Aukera galdua

Izan ala ez izan. Eman balore politikoa ala ez eman. Eskubideak bete ala ez bete. Aldatu ala ez aldatu. Eta ez aldatzearen aldeko hautua egin du Nafarroako Gobernuak; euskaldunek erdal hiztunek baino eskubide gutxiago izan dezaten erabaki du. Gogorra eta latza, baina hala da. Euskal hiztunen komunitateak kolpe latza hartu du  Hezkuntza Sailak erabaki duen Enplegu Publikorako Eskaintzarekin.

Bi gai nagusi zeuden erabakitzeko. Bata, EPEaren plaza kopurua. José Luis Mendozaren Hezkuntza Sailak azarotik defendatu izan du 2016rako 334 plaza aterako zirela, 228 euskaraz eta 92 gaztelaniaz. Azkenean, Madrilgo Gobernuaren helegitearen ondorioz, 200 plaza bakarrik aterako ditu, horietatik 108 euskaraz eta 92 gaztelaniaz. Banatu daitezke plazak beste era batera, segurtasun juridikoak euskarazko 120 plazetan bakarrik eragin ez dezan, baina bego: Nafarroako Justizia Auzitegi Gorenak erabaki arte, neurri zentzuzkoa izan daiteke eta onargarria. Autogobernuaren defentsa oinarri hartuta aurrera ere egin zitekeen, baina horrekin bestelako  eztabaida batean sartuko ginateke.

Onargarria ez dena da irakasleen zerrenda bakarrarekin egin duena. Suhiltzaileak, medikuak, erizainak eta funtzio publikoko edozein esparru meritu eta gaitasunen araberako zerrenda bakarretan oinarritzen dira. Ez Nafarroan bakarrik, Espainiako Estatuko erkidego guztietan da hala.

Nafarroako hezkuntzan ez, hemen bi zerrenda dira, bata klaseak euskaraz ematea hautatu behar duen irakasleentzat eta bestea gaztelaniaz ematearen aldeko hautua egiten dutenentzat. Euskalduna behartzen dute bakarrik plaza batzuetarako aukera izatera, berak osotasunerako gaitasuna duenean. UPNk eta PSNk jarritako sistema da, haien arabera bestela euskaldunek abantaila dutelako gaztelaniaz bakarrik dakitenen aurrean. Gehiago dakizula? Bada, tori eskubide gutxiago. AFAPNA sindikatu nabarristak ere argi dio: “Euskarazko oposiziogileek aukera lukete gaztelaniazko eta euskarazko plazak lortzeko, eta gaztelaniazko oposiziogileek ez”.

Nafarroako euskaldunen aspaldiko aldarrikapena da hori eta pentsatzen zen oraingoan lortuko zela. Geroa Bai eta EH Bildu horren aldekoak ziren, eta Ahal Duguk eta Ezkerrak ere euskararen eskubide berdintasunaren aldeko jarrera agertu ohi dute. Teorian. Teorian diot, gero errealitatean argi ikusi baita beren baitako hainbat sektorek, CCOOk, UPNk, PSNk eta abarren jarrerak haiengan ere eragin handia duela. Gainera, José Luis Mendozak berak zerrenda bakarraren aldeko jarrera argia erakutsi zuen Euskara Kultur Elkargoan jardun zuenean.

Aukera oso egokia zen: Espainiako Gobernuak –ohi legez– modu txarrean blokeatu duela plaza kopuru bat, Gobernuaren nahia baldintzatuz? Ados, baina egin aurrera beste esparruan, zerrenda bakarraren asmoan. Bada ez bata, ez bestea. Zer irudi geratzen da? Gobernuak ez duela indarrik berak sinesten duena egiteko, bere baitan gutxiengoa duen indar batek –Ezkerrak– ziria sartu duela eta CCOO, UPN, PSN eta Diario de Navarraren presioa oso eraginkorra dela.

Badakigu boteretsuak direla, inozoa litzateke hori aintzat ez hartzea, baina aldaketaren gobernuaren desafioa horixe da, haiek nahi ez duten beste hainbat alorretan aldaketak eragitea.  Egin daitezke aldaketak Sinboloen Legean, esparru sozialean neurri ugari onartu ditu jada Gobernuak, zerga erreforma, Opuseko instituzioei ematen zaien faborezko tratuen aurkako neurriak… baina euskarara iristean, ezin da. Etsigarria.

Berak onartua duen bezala, EPEaren gaiarekin gaizki hasi zen Hezkuntza Saila, eta gaizki bukatu du. Pedagogia falta leporatu zitzaion hasieran, eta berak onartu, eta berdin egin du amaieran, oraingoz bederen ez baitie azaldu euskaldunei zergatik ezin den abian jarri zerrenda bakarra.

Ekonomiak baldintzatuko ditu gobernuaren neurri asko, eta ahal dena egin beharko da, borondate handienarekin eta pedagogia askorekin. Baina hainbat neurri arre edo iso dira, eta zerrenda bakarrarena zen horietakoa. Aukera galdua, ahuldade irudia, etsipena eta amorrua sektore euskaltzaleetan, horiek dira EPEaren kapitulu honek utzitako ondorio nagusiak.

