argia.eus
INPRIMATU
Aurten debekurik gabe ibili da Olentzero
ARGIA @argia 2015eko abenduaren 28a
Jagoba Manterola/ Argazki Press

Iruñea. Urtetako debeku eta egoera zailen ostean, aurten arazorik gabe ibili da Olentzero (Olentzaro, Onentzero, Onontzero, Orentzaro, Orantzaro… ere deitua) Iruñeko kaleetatik, eta lehenengo aldiz, Udalak harrera egin dio, joan den maiatzean hauteskundeek ekarritako udal gobernu aldaketa medio. Olentzeroren Lagunak elkartekoak pozik agertu dira eta gaineratu dutenez, “gure Olentzero ez da euskal Bizarzuri. Ez dugu ideia hori sustatzen, herri mitologiaren ideia baizik. Olentzero neguko solstizioa da, argia datorrela iragartzen digu”. Argazkian, Iruñeko Iturrama auzoan egin ohi duten desfile berezia.