Bizi osorako zorpetutako ikasleen belaunaldia Britainia Handian

  • Bere unibertsitateak mundu aberatseko garestienak bihurtu eta estudianteak murrizketen biktima eginik, David Cameronek denbora bonba piztu du Britainia Handiko gazteriaren oinetan. Unibertsitateko denboran 60.000 euroko zorrak pilatuko dituzte, askok ezingo dituztenak kitatu gutxienez 50 urte bete arte.

NFAFC Tasen eta Murrizketen Kontrako Kanpaina Nazionalak zabaldutako argazkian, ikasleak manifestazioan Londresko karriketan joan den urtarrilean. Langileen eta ikasleen arteko elkartasuna eskatzen dute afixetan. Hilaren 19an Westminsterreko zubian ia bi
NFAFC Tasen eta Murrizketen Kontrako Kanpaina Nazionalak zabaldutako argazkian, ikasleak manifestazioan Londresko karriketan joan den urtarrilean. Langileen eta ikasleen arteko elkartasuna eskatzen dute afixetan. Hilaren 19an Westminsterreko zubian ia bi orduz kolapsatu zuten trafikoa “No grants = No Bridge” (Bekarik gabe, zubirik ez” aldarrikatzen zuen pankarta buruan zeramatela. Estatuak ikasleei alokairuan eskaintzen dizkien etxeen egoera kaxkarra delako ere protesta eta okupazio ugari antolatu dituzte.

“Ikasleen zorra handitzeak belaunaldi oso bati injustizia sakontzen dio”, idatzi du The Guardian egunkarian Will Hutton Hertford Collegeko zuzendariak. “Gazteei emandako tratu honekin Britainia Handia sortzen ari da estratifikazio handiena, mugikortasun sozial txikiena eta krudelki injustua den gizarte bat”.

2012ko apirilaren 25ean AEBko ikasleek One Trillion Day eguna ospatu zuten, munduan beste inon baino zorpetuago zeudela salatzeko. Ikasleen %67k zorrak eginda amaitu zuten lau urteko karrera. Hiru urte beranduago, britainiarrek ostu diete lehen postua ranking tristean: diplomatu berrien %80tik gora zorpean bizi dira.

Hari horri tiraka unibertsitate ingelesetan ikusi dituenak Parisko Basta! kazetan kontatu ditu Emmanuel Sanseauk: Pourquoi les étudiants britanniques croulent sous les dettes, alegia ikasle britainiarrak zergatik lehertzen diren zorretan itota.

Hasteko bisitatu du Manchesterreko unibertsitatea. Harritu da hain campus ederra aurkituta, txukun mantendua, zuhaitzez betea, hiri kutsatuaren erdian oasi bat legez. Harik eta haragizko unibertsitarioekin egin duen arte topo.

Emmak 21 urte dauzka eta... 27.000 librako zorra (35.000 euro). Estatuak emandako kreditua ordaintzen hasiko da urteko 21.000 libra (29.000 euro) irabazten hasiko den egunean.

Emma: “Aitaren eta amaren soldatak batuta urtean 30.000 libra irabazte dute, sakrifikatzen dira nik ikas dezadan. Ni nola edo hala ateratzen naiz aurrera, atera zaidan ordukako lantxo bati eta eguneroko gastuen kontrolari arreta gehiago jarriz ikasketei baino. Ez naiz kexatzen, nire lagun batek ordezkapenak egiten ditu, hamabi ordu gauez, eta bizi sozial osoa eten behar izan du”. Aldiz, bere unibertsitateko zuzendariak urtean 251.000 libra irabazten omen ditu, hileko 29.000.

Cameronen gobernuak murrizketen gerra hasiz geroztik, unibertsitateek hiru halakotu egin dituzte tasak, 3.000 libratatik 9.000taraino. Beste eskuarekin, Cameronek ikasleentzako poltsa edo beka sistema ezabatu du. Milioi erdi ikasle britainiarrentzako lehen gutxi –urtean gehienez ere 3.387 libra (4.600 euro)–, baina orain batere ez. Ordainetan, kreditu sistema eskaintzen zaie.

Hiru urteko karrera burutu duten diplomadun zorpetuek bataz beste 44.000 librako (63.000 euro) zuloa daukate. Pezetatan hamar kilo pasatxo. Institute for Fiscal Studies erakundeak kalkulatu du gehienak 50 urte beteta ere ordaintzen ariko direla.

Lizentziatu bat iristen denean urtean 21.000 libra irabazten, hortik aurrera Student Loans Company estatuaren kreditu konpainiak %9a deskontatzen dio atzeratutako mailegua kitatu artean. Kenketa hau amaitzen da hasi eta 30 urtera, zorra osorik ordaindua izan edo ez.

