Idazle freelancea, komisarioa eta kultur kritikaria da Peio Agirre (Elorrio, 1972). Hainbat hedabidetako kolaboratzailea, Crítica y metacomentario bloga sortu zuen oraintsu hamar urte. 2014an, La línea de la producción de la crítica [Kritikaren ekoizpen-lerroa] saiakera argitaratu zuen Consonni arte-ekoiztetxearen eskutik. Berarekin hitz egin dugu, kritikarien kinka zailaz, kritika estrategikoaz eta abarrez.
Nola jarri zen martxan liburu hau?
Kritika idazten aritu naiz azken 15 urte pasan, tokiko, nazio-mailako eta nazioarteko hedabideetan, eta apurka-apurka idazketarekiko konpromisoa eta beharra sortzen joan zait. 2004 inguruan, hitzaldi-sorta baten harira, konturatu nintzen oso gutxi hausnartzen zela lanbidearen eta hori sostengatzen duten baldintza materialen inguruan. Beraz, artxibo bat sortu nuen ordenagailuan, kritikari buruzko gogoetekin, batez ere nire irakurketei tiraka, testu potentzial bat eratu arte. Testu hori ez zen sekula idazten, ordea, idazle freelance bat bainaiz, eta egoera horretan langintza zaila da liburu bat sortzea. Azkenean, Consonnikoek proposamena egin zidaten, eta liburua osatu nuen.
Sarreran diozunez, tresna-kutxa baten gisara funtziona dezan nahi duzu.
Azken urteotan, batez ere bloga zabaldu nuenetik, askotariko edukiei buruz idatzi dut, baina kasu honetan nire asmoa zen tratatu metodologiko moduko bat egitea, niretzat ez ezik beste hainbatentzat baliagarri suerta daitekeena, bereziki kritikari eta idazketari buruz hausnartu nahi duen jendearentzat. Alde horretatik, eraikitzeko dagoen eraikuntza teoriko baten lehen harria baino ez da.
Izenburuak arreta ematen du.
Ekoizpen-lerroa eta muntaketa-katea langile-mugimenduarekin lotzen dira, baina artista askori inspirazio-iturri gisa balio izan die, Sergei Eisensteini, Jean-Luc Godardi... Idazketaren eta muntaketaren arteko analogiak egin ditut, aipuen bidez-eta. Niretzat oso garrantzitsua da ikustea nola dagoen eginda. gauza bat, edozein gauza, baita liburu bat ere.
Adibidez, Slavoj Zizekek kontatzen du nola egiten dion iskin idazteko uneari. Barrenak husten ditu ordenagailuan, eta bere buruari esaten dio ez dela idazten ari, baizik eta lehengaiak pilatzen, gordin. Nahikoa testu daukanean, editatzeari ekiten dio, eta hori da parte garrantzitsuena. Niretzat, aldiz, collagea da teknika literario emankor bat. Hala idazten dut, zenbait gauza elkarri itsatsiz, eta lotuneak ezabatzen ditut gero. Liburu hau ere post-produkzioan idatzia dago, hein handi batean.
Kritikaren egoerari begira, abiapuntua nahiko ezkorra da: “Kritikari garaikidea, iritzi publikoaren ordezkaria bainoago, publizista da, edo merkatuaren mandatari hutsa”.
Bai, diagnostiko kezkagarri horretatik abiatu nintzen. Artearen munduan denbora luzea daramagu kritikaren krisiaz hizketan, baina gehiegi sakondu gabe. Nik baneukan ideia nahiko zehatz bat, hain zuzen ere, kritika eta publizitatea/publikotasuna lotzen dituen gogoeta-ildoa: nola ordezkatzen dituen kritikak merkatu-harremanak eta abar. Gai benetan mamitsua da, eta xehe-xehe egin nahi nuen, baina idazten joan ahala, konturatu nintzen ezin nuela liburu guztia hor kokatu. Idazketaren gaia ere ekarri nahi nuen, subjektuaren eraikuntzarekin lotuta, alegia, zer-nolako onura dakartzan idazketak identitatea eraikitzeko.
Horixe esan behar nizun: “amesgaizto” abiapuntua izanagatik, gaitzari aurre egiteko antidoto ugari proposatzen dituzu. Tartean kritika estrategikoa.
