argia.eus
INPRIMATU
Aberastasunaren banaketa
Balantza, gero eta bidegabeagoa
ARGIA @argia 2016ko urtarrilaren 28a

Munduko herritarren %1 gainerako %99 baino aberatsagoa da, Oxfam elkartearen txosten baten arabera. GKEak zabaldutako datuek desberdintasun larrien berri ematen dute: munduko 62 pertsona aberatsenek 3.600.000 pobreenek
–populazioaren erdia– adina ondare zuten 2015ean. Batzuen eta besteen arteko aldea urterik urte handituz doa.