argia.eus
INPRIMATU
Podemos garaile Hego Euskal Herrian
ARGIA @argia 2015eko abenduaren 22a

Podemos-Ahal Dugu izan da alderdi bozkatuena Hego Euskal Herrian: 397.402 boto, eta zazpi jesarleku. Pablo Iglesiasen indarraren agerpenari ondo eutsi dio EAJk –diputatu bat gehiago lortu du, izan ere–, ez ordea PSE-EEk, PP-UPNk eta EH Bilduk. Ciudadanosek ez du ordezkaririk lortu euskal probintzietan.