argia.eus
INPRIMATU
EAJk baino ez dio eutsi marea moreari
ARGIA @argia 2015eko abenduaren 22a
Aritz Loiola / Argazki Press

EAJk baino ez dio eutsi marea moreari sei eserleku kongresuan. Hego Euskal Herrian orotara Ahal Duguk alderdi jeltzalea garaitu duen arren –eserlekutan eta boto kopuruan–, Andoni Ortuzar EAJko burua pozik agertu zen hauteskunde gauean. Eurak izan dira “marea moreari” nola-hala eutsi dioten bakarrak, EAEn, eta batez ere Bizkaian, lortutako emaitzei esker: “Mundialak zarete –esan zien Sabin Etxeko jarraitzaileei–, zuekin batera ez dira beharrezkoak telebistak”.