Estudianteei denetara urtean 10.000 milioi libra aurreraturik, Estatuak sekulako mailegu meta egin du: gobernuak  kalkulatu du 2018a bitartean 100.000 milioi libraren (138.000 milioi euro) muga gainditua izango duela. Konparazio bat egiteko, 2014an erretiroen aurrekontu osoa 103.000 milioi libratakoa izan zen.

Ikerketa batzuek erakutsi dutenez balitekeela %45era iristea zorra kitatu ezingo duten diplomatuen kopurua, Erresuma Batuan hasi dira entzuten alarma deiak, denbora bonba bat dagoelako lehertzeko abiarazia. Finantza ministerioak berak kalkulatu du %48,6ra iristen badira ordaintzen ez dutenak, Estatuari garestiago aterako zaiola oraingo sistema lehen berak desmuntatu duena baino. Estatua argaltzeko aitzakiarekin, zor publikoa handituko du sistemak.

Gurasoen pentsioak haurrek ikasteko

Ordaindu ezinik dabiltzan ikasle askok bere burua aurkitu du Interneteko mailegu-emaile lukurreruen hatzaparretan. Internetez aurkezten dituzte interes tasa lotsagarrizko zerbitzuak PiggyBank bezalako putreek: 300 libra atoan emango dizkizute... sei hilabeteren buruan 582 itzultzekotan.

Urtero 30.000 ikaslek jotzen dute tipo horretako payday loan maileguetara. Ordaindu ezinak ezbeharrik eragin du. 2013an Manchester ondoko Ashton-under-Lynen bere buruaz beste eginda aurkitu zuten etxean Kane Sparham- Price. Zorra itzuli ezinak ez zizkion hobetu lehendik zekartzan gorabehera psikologikoak. Suizidatu baino ordu batzuk lehenago payday loanetan liderra den Wonga konpainiak hustu zizkion bankuan zeuzkan diru guztiak, beti ere lege barruan.

Emmanuel Sanseauk kontatu duenez, hedabide ingelesek sarritan erakutsi dituzte txirotasunean bizi diren estudianteak, xentimorik gabe bizirauten, apartamentu hondatuetan, kalefakziorik gabe. Badirudi jendea ohitu egin dela normaltasun  berri horretara. Bizirauteko, ikasle britainiarren hiru laurdenek lan egin beharra daukate.

Lan prekarioetan, prefosta, zero orduko kontratuekin, hilabetea txukun amaitzeko bermerik gabe. Beste batzuek karitatezko elkarteetara jo beharra daukate, elikagai bankuetara eta abar. Unibertsitate batzuk hasi dira aztertzen beren jangela sozialak antolatzea. “Horra Cameronen gobernuaren –dio Sanseauk– balantze sozial harrigarria. Erresuma Batuan ekonomia berpizten hasi dela aldarrikatzen du harro, zirkinik gabe legitimatzen du miseria esanez diploma lortzeak baimenduko diela gehiago irabaztea, baina gero estatistikek erakusten dute diplomatuen %60 dagokien kualifikazioaren azpiko lanpostuetan ari direla beharrean”.

Will Hutton unibertsitateko zuzendariak idatzi duenez, Cameronen politikek ondorio latzak utziko dizkiete familiei. Batetik herentzien gaineko zergak arinduz gurasoek beren pentsioa oparitu  diezaizkieten haurrei, eta bestetik beka sistema suntsituz, aberatsak gai izango dira seme-alaben zorrak arintzeko, baina estuago dabiltzanak hondoratu egingo dira, daukaten guztia atzeratutako zorrak kitatzeko erabili beharragatik.

Unibertsitateak elkarren arteko lehian sartu dira, ikasle berriak erakartzeko marketina erabiliz, merkatuan soldata onenak lortuko dituztela iragartzen diren karreretan berezituz, beren izaera itxuraldatuz -dio Huttonek- irakaskuntza akademiko sendo batetik gama altuko enpleguetarako ikasketetara.

Horiek denak Britainia Handian gertatzen dira. Baina gure inguruan? La Directan Gloria Mbillak informatu du PPren gobernuan José Ignacio Wertek ezarritako politikarekin Madrilgo autonomi erkidegoan 70.000 gazte aurkitu direla unibertsitateko ikasketei uko egitera behartuta. Zor eta frustrazioak ez dira gutxiago izanen Madrilen adostu ezinean ari diren gobernu berria hasiko denean Europak agindutako 12.000 milioiko murrizketak aplikatzen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekonomia krisia
2025-01-03 | Leire Ibar
2025etik aurrera, Hego Euskal Herrian alokairuak gehienez %2,2 igoko dira berritzean

Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]


2024-12-31 | Leire Ibar
Prezioek gora egingo dute urte berriarekin batera

Urte berriaren hasierarekin, hainbat zerbitzu eta produkturen prezioetan igoerak izango dira. Elikagaietan, energia fakturetan, udal-zergetan eta etxebizitza gastuetan garestitze nabariak atzemango dira.


