Nagore Tolosaren eskutik datorren Ingeborg Bachmannen (Klagenfurt, Austria, 1926 – Erroma, 1973) poema antologia honen erakargarritasuna bilaketan dago. Poetak urte gutxiren buruan agortu zuen bere etorri poetikoa, idazten bazekiela baina idazteko beharrik ez zuela susmatzen hasi zenean. Idazteko beharra nondik datorren, poemaren funtzioa zein den, eta are hizkuntzaren beraren zentzu autonomoa zein izan daitekeen, hara Bachmannen –eta garaiko beste batzuen– akuilua.
Poema hauek irakur daitezke bere horretan, edo poesiaren zentzuaz hausnarrean: “Tonua aurkitu dute, / are, tonua, / axola ez duen hots-muga, / hots-hesia/ hain dago bakarrik, / hain bakarrik, ezer / ez baitzaio iristen”. Krisi ideologiko eta literarioaren ondorio poetiko ere bada zeozelan Ingeborg Bachmannen obra. Zerbait berria aurkitu beharrean izan zirenen geldotasuna dauka, eta era berean sakonki kilikagarria da. Emakume erreboltariaren hitza aurki daiteke hemen, errebelatu dena hizkuntzaren mugen kontra, ohartu dena hitz bakoitzaren garrantziaz: “Isiltasunaren haria / odolaren uhinean tenkaturik, / bihotz ozenetik heldu nizun”.
Doktore tesia Heideggerren inguruan ondu zuen, baina gehiago dirudi Wittgensteinen jarraitzaile. Garai konkretu baterako hizkuntza hain zuzen hizkuntzaren azterketatik iritsi gura izan zuen belaunaldiko ordezkaria da. Ez alferrik, hitzak agortuxeak ematen zutenen gerraoste mikatza bizitzea tokatu zitzaion, Europa bere baitan bildurik eta isilik zegoen tertzioa. Beñat Sarasolak hala definitzen du hitzaurrean testuinguru hori: “Alemaniako gerraondoko idazle gehienek egoera muturreko bati egin behar izan zioten aurre. Ez soilik materialki herrialde suntsitu bat berreraiki behar izan zutelako, baizik eta kulturalki, nazismoaren ondoren, idazteari esanahi berri bat aurkitu behar izan ziotelako. Guztiek erantzun behar izan zioten aldez edo moldez galdera berari: nola idatzi nazismoaren ondoren?”.
Nola irakurri beraz antologia hau, isiltasunaren ideia buruan erabili barik? Hemen literatura da problema. Zelan esan gauzak, alegia. Esatearen ondorio garenez gu ere, hitzek pisu bat hartzen dute normalean ez daukatena: “Giltzalore eta hirusta / sorginduen gauean, / bustizkidazu oinak, / arinago ibil nadin”.
Poesia modu honetan irudiak –giltzalore eta hirustak– daude bakarrik denboratik at. Gure baitan dardara egiten dute euren hotsarengatik, euren pisuarengatik… azken batean, gu geu ere hizkuntza garelako eta haren erabilpenaren produktu.
Bachmann aipatzen denean aipatzen dira erreskadan Rilke, Celan. Baina liburu honetan irakurleak ikusiko duenez, askoz erradikalagoa da, klasikoki berria, Bachmannen poesia.
Ingeborg Bachmann
Itzultzailea: Nagore Tolosa
Poemak
Susa, 2016
EuskarAbentura 2025 espedizioak aukera emango die 127 gazteri zazpi lurraldeak oinez zeharkatzeko kulturan, historian eta paisaietan murgilduta. EuskarAbenturako parte-hartzaileen hautaketa ez da proiektuen kalitatean bakarrik oinarritzen, baita generoa,... [+]
AEBek eta Mendebaldeko aliatuek guztira 260.000 milioi dolarreko laguntza eman diote Ukrainari, gehienbat armamentuan eta laguntza militarrean, Errusiak 2022an egindako inbasioaren ostean. Nahiz eta laguntza horrek Ukrainaren defentsa indartzea helburu duen, Nazio Batuen... [+]
Elkarte memorialistek kritikatu egin dute Iruñeko Udalak Erorien Monumentua eraisteari uko egiteko hartutako erabakia. Memoria Demokratikoaren Legea “oker interpretatzea” egotzi diote Joseba Asiron alkateari, eta mobilizazio batera deitu dute urtarrilaren... [+]
Hutsaren hurrengo arreta mediatikoarekin –batez ere Ekialde Hurbileko edo Ukrainako gatazkekin alderatzen badugu; baina Sudangoaren aldean ere bai–, laugarren urtea betetze bidean da Myanmarreko gerra zibila.
The Guardian egunkariak Épernayn (Frantzia) txanpain-industrian aritzen diren migratzaileen egoera aztertu du. Ikerketak agerian utzi ditu luxuzko xanpaina-marken mahastietan lan egiten dutenen baldintza prekarioak eta legez kanpokoak.
2024ko azarora bitarte 683 sexu eraso salatu dituzte, iaz baino %16,7 gehiago, Emakunderen arabera. Familia barruko indarkeria salatu duten emakumeen kopurua ere handitu da (975 izan dira), baita bikotekide edo bikotekide ohiek egindakoa ere (3.554).
Benito Lertxundi 60 urte iraun duen kantugintza uzten zuela jakinarazi du Durangoko azoka aitzin. 2023an Gernikan grabatu zuen kontzertu baten diskoarekin bururatuko du bere ibilbide handia bezain aberatsa. Bazuen urtea hartua zuela erabakia, ez da erraza izan horren berri... [+]
Iazko Gabonetan, hamabi ordurainoko itxaronaldiak izan ziren. Urtean 180 egunetan ezartzen ditu nolabaiteko murrizketak Osakidetzak.
Hatortxu Rock jaialdiko 29. edizioa egingo da larunbatean Atarrabian. Sarrerak jada agortuta daude, baina txandak osatzeko laguntza behar da oraindik.
"Euskalduna ez den pertsona bat –Nagore de los Rios– hautatu du EITBko zuzendaritza nagusiak Eitb.eus eta Social Media atalerako zuzendari posturako, eta, ondorioz, euskaraz ez dakien pertsona bat izendatu dute helburuen artean euskararen... [+]
Tesia amaituta, pozik dago Lore Lujanbio. Militantziarako denbora gehiago du, besteak beste. Mugimendu transfeministaren erronkez galdetuta, hauek identifikatzen ditu: neoliberalismoak mugimenduaz egin duen apropiazioari heltzea, faxismoaren eta erreakzio heteropatriarkalen... [+]