argia.eus
INPRIMATU
Parisko klimaren gailurra: adostutakoa ez da nahikoa
Unai Brea @unaibrea2 2015eko abenduaren 17a

Iragarrita zegoen legez, lehen aldiz munduko estatu guztiak barne hartuko dituen hitzarmena adostu dute Parisen egindako COP21 klimari buruzko goi-bileran. Adostutakoa lausoegia da, ordea. Proposatutako mekanismoak ez dira nahikoa izango ezarritako helburuak betetzeko.

2 ºC-tik behera

Helburu handinahia ezarri dute: Lurreko tenperaturaren igoera, industrializazioaren aurrekoarekin alderatuta, 2 ºC-tik “ondo behera” mantentzea eta ahalegina egitea 1,5 ºC-ko muga ez gainditzeko.

Murrizketa planak ez dira lotesleak

AEBak jarritako ezinbesteko baldintza izan da. Herrialde bakoitzak bost urtero aurkeztu beharko dizkio NBEri gas berotzaile igorpenak murrizteko dituen planak, baina ez dira lotesleak izango.

Klima neutraltasuna

Petrolio ekoizleen garaipena izan da “deskarbonizazioa” ez aipatzea. Horren ordez, neutraltasun klimatikoa jarri da helburu: gas emisioak orekatzea basoek xurgatzen dutenekin eta bitarteko teknologikoekin.