2024-12-27 | Gedar
Eguberrietan 110 osasun-zentrotan ezarri ditu murrizketak Osakidetzak

Iazko Gabonetan, hamabi ordurainoko itxaronaldiak izan ziren. Urtean 180 egunetan ezartzen ditu nolabaiteko murrizketak Osakidetzak.


2024-12-19 | Leire Ibar
Garraio publikoa garestitzearen aurka mobilizatu dira Bilbon

Garraio publikoaren prezioa handitzea eta deskontuak kentzea “onartezina” dela kritikatu dute dozenaka pertsonak, Jauzi Ekosozialak eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deituta. Langile klasearentzako “zama gehigarri bat” izango litzatekeela eta... [+]


Jaurlaritzak pobreenak berriro lotu ditu iruzurrarekin, dirulaguntzetan salaketak egiteko postontzi anonimoa jarrita

Duin bizi ahal izateko prestazio ekonomikoa jasotzen dutenak lupapean ditu, berriro ere, Eusko Jaurlaritzak: postontzia jarri du martxan, herritarrek modu anonimoan “jardun irregularren edozein susmo” jakinarazi dezaten, eta Lanbideko Kontrol Unitatea indartu du,... [+]


Bilboko Etxaniz Suhiltzailearen anbulatorioko sexu-transmisiozko infekzioen zentroa “gainezka” dagoela salatu dute

Alfonso Setiey Anitzak elkarteko lehendakariak esan du langile eta informazio falta dagoela, itxaron zerrenda “luzea” dela eta estigmatizazio “handia” dagoela.


Valentziako presidentearen aurkako salaketa jarri dute, eta haren dimisioa eskatu

Valentziako Generalitateko presidentearen aurka salaketa jarri du CGT sindikatuak, heriotzak saihesteko neurriak hartu ez izana leporatuta. Hogei bat eragile sozial eta sindikalek berriz, haren dimisioa eskatzeko manifestazioa antolatu dute hiriburuan, datorren larunbaterako.


2024-11-05 | ARGIA
Berriz ere medikurik gabe egon dira Amurrioko larrialdietan

Amurrioko anbulatorioko Etengabeko Arreta Gunean ez zen medikurik egon joan den igandean, Aiaraldeak informatu duenez. Hain justu, hainbat bizilagunek sinadura bilketa abiatu dute eskualdean: “Erabat normalizatu da Laudioko zein Amurrioko Etengabeko Arreta Guneetan mediku... [+]


Banketea

Iberdrolak 5.472 milioi euroko etekinak izan ditu aurten irailera arte, eta bere aurreikuspenen arabera 2024an errekor berria jarriko du irabazietan: iaz baino %14 gehiago. Repsolek uztailerako 1.626 milioi euro zeuzkan poltsikoan, eta 2023an irabazitako 3.168 milioiak aurten... [+]


Hobari fiskalak gazteei: ‘On falling' filmaren eragina?

Gazteei PFEZa murriztea edota zenbait kasutan deuseztatzea proposatu du Portugalgo Gobernuak, baina momentuz hizpidea baino ez du ipini, ez baitago argi aurrekontuak onartu ahalko dituen, gobernua osatzen duten alderdiek ez baitute-eta gehiengo parlamentariorik. Espainiako... [+]


Oinarrizko elikagaien BEZa igo egin da Hego Euskal Herrian

2023ko urtarriletik indarrean da oinarrizko elikagaiei –duela hiru hilabetetik, oliba olioa talde horretan dago– BEZik ez aplikatzeko neurria.


Europak 15.000 milioi euroko isuna jarri die Apple eta Google multinazionalei

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak Apple eta Irlanda kasua ebatzi, eta Googleren aurkako zigorra berretsi du, nagusitasunezko posizioaz abusatzeagatik.


Hiru medikuetatik bi falta dira Elizondoko osasun etxean

Aparteko ordu boluntarioekin betetzen ari dira medikurik gabeko zerbitzuak Elizondon. Xabi Zarandona medikuak salatu du ezinezkoa dela gaixoen jarraikortasuna bermatzea.


2024-06-19 | ARGIA
Mediku eta pediatrak falta dituzte Bortziri eta Baztanen ere

Kalera atera dira salatzeko Bortziri eta Baztanen mediku eta pediatren falta, itxaron zerrenda amaigabeak eta hitzorduen atzeratzea jasaten ari direla, besteak beste. “Landa eremuan bizi garenok ere merezi dugu behar dugun bezala artatuak izatea”.


Etxebizitza merkantzia bihurtuta, ultraeskuinari atea ireki dio Europak

Etxebizitzen eta alokairuen prezioek mugarik gabe jarraitzen dute gorantz eta milioika lagun egoera oso prekarioan utzi ditu horrek: gazteek ezin dute emantzipatu, herritar asko euren auzotik ostikoka bota dituzte, eta beste askorentzat infraetxeak partekatzea da irtenbide... [+]


Eguneraketa berriak daude