Atenas, K.a. 330. Aristotelesek (K.a. 384-322) Politika idatzi zuen. Eta obra horretan, beste eduki askoren artean, praktika demokratikorako arauak jaso zituen. Hona hemen bederatzi arauok laburbilduta:
– Magistratura guztiak guztion artean hautatzea.
– Guztiek bakoitzaren gainean agindu dezatela eta bakoitzak, txandaka, guztien gainean.
– Kargu publikoak zozketaz esleitu daitezela, guztiak edo esperientzia eta ezagutza teknikoa eskatzen ez dutenak.
– Pertsonak berak ez dezala behin baino gehiagotan kargu publiko bera izan, edo salbuespenezko kasuetan soilik izan dezala.
– Pertsona berak kargu publiko gutxi izan ditzala, gerrarekin lotutakoak izan ezik.
– Kargu publiko guztiak iraupen laburrekoak izan daitezela, ahal den neurrian behintzat.
– Hiritar guztiek, guztion artean aukeratuta, justizia administratzea.
– Herriaren Batzarrak gauza guztien edo garrantzitsuenen gaineko subiranotasuna izan dezala. Inolako kargu publikoak ez du subiranotasunik izango ezeren gainean edo, izatekotan, garrantzi gutxiko gaietan izango du.
- Kargu publiko bat bera ere ez dadila bizi bitartekoa izan. Eta bateren bat geratzen bada, kargutik kendu behar da, eta zozketagarri bihurtu, bozketa bidez aukeratu ordez.
Atenasen arau horiek indarrean jarri zituzten. Jakina, filosofoak “guztiak” aipatzen zituenean gutxiengoaz ari zen; IV. mendean Atikan 250.000 edo 300.0000 pertsona inguru bizi ziren, hiritarren familiako kideak 100.000 ziren eta, horietatik, gizonezko helduak eta, beraz, Batzarrean parte hartzeko aukera zutenak, 30.000 inguru besterik ez.
Baina zozketa erabiltzen zuten kargu publiko gehienak banatzeko. 100 bat magistratura –nagusiki buruzagi militarrak eta kontulariak– bozkatuz hautatzen zituzten baina gehienak, gainerako 600ak, zotz eginda banatzen zituzten.
Metodorik demokratikoena iruditzen zitzaien, baita bozak erosteko ustelkeria saihesteko bide egokia ere. Gainera aukera berdintasuna bermatzen zuen. Arriskuak ere bazituen: kargua egokitutako pertsonak ez zuen zertan alor horretan aritzeko gaitasuna izan. Horregatik, batzuen gabeziak besteen dohainekin berdintzeko, taldean egiten zuten lan. Finean, gehiago kezkatzen zituen boterea eta ondasunak esku gutxitan biltzeak, kargu batzuen gaitasunik ezak baino.
Bi milurteko geroago, besteak beste, Montesquieuk eta Rousseauk zozketa bidezko demokraziaren onurak aldarrikatu zituzten. Baina egun demokrazia eta zozketa lotzea zentzugabekeria iruditzen zaigu, kanpainetan dirua errekara botatzen den, gaitasunik eza oztopo ez den eta ustelkeriari aurre egiten ez dion sisteman.
Anbraziako golkoa (Itsaso Jonikoa). K.a. 31ko irailaren 2a. Aktiumgo itsas guduan garaipena lortu eta Egiptoren gaineko kontrola ziurtatu zuten erromatarrek. Horrenbestez Mediterraneoko hegemonia grekoa amaitutzat jotzen da data horretan, baina eragin helenikoak gaurdaino iraun... [+]
Grezia, K.a. IV. mendea. Hainbat greziar pentsalarik, esaterako, Aristotelesek edo Heraklidesek, etruriarrei buruz idatzi zuten, Italiar penintsularen erdialdean eta iparraldean bizi zen herriari buruzko iritzi negatiboa jasoz. Etruriar emakumeak kritikatu zituzten bereziki, eta... [+]
Joan den martxoaren 24an, Partenoiko frisoko eskulturen hiru zati Atenasera itzuli dituzte, zehazki hiru buru: haur batena, zaldi batena eta gizon batena.
Mizenasko zibilizazioa gainbehera etorri zenean, Greziako Aro Ilunean eta Aro Arkaikoan publikoaren eta pribatuaren arteko ezberdintasuna zedarritu zuten hitzek ere. Etxe barruko ekonomiatik plaza publikoko politikara, eta idiotes-en eremu pribatura.
Atenas, K.a. V. mendea. Periklesek deituta, Diotima Mantineakoa emakume apaiza eta filosofoa hirira iritsi zen, hamar urtez luzatzen ari zen izurri agerraldia eteteko, jainko-jainkosen laguntza bila zezan.
Antzinako Greziako hainbat tenpluen sarreretan, eskailerez gain, arrapalak topatu dituzte.
Atenas, K.a. 621 edo 622. Hiriko arkonte eponimo kargua zeukan Drakonek ordurarte ahoz aho zabaltzen ziren legeak kode batean idatzita jaso zituen lehenengoz.
Atenas, K.a. 448-432. Akropoliaren gailurrean Iktinos, Kalikrates eta Fidias arkitektoek diseinatutako tenplua eraiki zuten, Atena Partenos jainkosari eskainia.
Salamina uhartea, K.a. 480. Bigarren Mediar Gerra betean, persiarrek Grezia inbaditzeko egindako bigarren eta azken ahaleginean, bi aldeen arteko itsas gudua inflexio puntua izan zen: ordurarte persiarrak aurrera egiten ari ziren, baina gudua greziarrek irabazi zuten eta handik... [+]
Antzinako greziarrek Egiptori Aigyptos esan zioten, eta erromatarrek, aldiz, latinez, Aegyptus. Eta hortik dator Afrikako herrialdearen egungo izena.
Greziako Olinpiako santutegian grekoz idatzitako buztinezko plaka aurkitu dute, Homeroren Odisea-ren hamairu bertso dituena.
Grezia. K.a VII. mendea. Himno homerikoak izeneko poema sortako alerik zaharrena sortu zuten, Demeter jainkosaren berri jasotzen zuena.
New Yorkeko Sotheby’s enkante etxeak demanda jarri berri dio Greziako Gobernuari, irudian ikusten den brontzezko zaldiaren “jabetza legitimoa argitzeko asmoz”.
1900 eta 1901 artean, Greziako Antikitera uharte inguruko naufragio batean Antikiterako Mekanismoa deritzon pieza aurkitu zuten, K.a. 150-100 urteen ingurukoa.
Grezia, K.a. 490. Maratongo guduan greziarrek persiarrak mendean hartu zituzten. Herodotok, Plutarkok eta Luzianok jaso zuten garaipenaren berri eta, bertsioak bertsio, kondairak dio Filipidesek Maratonetik Atenaserako bidea korrika egin zuela albistea jakinarazteko, eta misioa... [+]