• 2009an hasi ziren Finlandian KiVa metodoa erabiltzen, bullying edo eskola jazarpenari aurre egiteko. Erasotzaileen kopurua erdira eta biktimena heren bat jaistea lortu dute, eta herrialdeko Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeen %90etan ezarri da. Metodoaren arrakasta ikusita, hamar bat herrialdetara hedatu dute eta gurean ere, KiVa aztertzeko lan jarduna antolatu du Ikastolen Elkarteak. Besteak beste, programaren nazioarteko koordinatzaile Johanna Alanen izan dute gonbidatu.

Argazkia: Dani Blanco
Argazkia: Dani Blanco

Soilik biktiman edota erasotzailean zentratu ordez, talde osoan eragitea da KiVaren gakoa.

Ikasleak gaitzen saiatzen gara, biktimak defendatu ditzaten eta jazarpena ez dezaten onartu. Jende asko konturatzen den arren bullyinga gaizki dagoela, biktima defendatzen dutenen kopurua nahiko txikia izan ohi da, beraz helburua da haurrak aktibo bihurtzea, defendatzeko pausoa eman dezatela.

Eta hori nola lortzen da?

Haurrekin eztabaidatzen dugu jazarpen egoeretan dauden rol ezberdinei buruz, erasotzaile zuzen ez diren ikusle eta lekukoek ere rol bat daukatelako; adibidez, inguruan barrez aritzen direnek erasotzailea indartzen dute, helarazten dioten mezua da egoera entretenigarria eta dibertigarria dela. Guk ikusarazi nahi diegu prozesu horretan bakoitzak rol bat betetzen duela, zeregin bat, eta denena dela gertatzen ari denaren ardura eta erantzukizuna; bestelako rol bat jokatu dezaketela ulertzen dute, taldearen presioari men egingo ez dion rola, eta jazarpena amaitzea ekar dezakeena. Ariketa ugari egiten ditugu horretarako, teoriko eta praktikoak, eztabaida taldeak antolatuz, rol jokoak eginez… eta haurrak konturatzen dira erabakia euren gain dagoela: jazarpena onartzen jarraitu dezakete edo zerbait egin.

"Harreman sanoak garatzeko oinarrizko kontzeptuak lantzen hasten gara ikasleekin: enpatia, errespetua, nola komunikatu emozioak... Eta ondoren hasten gara jazarpenaz hitz egiten"

Enpatia lantzea ere inportantea izango da…

KiVa programaren oinarrietako bat da haurren arteko enpatia sentimenduan sakontzea, ulertu dezaten nola sentitzen den biktima eta ondorioz berau babestu dezaten. Harreman sanoak garatzeko oinarrizko kontzeptuak lantzen hasten gara ikasleekin: enpatia, errespetua, nola komunikatu emozioak, nola interaktuatu gainerakoekin… Hori da abiapuntua, eta ondoren hasten gara jazarpenaz hitz egiten.

Erasotzaileak lanketa berezia behar al du?

Erasotzailearekin bakarrik hitz egiten da, baina talde-dinamikak ere mantenduz. Biak dira beharrezkoak eta kasuaren arabera batak edo besteak hartuko du indar handiagoa: bakarkakoa zuzena da, “badakigu zer ari zaren egiten eta honek amaitu egin behar du”, eta taldekakoa zeharkakoagoa da, konfrontazioa ez da hain zuzena, eta besteenganako enpatia lantzea du helburu, biktimari eragiten zaion mina ikusaraztea… Hurbilketa ezberdinak dira, arazo berari aurre egiteko.

Zein da zehazki metodoak jarraitzen duen prozesua eta erabiltzen duzuen materiala?

Hiru etapatan banatuta ematen da: 7-9 urteko etapan, 10-12koan eta 13-15ekoan. Material mota asko dugu, oso interaktiboa, bai on-line eta bai paperean, baita ikus-entzunezkoa ere, irakasle, ikasle eta gurasoei zuzenduak. Prebentziora eta interbentziora bideratutako tresnak dira, prebentzio lana oso inportantea delako, baina baita ere jazarpen egoera bat dagoenean horri aurre egiteko ikasle, irakasle eta gainerakoei baliabideak ematea. Urtero, ikasleek internet bidezko galdetegi bat betetzen dute anonimoki, konta dezaten ea jazarpen kasuren bat jasan duten edo ikusi duten, eta horrek informazio asko ematen digu eskolaren egoerari buruz, oso baliagarria da baloratu ahal izateko ea ikastetxe jakin horretan KiVaren bidez erabiltzen ari diren tresnak, ariketak eta eztabaida-taldeak ondo funtzionatzen ari diren ala ez.

