Zerga bilketa casus belli denean

  • Mende eta erdiko historian sarritan egon da euskal lurraldeetako egitura fiskala arautzen duen foru sistema auzitan. Kubako gerratik hasi eta Aznarren garairaino, konfrontazioaren mehatxua izan da “pakturako” faktore giltzarria.

Cánovas del Castillok foruak indarrez abolitu eta zerga-hitzarmena onartzeko prest zeuden diputazioak hatzaz aukeratu zituen 1878an. Irudian, Angiolillo anarkistak Arrasateko Santa Ageda bainuetxean tiroz hil zuen momentua ilustratzen duen grabatua. “Hil
Cánovas del Castillok foruak indarrez abolitu eta zerga-hitzarmena onartzeko prest zeuden diputazioak hatzaz aukeratu zituen 1878an. Irudian, Angiolillo anarkistak Arrasateko Santa Ageda bainuetxean tiroz hil zuen momentua ilustratzen duen grabatua. “Hil da Canovas, fuera Canovas / pikaro gaizki heziya...” abestu zuen Txirrita foruzaleak. Ilustrazioa: Ginés V. / Zumalakarregi museoa

Euskal finantza tresna nagusienak, EAEko kontzertu ekonomikoa eta Nafarroako hitzarmena, eztabaida politikoaren zurrunbilora ekarri dituzte zenbaitek, krisiak Espainiako araubide orokorreko erkidegoak zorretan itota dituen garaiotan. Katalunian independentistek azeleragailua zapaldu orduko, estatu osoko erregimen fiskala “errebisatzeko” ziltza izan dute Espainian.

2015eko uda oso beroa izan da alde horretatik: uztailean Ogasun ministro Cristóbal Montorok gutuna bidali zien erkidego guztiei finantzazio autonomikoari buruzko datuak eguneratu zitzaten. Espainiako hauteskunde orokorretako aurre-kanpaina luzean ere alderdi handiek “errebisio” hori izan dute ahotan. Ciudadanos da muturra: kupoa aldatu ez ezik, hitzarmen foralak beste erkidegoetako fiskalitatearekin harmonizatzea defenditu zuen Albert Riverak. “Insolidario” eta “pribilegiatu” adjektiboak hari lodiz josi dizkiote euskal zerga-sistemari.

Baleren Bakaikoa ekonomialariak orriotan azpimarratu izan duen moduan, gezurra da hitzarmen ekonomikoa solidarioa ez denik. Estatuko Solidaritate Funtsari %6,25eko ekarpena egiten dio EAEk kupo bidez, %1,6 Nafarroak; estatuko zor erraldoiaren portzentaje bera ordaintzen dugu, estatuko azpiegiturak finantzatzeko ere beste horrenbeste…

1978an EAEko kontzertua negoziatu zuen Pedro Luis Uriarte Eusko Jaurlaritzako sailburu-ohi eta BBVAko bankari izandakoak, azkenaldian irmoki defendatzen dihardu hitzarmen ekonomikoa –interneten lizentzia librearekin deskargatzeko moduan jarri du 3.000 orrialdetik gorako liburua–. Bere ustez, ezinezkoa da “pribilegioa izatea zigor moduan ezarri zena”. 1876ko foruen galeraz ari da, naski, armen indarrez.

Iñigo Urkullu lehendakaria tematu da hitzarmenaren “aldebikotasuna” nabarmentzen –“kontzertu ekonomikoaren ezein aldebakarreko aldaketa marra gorria da”, esan zuen  euskal etxeen azken mundu biltzarrean–. Eta bai, 1919an Espainiako Gobernuak dekretu bidez nolabaiteko izaera paktista hori aitortu zuen, baina historian barrena arakatuz gero, segituan jabetuko gara egiaz krisiak, gerrak eta indarraren mehatxua izan direla tartean. Horretarako, hitzarmen ekonomikoan adituak diren Gregorio Monreal eta Roldán Jimeno historialarien El concierto económico: génesis y evolucion histórica (Iure Vasconiae, 2009) artikulu mamitsua  irakurtzea aski da.

“Herrien bakeari komeni zaio…”

Foruak oraindik bizirik zeudenean, “donatibo” bidez isilarazten zituzten Madrilgo mehatxuak. 1799an Godoyk foruak abolitu eta Koroako erregimen fiskal guztiak berdintzeko emandako hitza irentsi behar izan zuen, Ingalaterraren kontrako gerrak sorturiko finantza arazoak asetzeko Baskongadetako eta Nafarroako aldundien aparteko eskupekoa jasotzearen truk. Mendea geroago, Kubako gerrarekin gauza bera gertatu zen: kolonia hartako gatazka armatuaren larritasunak eramanda, Espainiako Gobernuak jadanik martxan zegoen hitzarmen ekonomikoaren kupoa igoarazi nahi izan zuen dirua lortzeko; azkenean “donatibo boluntario” baten bidez likidatu zuten arazoa.

