argitaratu ondotik ez du fikziozko libururik atera–.

Broma-edo aurretik zetorren, ordea. Elkarrizketa gogoangarri batean –esaten zituenengatik, baina galdetzen zizkioten kontu batzuei iskin egiteko abileziagatik ere bai–, “Euskal Bartleby bat bihurtu ote zara?” galdetu zioten Volgako Batelariek. Erantzuna izan zen: “Zer pintatzen dut (edo nuke) oraingo euskal literaturan? Ez da manifestaziorik antolatu, behintzat, nik dakidala, idaztera itzul nadin. Konformatzen naiz haren leloa euskaratu izanarekin: ‘Aukeran nahiago ez’”.

Obra laburreko autore, bederen, honezkero aipatu dizkiogun bi liburuez gain, badu beste bat, aurrekaria, estreinakoa: Akaso. Ipuin liburua, guztira lau, tartean Ignacio Aldecoa saridun Pernixio luzea, gehi Anjel Lertxundiren hitzaurrea, gehi egilearen beraren epilogoa. Aipatu elkarrizketan Garziak: “Akasoko pieza gehienak hor abiatu ziren, gaxtekeria eta guzti: aiton-amonen ipuin-munduaren hustmina, eskolako fraideekiko kontu-kitatze saioa”. Bigarren taldekoa litzateke, ale bakar, Bele jolasak izenekoa. Gainontzekoak, gutxi asko, bestekoak, nahiz Petiri-landako kusoa gehiago izan Lertxundik aipatzen zuen “ahozko tradizio narratiboa jaso eta literarioki taxutu” horietakoa. Labur: lau ipuinek dutela nork bere izaera eta nortasuna.

Xabier Mendiguren Elizegik egin zion kritika bakana, agerkari honetantxe: “Ipuin liburua dugu hau, eta ona gainera. Oso ona ere esango genuke”. Tranpa da, baina gerora Itzalen itzal etorri dela ikusita, iruzkina iruditzen zait ausartegia. Esan nahi dut, bigarrenarekin puskaz gainditu zuela lehenbizikoa. Gainera, ondoen jartzen ditu lehen multzoko ipuinak. Eta Bele jolasak izenekoaz esan zuen: “Pretentsio haundiak dituen arren –edo beharbada horrexegatik– ez zait iruditzen guztiz ondo gauzatu dituenik”. Niri, aldiz, ipuin horixe egin zait, beste ohikoagoen artean, nabarmengarriena. Aldrebesena, bai, baina ondorioz interesgarriena. Bi aldiz irakurri behar izan dudan bakarra; eta, segur aski, bi aldiz irakurtzeak pereza emango ez lidakeen bakarra.

Mendigurenek, 1988an: “Juan Garziak narraziogintzan segituko duelako esperantzan geratzen gara beraz”. Urteak pasa dira, baina esperantza ez da galdu. Manifestazio bat antolatu behar badugu ere. Nahiz, aukeran nahiago bestela.

Liburua: Akaso

Idazlea: Juan Garzia Garmendia

Argitaletxea: Erein, 1987

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
50 urte Potasaseko grebatik

Gaur, urtarrilak 21, gure oraintsuko historiaren efemeride interesgarri bat gogora ekartzeko eta hari buruz hausnartzeko eguna dugu. 50 urte bete dira Potasas de Navarra enpresako 47 langilek itxialdia amaitu zutenetik. Hamabost egun iraun zuen itxialdi horrek eta greba orokorra... [+]


Industria militarraren konbertsioa, behar etikoa

Duela aste pare bat Norvegiako zenbait datu plazaratu ziren. Ipar Europako herrialde hartan auto elektrikoak nagusitu dira, eta Tesla marka dute salduena; energia birziklagarriaz sortutakoa omen da han kontsumitzen denaren %90. Aldiz, Norvegiako enpresa publikoek ez dute inolako... [+]


2025-01-19 | Urtzi Ugalde
Agur, amatxu

Hauek izan ziren nire azken hitzak zure lo arnas sakonean eskutik helduta ginela joan zinenean. Aparteko minik gabe, xume, duin, geratu zen betiko zure bihotza. Zuk nahi eta eskatu bezala. Guk nahi eta errespetatu bezala.