Norbait bullyinga jasaten ari dela onartzea edo salatzea da urratsik zailena? Antzematea? Nola lortu lehenengo pauso hori?

Eskolako langileentzat ez da batere erraza kasu guztien berri izatea, eta lehen aipaturiko galdetegi anonimoetan ikusi dugu, KiVako saioetan antzematen ez diren kasuak badaudela. Desoreka hori gainditzeko eta gertatzen diren kasu guztiak azaleratzeko bide ezberdinak aztertzen ari gara, eta hala, salaketa aurrez aurre egin beharrik gabe, aukera ematen dugu internet bidezko postontzietan ikasleek gertatzen denaren berri eman diezaieten irakasleei.

Bestalde, irakasleen egitekoa funtsezkoa da, formakuntza jasotzen dute, eta ikasleei erakusten diete egoera batzuk arruntak direla eta beste batzuk ez, zer den bullyinga eta zer ez, une jakin batean berdinen artean gertatzen den gatazka ez baita jazarpena, baina bai berdintasun egoeran ez daudenen artean eta botere hori baliatuz ematen den zapalkuntza sistematikoa.

Ziberbullyingari aurre egiteko ere balio al du KiVak?

Jazarpen mota guztiei aurre egiteko eraginkorra da, izan jazarpen fisikoa, internet bidezkoa, bazterketa sozialari dagokiona…

Hezkuntza komunitatearen eta Finlandiako Gobernuaren arteko konpromisotik jaio zen KiVa. Zein mailatakoa da Finlandian ikastetxearen elkarlana komunitatearekin, herriarekin, administrazio publikoarekin…?

KiVa Finlandiako Gobernuaren erabakia izan zen, Gobernuak ezarritako programa, baina uste dut oraindik egiteko asko dagoela eskola, herri, komunitate eta guztien arteko elkarlana indartzeko, bullyingari benetan aurre egin nahi badiogu. Guk, une hauetan, batez ere gurasoekin egiten dugu lan, oso garrantzitsua delako eurak inplikatzea, zer esanik ez jazarpena antzemateko orduan, biktima bat dagoela jakiteko.

Bere horretan esportagarria al da eredua?

Materiala berdina da leku guztietarako, baina tokiko eragileekin egiten dugu lan, eta tokiko kulturara eta moduetara egokitzen dugu. Adibidez, KiVaren barruan konfrontazioa presenteago duten estrategiak eta konfrontaziorik gabekoak ditugu; bada, herrialde batzuek nahiago dituzte hizketaldi zuzenak (Finlandian adibidez, estrategia hau asko erabiltzen dute irakasleek, “honek amaitu egin behar du”), eta beste herrialde batzuetan aldiz, kulturalki konfrontazio hori ez zaielako aproposa iruditzen, nahiago dituzte zeharkako lanketak, talde dinamikak (esaterako, Herbehereetan).


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bullyingaren amesgaiztoa
Ikasgelan harreman sanoak elikatzeko programan parte hartzen dute Nafarroako 67 ikastetxek

Bullying kasuetara ez iristeko onena elkarren arteko tratu onak sustatzea dela sinetsita, Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako 67 ikastetxek parte hartzen dute Nafarroako Laguntza programan. Ikasleekin enpatia, bizikidetza, komunikazio asertiboa… lantzeko prestatzen... [+]


Teknologia
Nora begiratu?

Incel, cyberbullying, sexting, catfishing, ciberbating, doxxing, gaslighting, grooming, sextorisioa… Azkenaldian, gizakion jokabide ezkor guztiak eremu digitalean “tag-eatuak” izaten ari dira, badirudi eremu fisikoan genituen adierazpenek ez dutela balio... [+]


Bullyinga ekiditeko programaren balorazio “oso positiboa” egin dute Nafarroako ikastolek

Nafarroako hamabost ikastoletan txertatu zuten KiVa programa finlandiarra 2016an. Honekin fokua jarri zuten eskola-jazarpenaren prebentzioan eta tratamenduan. Ikastolen elkarteak prentsaurrekoa egin du programa baloratzeko eta adierazi du emaitza “oso positiboa” izan... [+]


Bullyingaren aurrean eskolak ez direla nahikoa inplikatzen dio Gipuzkoako Adin Txikikoen Fiskaltzak

