argia.eus
INPRIMATU
Piramideari titulua kendu zion eraikina
Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2015eko abenduaren 17a
Lincoln Mums

Ezagun da Gizako piramidea munduko egitura artifizialik altuena izan zela luzaroan; zehazki, 3.871 urtez. Baina 1311. urtean zerrendako lehen postuan ordezkatu zuen eraikina, Lincolneko katedrala (Lincolnshire, Ingalaterra) ez da hainbestetan aipatzen. Piramideak 146 metroko garaiera du, eta katedralak 160 metro zituen eraiki zutenean.

Inork ez zion katedralari ohore hori kendu, berak bakarrik galdu zuen, eraiki eta 238 urtera, erdiko orratza amildu zenean –eta berreraiki ez zutenean–. 

Baina eraikinik garaienaren titulua ez zen Egiptora itzuli, Stralsundeko (Alemania) Santa Maria elizak piramide handienak baino bost metro gehiago baitzuen.