Jakina, idazteari uko egiteak ez du ezer konpontzen. Liburuaren hasieran bada Walter Benjaminen aipu bat: “Kritikaria estratega bat da, borroka literarioan”. Kritika estrategikoak esan nahi du kritikariak merkatu-botereen jakitun izan behar duela eta ohartu behar dela zer-nolako marko ekonomikoan txertatzen den bere kritikak argitaratzen dituen argitalpena (adibidez, erakusketen publizitatea egiten duen arte-aldizkari bat). Kritikariak jakin behar du kritika oro publizitate-modu bat dela, alegia, kode bitarraren logikan, argitaratutako kritika oro 1 bat dela, negatiboa izanda ere.
Baina aldi berean, kritikaria gai da eta boterea du, instrumentalizazioaz konturatuta, zerbait aldatzeko. Jakina, lehenengo erabakia da idaztea ala ez idaztea. Bigarrena? Idatziko duzula ebatzita, zeri buruz eta nola idatziko duzun.
Horren haritik, erregulartasuna eta irregulartasuna hartzen dituzu hizpide.
Bai, nik hainbat egunkaritan idatzi dut eta aske izan naiz beti gaiak-eta aukeratzeko. Egunkarien ekoizpen-egituren barruan dauden kritikari erregularrek arazo larriagoa dute, diru-sarreren mende baitaude, eta hilero edo astero helarazi behar baitute ale bat. Nik neuk uko egin diot dinamika horri, izan ere, eskariaren jopu bilakatzen zara, eta aktualitatearen logikan sartzen. Uztarri bat da hori, azken batean, berritasunari zerbitzu egitea merkatuari zerbitzu egitea baita. Horregatik aldarrikatzen dut gertuko iragana.
Hala ere, orok du abantailarik eta desabantailarik. Egunkari batean erregularki idazten baduzu, aukera daukazu irakurlego bat sortzeko, asterik aste jarraituko zaituena, eta hori kontuan hartuta lan egin dezakezu, irakurlego orokor bati begira baina baita sortzen ari zaren irakurlego horri ere erreparatuta, eta pentsamendu edo ildo zehatz bat eraiki dezakezu tarte oso zehatz batean.
Liburuan diozu: “Gaur egun, kultur kritikari batek modu bakar batean eros dezake bere askatasuna, hain zuzen ere, musu-truk idatziz”.
Horrela esanda, ez-dialektikoki, oker uler daiteke ideia. Liburu hau, hain zuzen ere, prekarizazioaren aurka dago idatzia. Baina, era berean, kritikaren ekoizpen-baldintzez diharduenez, sutsuki defendatzen da amateurismoa, pasioa eta norbere buruarentzat idaztea.
Blogen bidez?
Bloga, niretzat, sormen-esparru bat da, iraganera beharrean etorkizunera begiratzen duena. Adibidez, ez ditut sekula zintzilikatzen katalogoetarako-eta idatzitako testuak. Blogak ez du hedabideen presio komertziala pairatzen, eta ez dio men egin behar akademiak ezarritako hierarkizazio-botere zentsuratzaileari. Horrelaxe sortzen da idazketa fresko bat, aurreiritzirik gabea eta bere burua asmatzeko gai dena, literaturaren zentzuan.
Adibide baterako: gustuko dut zineari buruz idaztea, baina egunkarietan idazten nuenean arte-zutabean nengoen, eta bazeukaten zine-zutabe bat ere, beraz nik “neure” gaiari heldu behar nion. Gainera, zine-kritikan, epaiak zama handia du, argiki esan ezean iradoki behintzat iradoki behar duzu ea filma ona den ala ez, eta nik ez dut ikuspegi horretatik idatzi nahi. Zinea interesatzen zait (eta baita arkitektura ere, eta beste hainbat gauza) oraina definitzeko balio duen heinean, eta gaur egungo egoeraren eta mundu-sistemaren sorburuak haztatzeko balio duen heinean. Zentzu horretan, nire testu guztiak kapitalismoari buruzkoak dira.
Era berean, ez-espezializazioaren alde egiten duzu.
Dialektikoki ulertu behar da hori ere. Ez-espezializazioaz mintzo naizenean, ez naiz diletantismoaz ari, inondik ere. Oso modu zorrotzean erabiltzen dut teoria, ez ausaz edo modu naif batean. Guztiz kontrara. Nire iritziz, kritikaria ezin da xaloa izan, inondik ere. Kritikaren esparruak auto-kontzientea izan behar du, guztiz.
Ez-espezializazio espezializatu bat aldarrikatzen dut, beraz, jakin-minaren ildotik: kritikaria, oroz gain, pertsona jakingura da, adierazpideek, edozein motatakoak izanik (musika, zinea, literatura...), pasioa pizten diotena.