Erraza al da eskola-jazarpena antzematea eta moztea? Erremintak gero eta gehiago dira, "baina ez da protokolo kontua", bullyingaren aurrean ikastetxeek oro har ez dutela nahikoa arreta jartzen, ez direla behar adina inplikatzen eta ematen duten erantzuna ez dela aski... [+]


Iñaki Zubizarreta
“Eskola jazarpena bere horretan erakutsi behar da”

Maiatzaren 2a, Bullying-aren aurkako Nazioarteko Eguna izan da, eta horregatik, eskola jazarpenaz aritzen den hizlari Iñaki Zubizarretagaz (Getxo, 1972) mintzatzeko aukera izan dugu. Bere fisikoari erreparatuta, inork ez luke esango saskibaloi jokalari profesional ohiak... [+]


Eskola-jazarpen kasuek gora egin dute EAEn, gehienak Bigarren Hezkuntzan

Eskola-jazarpenaren kontrako egunean, joan den ikasturteko datuak aurkeztu ditu Eusko Jaurlaritzak: 157 bullying kasu identifikatu dituzte EAEko ikastetxeetan, aurreko ikasturtean baino 28 gehiago. Bigarren Hezkuntzan izan dira kasu gehienak, eta hitzezko erasoak izan dira... [+]


13 urteko umearen suizidioak eskola jazarpenaren arazoa berrazaleratu du Frantziako Estatuan

Lucasek 13 urte baino ez zituen, urtarril honetan bere buruaz beste egitea erabaki zuenean. Homosexuala zelako auzoan eta batez ere eskolan jasaten zuen jazarpenak eraman du heriotzara, gurasoek salatu dutenez. Bullyingaren eta homofobiaren aurkako borroka eztabaidagai jarri du... [+]


Bullying kasu gehienak Bigarren Hezkuntzan atzeman dituzte EAEn

Pasa den ikasturtean Hezkuntza Ikuskaritzak eskola jazarpen gisa identifikatutako kasuen berri eman du Eusko Jaurlaritzak: 157 kasu guztira –aurreko ikasturtean 129–, gehienak DBHn gertatu dira eta hiru kasutik bat ziberbullyinga izan da.


“Ikaslearen jokabidea aldatzen saiatu ordez, ingurua aldatu dezagun”

Haurtzaroan adbertsitateak bizi izan dituzten haurrek motxila zamatuta eramaten dute eskolara, eta eskolan bizi duten esperientziak are gehiago zamatu ohi die motxila. Egoera hauetan hezkuntzak eta hezitzaileek egin dezaketenaz mintzatu zaizkigu Gema Lasarte eta Beatriz Garai... [+]


“Beti bullyingaren biktima eskolaz aldatu beharrean, erasotzailea kaleratu beharko lukete”

Bullyingaren biktima izan ohi da beti edo ia beti eskolaz aldatzen dena, baina sistema justu batean, erasotzailea kaleratu beharko luketela adierazi du ikastetxe bateko zuzendariak. Eztabaida piztu du gaiak, afera konplexuagoa dela azaleratuz.


20 urteko emakume andaluziarra, LGBTfobiaren azken biktima mortala

LGBTfobiaren adibide lazgarriak ugariak izan dira 2021ean, Euskal Herrian eta munduan. Andaluziatik iritsi da azken kolpea: 20 urteko emakume batek bere buruaz beste egin zuen abenduaren 28an, lesbiana izateagatik bortizki jazartua izan ostean. Lau salaketa jarriak zituen.


Eskoletan LGBT ikuspegia txertatu duen munduko lehen herrialdea da Eskozia

Urtetako eskaera errealitate bihurtu da ikasturte honetan: Eskoziako ikastetxe publiko guztietan, sexu identitate anitzek lekua dute hezkuntza curriculumean. Aniztasun hori ikusgai egiteaz gain, ikasle ez heterosexualen eskola-esperientzia hobetzea eta bullyinga murriztea ere... [+]


2021-05-04 | Ixone Arana
Azken ikasturtean Hezkuntza Ikuskaritzak 100 eskola jazarpen kasu identifikatu ditu

Identifikatutako kasuen ehuneko handiena Bigarren Hezkuntzan izan dira, ehun kasutik 63. Azpimarratu beharrekoa da jazarpen hauen %25 internet, sare sozial edo bestelako bitarteko zibernetikoen bidez egin dela. Bestalde, ISEI irakats sistema ebaluatzeko eta ikertzeko erakundeak... [+]


Eguneraketa berriak daude