Gobernuan eta berau sostengatzen duten sektore politiko eta sozialetan ere zauriak utziko ditu erabakiak; topatu beharko dira bideak zorna ez daitezen, alternatibak ez baitu bestelako aukerarik uzten.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hezkuntza
Euskarazko hezkuntzaren alde, ingeleseko saio gehiagorik ez

Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]


Hilberria
Elena Barrena, irakasle eta historialarien erreferentea

Gipuzkoako sorrera prozesuari buruzko bere doktore tesia aitzindaria izan zen, lurralde historikoen bilakaera ulertzeko. Deustuko Unibertsitateko irakaslea, historialari askorentzat eredu izan da bere lan egiteko eta irakasteko modua. Igande honetan hil da Elena Barrena Osoro... [+]


Negoziazioa: negarrerako zioa

Hezkuntza publikoko irakasleok  hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]


2025-04-10 | ARGIA
Maiatzean beste bost greba egun egingo dituzte EAEko hezkuntza publikoko irakasleek

Hirugarren greba zikloa iragarri dute Steilas, ELA, LAB eta CCOO sindikatuek maiatzaren 12tik 16ra bitartean, hezkuntza publikoa indartzearen alde. Azaldu dute Hezkuntza Sailak helarazitako azken proposamenak ez diela euren aldarrikapenei erantzun egokirik ematen.


Ingeles ordu gehiagorik ez dute nahi

Sarriguren, Tafalla, Noain, Buztintxuri eta Gares herrietako D-PAI ereduko ikastetxeetako familiak kalera aterako dira Hezkuntza Departamentuak foru lege bidez ingeleseko orduak handitu nahi dituela salatzera. Euskarazko murgiltze ereduaren kontrako erabakia dela iruditzen... [+]


2025-04-09 | Garazi Zabaleta
Pilotako esparatrapu hondakinetatik papera

Lehengai anitzekin papera egitea dute urteroko erronka Tolosako Lanbide Heziketako Paper Eskolako ikasleek: platano azalekin, orburuekin, lastoarekin, iratzearekin nahiz bakero zaharrekin egin dituzte probak azken urteotan. Aurtengoan, pilota eskoletan kiloka pilatzen den... [+]


2.361

Garai kuriosoak bizi ditugu eta bizi gaituzte, zinez. Hezkuntza krisian dela dioten garaiak dira eta, gutxien-gutxienean, aliritzira, ba aizue, 2.361 urte ditu gaurgero boladatxoak.

Ez zen ba debalde joan Aristoteles bere maisu maite Platonen akademiatik lizeo bat muntatzeko... [+]


Diskurtso militaristaren aurrean, eskoletan gerraz modu kritikoan gogoetatzeko materiala kaleratu dute

“Ba al zenekiten testuliburu gehienetan ia ez dela aipatzen armen industriak egungo gatazketan duen rola? Edo oso gutxitan jartzen dela zalantzan gerra ezinbestean gertatu behar dela esaten duen narratiba?”, dio Gerrarik Ez Araba elkarteak. Bestelako narratibak,... [+]


2025-04-09 | Sustatu
UEUk aurtengo uda ikastaroen zerrenda finkatu du

UEUren 53. Udako Ikastaroak izango dira aurtengo udakoak. Zein jardunaldi eta ikastaro izango diren jakinarazi berri dute. Matrikulazioa aurrerago, maiatzean.


Eskola publikoarentzako lehenengo plan estrategikoa aurkeztu du Pedrosak

“Etapa berri baten hasiera” eta “historikoa” moduko hitzekin aurkeztu du Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak Euskal Eskola Publikoa Eraldatzeko I. Plan Estrategikoa, Eusko Legebiltzarrean. Edukiak oraindik ontzeko eta zehazteko daudela, plana hamar... [+]


Hezkuntza saila eta sindikatuak ostiralean bilduko dira, eta akordio bat lortzeko nahia adierazi du Jaurlaritzak

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hezkuntza publikoko irakasleek urtarrilean abiaturiko greba zikloaren bigarren kolpea amaitu eta biharamunean deitu du bilera Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak. Begoña Pedrosa sailburuak adierazi du "akordio bat lortzeko nahia"... [+]


Armagintza sustatzearen aurkako manifestua sinatu dute EHUko 135 irakaslek, Jaurlaritzaren posizioa kritikatuta

Zedarriak enpresari taldeak armagintza sustatzera deitzeak eta Jaurlaritzak horrekin bat egiteak "haserrea" sortu diela diote sinatzaileek. Mundu mailako egoera "inoiz baino larriagoa" dela uste dute, eta "Euskal Herriaren etorkizuna oztopa dezakeen... [+]


Unibertsitate pribatuak sortzeko baldintzak gogortu nahi ditu Espainiako Gobernuak

Ugaritu diren “txiringito pribatuei” muga jartzeko asmoz, unibertsitate berriak sortzeko baldintzak gogortu nahi ditu Espainiako Gobernuak. Euskal Herrian polemika artean jaio zen azken unibertsitate pribatuak adibidez, Gasteizko Euneizek, gaur gaurkoz ez ditu... [+]


Eguneraketa berriak daude