Bestalde, ez-espezializazioak akademizismoaren aurka egiten du. Akademian gisa horretako asko daude, Foucault hartu eta goitik behera aztertzen dute eta Foucaulten adituak dira gero. Nik, ordea, heterogeneotasuna aldarrikatzen dut, jakintza eta ezagutzen nahasketa.
Dialektika ere ezin aipatu gabe utzi, behin eta berriz agertzen baita liburuan, metodo, edo, hobe esanda, ez-metodo gisa.
"Kultur adierazpideak interesatzen zaizkit gaur egungo egoeraren eta mundu-sistemaren sorburuak haztatzeko balio duten heinean"
Ez-metodoa da, iruditzen baitzait norberak sor dezakeela ad hoc berari hobekien egokitzen zaion dialektika-forma. Gainera, ez da literatur estilo bat ere. Bertolt Brechten obrak irakur ditzakezu, autore ezinago dialektikoa baita, eta eragin zaitzake, baina ez du tankera jakin bat hartzen.
Nik dialektika ulertzen dut zalantzarako espazio gisa, espazio bat non duda egin ez ezik duda hori praktikan jar baitezakezu, idazketaren bidez. Espazio bat da non iritzi kontrajarriak izan baititzakezu gauza bakarraren inguruan, pentsatzerakoan hori gertatzen baitzaigu sarri: gauza bat pentsatzen dugu eta baita aurkakoa ere, biak ontzat joz. Zaila suertatzen zaigu, ordea, hitzen bidez adieraztea. Zentzu horretan, idazketa iruditzen zait bidea, ahozkoak bestelako zailtasunak baitakartza. Idazketak balio dit munduaren konplexutasuna praktikan jartzeko.
35 film aurkeztu dira lehiaketara eta zortzi aukeratu dituzte ikusgai egoteko Euskal Herriko 51 udalerritan. Euskarazko lanak egiten dituzten sortzaileak eta haiek ekoitzitako film laburrak ezagutaraztea da helburua. Taupa mugimenduak antolatzen du ekimena.
Asteburu honetan hasiko da Gaztetxeak Bertsotan egitasmo berria, Itsasun, eta zazpi kanporaketa izango ditu Euskal Herriko ondorengo hauetan: Hernanin, Mutrikun, Altsasun, Bilboko 7katun eta Gasteizen. Iragartzeko dago oraindik finala. Sariketa berezia izango da: 24 gaztez... [+]
Bidea da helmuga
Kokein
Balaunka, 2024
--------------------------------------------------
Eibarko rock talde beterano hau familia oso desberdinetako lagunek osatu zuten aspaldi eta ia fisurarik gabe hamarkadatan eutsi dio. Izan ditu atsedenak, gorputzak hala eskatu... [+]
Rosvita. Teatro-lanak
Enara San Juan Manso
UEU / EHU, 2024
Enara San Juanek UEUrekin latinetik euskarara ekarri ditu X. mendeko moja alemana zen Rosvitaren teatro-lanak. Gandersheimeko abadian bizi zen idazlea zen... [+]
Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]
"Entseatzen gira arnas gune bat sortzen Donibane Lohizunen, hain turistikoa den herri honetan". 250 kiderekin Donibane Lohizuneko Begiraleak kultur elkarteak 90 urte bete ditu aurten. Lau emaztek sortu zuten talde hauetan eramaile izan zen Madeleine de Jauregiberri... [+]
Elgarrekin izena du Duplak egin duen aurtengo abestiak eta Senpereko lakuan grabatu zuten bideoklipa. Dantzari, guraso zein umeen artean azaldu ziren Pantxoa eta Peio ere. Bideoklipa laugarrengo saiakeran egin zen.
Pantailak Euskarazek eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak aurkeztu dituzte datu "kezkagarriak". Euskaraz eskaini diren estreinaldi kopurua ez dela %1,6ra iritsi ondorioztatu dute. Erakunde publikoei eskatu diete "herritar guztien hizkuntza eskubideak" zinemetan ere... [+]
Duela 150 urte, 1875eko martxoaren 7an jaio zen Maurice Ravel musikagile eta konpositorea, Ziburun. Mundu mailan ospetsu dira haren lanak, bereziki Boleroa. Sarri aipatzen da Parisen bizi izan zela, kontserbatorioan ikasi zuela aro berri bateko irakasleekin, munduko txoko... [+]
Desgaitasun fisikoa duen arkitekto baten alabaren etxea bisitatu ondoren idazten dut honako hau.
Desgaitasun fisikoa duten pertsonen taldeek ez dute arkitektoa maite, beraien bizitza zailtzen duen gaizkile bat kontsideratzen baitute. Gorrotoa ulerkorra da: arkitektoaren lanak... [+]