Beste batzuetan alderantzizko egoera gertatu da. 1914an Crédito de la Unión Minera banku bilbotarrak crack egin zuen –atzerriko arrisku handiko zorra zuen erosita Gerra Handiaren atarian–, eta Bizkaiko Aldundiak probintziako “indar biziak” mobilizatu zituen, gobernuak onartu zuen arte bankuak utzitako zuloa kupoarekin estaltzea. 

Aitzitik, Estatuak birritan inposatu du bere nahia armak erabilita. Halaxe egin zuen euskal lurraldeetako foruak eta berezko zerga-sistema osoa ezabatzen zituen Cadizeko Konstituzioarekin. 1812an Batzar Nagusiek konstituzio berriarekiko euren errezeloak azaldu zituztenean –batez ere Bizkaian izan zen erresistentzia handiena– Frantzisko Xabier Castaños buruzagi militarra bidali zuen Cadizeko gobernu liberalak, agindu zehatza zekarrela: “Desordena horiek zapaldu eta konstituzioa zinarazi dezala”.

Joseba Agirreazkuenaga historia katedradunak esana da gerra zibil bakoitzaren amaieran zerga-aginteak autogobernuaren eztabaida piztu izan duela. Lehen Gerra Karlistaren ondoren, 1841ean, Nafarroak hitzarmena sinatu zuen beherapenetan onartutako akordio batekin. Semiak soldadu ta preso gurasuak / ezin pagaturikan kontribuziyuak... diote oso ezagun egin ziren Muñagorriren bertsoek. Hiru hamarkada geroago gainerako euskal lurraldeen txanda iritsi zen: Cánovas del Castillok foruak abolitu zituen behin-betiko, eta zerbitzu militarra ezartzeko eta hitzarmen ekonomikoa onartzeko prest zeuden diputazioak hatza erabilita izendatu zituen.

1936ko gerra zibilean, berriz, Bilbo hartu eta bi egunera sinatu zuen Franco jeneralak Gipuzkoa eta Bizkaiko hitzarmenak bertan behera uzten zituen dekretua, ez ordea Arabakoa eta Nafarroakoa, gerra-zigorra zela oso agerian utziz.

German Gamazok ere “gerra” txiki bat piztu zuen 1893ko aurrekontuekin: euskal lurraldeetan Espainia osoko zerga berak ezartzea proposatu zuen Ogasun ministroak eta egitasmoari kontra eginez 120.000 sinadura jaso zituen bueltan, Aro Garaikideko lehen masa mobilizazio handitzat hartu izan dena. Gamazadan manifestazioak, altxamenduak eta liskarrak gertatu ziren, batez ere Nafarroan, baina baita beste toki batzuetan ere –Donostian Guardia Zibilak 3 lagun hil zituen manifestarien kontra fusilak deskargatzean–. Horrek guztiak lurraldeen arteko “Laurak bat” ideia indartu zuen.

Indarkeriaren itzala eta akordioa txanpon beraren bi aldeak izan dira. Agian horregatik 1906an kontzertua berritzeko epealdia 20 urtera luzatu zuten, “herrien bakeari komeni” zitzaiola argudiatuz.

Iraganeko konfrontazioen oroimena gaur eguneko negoziazioetara arte egon da presente. 2001ean Aznarrek  berritzeke zegoen hitzarmena luzatu zuenean, casus belli gisa deskribatu zuen EAJ-EAren esku zegoen Eusko Jaurlaritzak. Akaso Urkulluren “marra gorria” halako abisu bat ote da? Ez dirudi ordea agintean den sektore jeltzalea bere “indar biziak” aktibatzeko tenorean denik, ez behintzat gure lan-esparruari edota hezkuntzari halako kaltea ekarri dieten beste proiektu zentralisten aurrean izandako jokaera pattala ikusita.
 


Azkenak
2024-10-04 | ARGIA
Hego Euskal Herriko umeen %8,3ak ikusmena zaintzeko zailtasunak ditu

EAEko haurren %6,4ak eta Nafarroakoen %10,2ak ikusmen pobrezia du. Visión y Vida elkarte espaniarrak egin du estatuko azterketa. Txostenaren arabera, ikusteko arazoak dituzten haurren eragozpen larriena da ez duela minik egiten, eta familiek, baliabide ekonomikorik ez... [+]


Gazako genozidioak urtebete: gertaera nagusiak

Urtea bete da Hamasen urriaren 7ko erasoak gertatu zirenetik. Ordutik, Israelek Gaza suntsitu du eta guda inguruko herrialdeetara zabaltzen ari da pixkana. Urtebete honetako gertaera nagusiei errepasoa emango diegu kronologia honetan.


