Gorroto dut pertsona batek bere autobiografia idazteari ekiten dionean. Zer pasatu behar zaio burutik, bere bizitzak liburu bat merezi duela pentsatzeko?
Betidanik uste izan dut, eta baliteke okertzea, bi arrazoik bultza dezaketela pertsona bat bere autobiografia idaztera. Lehena, errekurtso falta. Hau da, kreatibitatea agortzen hasi zaionaren seinale, eta hortaz, bere azkenetan dagoen idazlea delako. Eta bigarrena, kreatibitate hori inoiz ez da existitu eta, beraz, idazle frustratu bat delako. Ez da inondik ere gure idazlearen kasua.
Esan gabe doa, Austerrek luze eta sobera irabazi duela idazle izatearen meritua. Nik hamasei urterekin ezagutu nuen eta harrez geroztik kuttunetarikoa dut, horregatik barkatzen diot bere bizitzaz idatzi izana. Bere hitzetan bidaiatzea plazer hutsa da niretzat, baina egia da azken urteotan bere kreatibitatea agortzen hasia dela istorioak asmatzearen kontuari dagokionean. Oso kontzientea naiz nire zorroztasunaz, kritikatzea erraza delako, batez ere kritikarioi idazle frustratuak garela leporatu zaigunean.
Neguko egunerokoa (Winter Journal, 2012) ez da edonolako autobiografia, eta ez dauka zerikusirik idazlearen gainerako liburuekin. Baina, onartu beharra dut, irakurri dizkiodan guztien artean austerianoena dela.
Metaforikoki neguari lotuta dauden zahartzaroaren lehen aztarnek bultzatu dute Paul Auster barrura begiratzera. Bere memoriaren proiekzio honetan zehar, sei urte zitueneko neguarekin hasi eta hirurogeita bost urteko neguarekin amaitzen diren haririk gabeko diapositiben nahasketa bat eskaintzen digu. Horrela datoz oroitzapenak askotan; gainjarrita, nahasirik.
Autobiografiatik aldentzen duen ezauga rrietako bat darabilen bigarren pertsona da: “Pentsatzen duzu zuri ez zaizula inoiz gertatuko” (7. orria). Bam! Austerren esaldi tipikoenetako bat. Erradiografiak begiratzen dituen medikuaren antzera, gorputzetik atera den arimak idazten du bizitzak utzi dizkion arrasto fisiko eta emozionalez hausnartzeko: “Orbaina meheagotu egin da urteekin, baina oraindik ere hor dago bila hasten bazara, eta zorte onaren ikur hori aldean eramango duzu hilobira arte” (13-14. orriak). Erantzunen bila dabilen arima ere bada: “Ikusirik zure iraganeko porrotak, zure irizpen okerrak […]. Saiatu zara asmatzen zortearen ustekabeko aldaketa horren arrazoia. Baina inoiz ez duzu aurkitu erantzunik” (224. orria). Horrela, Austerren bereizgarria den efektu metaliterarioa antzematen dugu: irakurtzen dela idazten duen idazlearena.
Neguko egunerokoa bere obra osoaren sintesitzat har daiteke. Bizi bat literatura bilakatua edo literatura bizitza bilakatua. Ba al da gauza ederragorik?
Paul Auster
Itzultzailea: Oskar Arana
Txalaparta, 2015
WikiProject AI Cleanup proiektuari ekin diote Wikipedian: "Adimen Artifizialaren garbiketa", nolabait esatearren. Wikilari boluntarioak momentuz ingelesez, frantsesez eta alemanez hasi dira adimen artifizialaren bidez sortutako materialak detektatu eta (okerrak... [+]
Hainbat eragile antifaxista eta antirrazistak antolatuta, Lo que no te cuentan de Donosti (LQNTCDD) taldearen kontrako elkarretaratzea antolatu dute, datorren astelehenean 20:00etan, Amarako Easo plazan. Telegram kanal horretatik, leku horretan deitua dute asteroko... [+]
2020an birjabetu zuten espazioa Portugaleten, eta horren harira epaituko dituzte bederatzi pertsona azaroaren 5ean. Ostiral honetan manifestaziora deitu dute, 'Okupazioaren kontrako erasoak gelditu' lelopean.