Jada hilabete, neguaren atarian, gaurik luzeenak diren... [+]


2025-01-17 | Oihane Artetxe
Urratutako haurtzaroa: indarkeria instituzionala gure testuinguruan

Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]


Militantzia politikoaren debekurik ez!

Asteartean eman zuten jakitera bost gazte lapurtarren kontrako sententzia. Hamabost hilabeteko espetxe zigorra gibelapenaz bi gazteri, 500 euroko isun banarekin; 140 orduko lan behartua eta 500 euroko isun bana beste bi gazteri; eta, azkenik, 1.700 euroko isuna beste... [+]


“More with less”

Lehengo batean, The Wire telesail sonatua berrikusten ari nintzela, etsipena gogora ekarri zidan eszena bat heldu zen. Bertan, The Baltimore Sun egunkariaren zuzendaritzak langileak bildu eta datozen aldaketei buruz ohartarazten die; hau da, kaleratzeez eta distira gutxiagoko... [+]


Smartphonea: gure fetitxe erregea

Bizi dugun kultura kontsumistak, erabiltzaile oro agintzen du gozamen neurrigabera. Slavoj Zizek dioen eran, Goza ezazu zure fetitxea, hiper-modernitatearen agindu ozena bihurtu da. Fetitxearen lekua betetzeko dauden gailu teknologikoen bidez gauzatzen baita egungo gozamena... [+]


Marxter Chef

Mamu batek zeharkatzen ditu sukaldeak: Karlosen mamuak.

Karlos ez da aurkeztu Master Chef Celebrity lehiaketara. Bere sukaldaritza-ondarea aztertuta, oso argi dauka ez duela lehiakideen aukeraketa gaindituko. Izan ere, hedabide eta gastronomiaren akademiaren ateak itxita izan... [+]


Teknologia
Joan zaitez...

2018an itzali nituen sare sozialak, baita gailuen jakinarazpen gehienak ere, bizitzan arreta non jarri kontrolatzen hasteko saiatu asmoz. Egunero lan horretan jarraitzen dut, sitsa argira nola, nire jakin-minak errealitatea ulertzen lagunduko didan informazio freskoa bilatzen... [+]


2025-01-15 | Aingeru Epaltza
Houstonetik Nafarroa Arenara

Beyoncé futbol amerikarreko partida baten atsedenaldian, Houstonen (Texas). Kantari estatubatuarra cowboy jantzirik atera da estadio erdira. Kapela hegaluzeak tapatzen dio burua, zangoak belaunetarainoko bota luzeek. Soineko zuri urriak, berriz, izterrak eta paparra... [+]


Eskuak

Eskua bularrera eroan, eta bostekoa ukatu dio Siriako agintari berriak Alemaniako Kanpo Arazoetarako ministroari, ministro emakumeari. Modu adeitsuan, baina arbuioa jasan du Annalena Baerbock-ek. Aurretik, Al-Golani siriarrak, ordea, luzatu eta astindu dio eskua Jean-Noel Barrot... [+]


Urte berri goiza

Urte berri goiza Joxe Ansorenak, gure aitona Isidroren anaiak, sortutako biribilketa baten izenburua da, urteberri goizean txistulariek kalez kale jo zezaten asmatua. Doinu horren airean, gaueko kondarrak bilduz joaten ginen, zabor kamioiak bezala. Behin, Sakito mozkor galanta... [+]


Primaderako liliak

“Urte berri-berri, zer dakarrazu berri?” oihukantatzen genien, urteko lehen eguneko gaupasatik bueltan, bidean gurutzatzen genituen goiztiarrei. Eske puxken esperantzan gu, mozkor panparrotuok. Eta artean ez baitzen ez runner-ik ez eta selfie-rik ere,... [+]


Trump, berriro

Donald Trumpek urtarrilaren 20ean berriro hartuko du AEBetako lehendakari kargua, eta bigarren agintaldia izango du Etxe Zurian. Aurreko agintaldian, 2017-2021ean, lotsa gutxirekin ibili bazen erabakiak hartzeko orduan, agintaldi honetan konplexu urri horiek ezabatuko ditu eta... [+]


Eguneraketa berriak daude