2024-10-04 | ARGIA
Guardia Zibila omenduta, biktima batzuk berriz biktimizatzen direla salatu du Memoria Osoak

Memoria osoa ekimenak salatu du biolentziaren biktima izan direnen arteko desberdintasunak bultzatzen ari direla hainbat instituzio, eta norabide hori zuzentzeko deia egin du. Ekimenak estatuen biolentziaren hamabost biktima elkarte biltzen ditu. Urriaren 12an Guardia Zibilak... [+]


2024-10-04 | Gedar
Gasteizko udaltzainek ere taser pistolak izango dituzte

Bi T10 pistola elektriko erosiko ditu udalak, baina beste sei erostea eskatu dute poliziek. Arma zurien erabileraren ustezko gorakada hartu dute aitzakiatzat, erabilera justifikatzeko. Gero eta udaltzaingo gehiagotan ari dira taser pistolak eskuratzen; Ertzaintzaren BIZKOR... [+]


Bizitza luzea Entzia Bonelli arrano gazteari

Arabako Mendiak Aske elkarteak zorionak eta eskerrak eman nahi dizkio Arabako Foru Aldundiko Natura Ingurunearen Zerbitzuari, Bonelli arranoa gure lurraldean berriro sartzeko Aquila a-Life proiektuarekin lortutako arrakasta dela eta.
Guztiz kontziente gara proiektu honek... [+]


2024-10-04 | Irutxuloko Hitza
Donostiako Udalak gaikako bilketa betetzen ez duela salatu du Eguzkik

Donostiako Udalak iragan osteguneko udalbatzarrean iragarri zuen moduan, zaborren tasa % 26,5 igoko du, 2025eko urtarriletik aurrera, Hondakinen 7/2022 Legeak horretara behartzen duela argudiatuta. Eguzkik, ordea, salatu du legea kostuei begira aplikatzen duela soilik, eta... [+]


Garbitzaile batek gurpil-aulkian ekin behar izan dio lanari Iruñeko Mendigoiti ikastetxean

Maria Elena Escudero 56 urteko emakumea azkenean Mendigoiti ikastetxeko bere garbitzaile lanera itzuli behar izan da ostegun honetan, Iruñeko Mendillorri auzoan. Asteazkenean ez joateko esan zioten Zaintzen enpresakoek eta ostegunean berriro baietz, aurkezteko lantokian.


Haurrekin alzheimerraz mintzatzeko gakoak

Alzheimerraren inguruan haurrekin naturaltasunez hitz egitea du helburu ‘Arrain bat bezala’ antzezlanak. “Zenbat eta lehenago landu orduan eta gutxiago estigmatizatzen da”, nabarmendu du Ana Maestrojuán zuzendariak.


Wikipediaren hizkuntza gutxituen biltzar batean bizitakoak

Lanopor egun batzuk izan nituen joan den astean. Oporrak ziren, baina ordu batzuk dedikatzen dizkiodan afizio bati emanak izan ziren, biltzar batean inbertituak: hotelean lo eta hotel bereko areto batean jardunaldiak goiz eta arratsaldez. Ordu gutxi batzuk geratzen ziren hiria... [+]


Lapurdi zeharkatzekoa duen AHT proiektuaren aurka mobilizatzeko deia luzatu dute

Lapurdi zeharkatuko lukeen AHT egitasmoa aitzina doala salatu du ingurumenaren alde dabiltzan elkarteen artean osaturiko CADE kolektiboak. Urriaren 12 eta 13rako jarri du hitzordua, Gironda eskualdean Lurraren Altxamenduak sareak antolaturiko protestari sostengua erakutsiz.


Uri Tzafon mugimendua: Jainkoaren izenean, Libano kolonizatzera

Uri Tzafon 2023ko martxoan sortu zen, ehunka batzuk kide dira, baina milaka jarraitzaile ditu jada eta tinko jarraitzen du bere ideia nagusia saltzen: Libanoko Litani ibaitik hegoalderako lurraldea Galilearen iparraldea da, beraz, "koloniza dezagun".


2024-10-03 | Leire Ibar
UGTk Euskotreneko hizkuntza eskakizunen aurka jarritako eskaera atzera bota du EAEko Justizia Auzitegiak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak atzera bota du UGT sindikatuak Euskotreneko egonkortze prozesuko euskara eskakizunen aurka egindako eskaera. UGT sindikatuak horren aurka eskaria egin zuen eta epaileak azpimarratu du eskakizunak UGTk berak sinatutako lan-hitzarmenean onetsita... [+]


Nafarroako Gobernuak etxebizitza publikoen eskariaren %3 baino ez du asetzen

Alfaro kontseilariak “aurreko hamarkadetako politika espekulatiboak” kritikatu ditu eta kolaborazio publiko-pribatuaren aldeko apustua egin du Foru Legebiltzarrean. Helburu gisa jarri du Europa erdialde eta iparraldeko datuetara heltzea. Etxebizitzaren esparruan lan... [+]


Eguneraketa berriak daude