Badok-ek, Berriako musika atariak, 15 urte bete ditu. Bi ekitaldi ezberdin antolatu dituzte urteurrena ospatzeko, bata Hendaian azaroaren 16an eta bestea Durangoko Azokan. Hainbat artista izango dira bertan. Euskal musikaren gaur egungo egoeraren erradiografia txikia ere eskaini... [+]
Asteazken honetan beste 93 biktima aitortu ditu estatuaren eta talde parapolizialen biktimen azterketak egiten dituen Balorazio Batzordeak. Baliabide faltagatik, bere lanarekin aurrera jarraitzeko zailtasunak ere aitortu ditu. Egiari Zor Fundazioak ongi baloratu du batzordearen... [+]
"Alternatiba sozialista indartzera bidean" GKSk eta IAk eztabaidarako, hausnarketarako eta aldarrikapenerako espazioak antolatzeko beharra azpimarratu dute, eta horren baitan antolatu dute Gazte Topagune Sozialista. Ostegunetik hasita igandera arte izango da Altsasun.
Halloween ospatzera gonbidatu zutela esan zion alabak Jaime Altunari eta honek festara joaten utzi zion, baina deseroso sentitu zen. Altunak bere aitari kontatu zion gertaturikoa, eta honek erantzun, eurek ere ospatzen zutela halakorik. Fenomenoa ikertzen urte eta erdi eman dute... [+]
Ingurumen-inpaktuaren berri izateko eta, hurrengo edizioei begira emisioak murrizteko egin du azterketa Lander Crespo klima adituak. Garraioa izan zen Korrikako azken edizioan isurketa gehienen jatorria.
Abdullah Öcalanek, Kurdistango Langileen Alderdiko (PKK) buruzagi espetxeratuak, bere iloba Ömer Öcalanen lehen bisita izan du. Ia lau urtez ukatu dizkiote bisitak, telefono deiak eta kanpoaldearekiko komunikazio oro. Azken 25 urteetan ia erabateko isolamendu... [+]
Enpresek presio handia egin dute azken boladan eta “inbertsio estrategikoak arriskuan egon daitezkeela” mehatxu egin zuten. Iberdrolako presidenteak ordea, zerga honek bere kontuetan “oso gutxi suposatzen duela” adierazi zuen duela aste bi. Bankuen... [+]
Baigorri eta Tafalla herrien arteko senidetzea ospatuko dute asteburuan Baigorrin. 1978an hasi ziren lehen harremanak, baina hautetsien aldaketarekin pixka bat galdu zen ondotik. Haatik, duela hiru urte Tafallakoak berriz Baigorrira hurbildu ziren.
MIÑAN
NORK: Artedrama. Sambou Diaby, Ander Lipus, Eihara Irazusta, Mikel Kaye.
NON: Bilboko Arriaga Antzokian.
NOiz: Urriaren 25ean.
----------------------------------------------
Euskaraz kontatu zuten Ibrahima Baldek eta Amets Arzallusek Miñan 2019an. Bost urte... [+]
Gero eta egoera larriagoan daude munduko oihanak, klima aldaketak ekarritako bero uhin eta lehorteek bultzatzen dituzten suteengatik, bertzeak bertze. Latitude ertain eta borealetan klima jadanik aldatu arren, oihanak orain arte oso guti prestatu ditugu aldaketari, batez ere... [+]
Valentzian denboraleak eragindako hildakoen eta kalteen atzean faktore meteorologiko hutsak daudela pentsatzea inozoegia litzateke. Generalitateak larrialdia nola kudeatu duen salatu du askok, baita multinazionalen negozio egarria lehenetsi dela ere. Eta gune pobreenak kaltetu... [+]