Zaputzak gerran

Neure inguruetara begiratu, erreparatu, eta maiz fortunatzen zait zaharrenetakoa izatea. Ez da hau inork izan dezakeen sentipenik gozoena eta itxaropentsuena, ez mikatzena ere, galdutako hainbeste federen artean ilusioa eta bizipoz apur bat, oraindik ere, sentitzeko kapaz denarentzat.

Hogei urte nituen diktadorea hil eta haren diktadurapetik ateratzen hasi ginenean; hogeita hiru, lehenbiziko aldiz, estranjeriako eta ametsetako herrialde inbidiatuetan bezala, neure botoa eman nuela; demokrazia genuen. Geroztik hona dozena bat hauteskunde nagusi ezagutuko ditut abenduaren 20koekin. Hutsik egin gabe eta hautu militanteak beste hauturik egitea eragotzi gabe, baina behin edo beste ez bada zalantzarik gabe, eman izan dut botoa ondorio ez beti gogokoenekin. Hala ere, inoiz ez naiz damutu emandako eta egindakoez. Gero berandu izaten da egindakoaren pena eta damuak eraginkortasunik izateko.

Lurrindu ez diren orduko ametsak dezente aldatu zaizkit, baina gogorik eta guztiontzako ongizate nahia eta horretarako tresna egokien beharraren sentipenik ez zait falta, ez nuke huts egin nahi nire esku leudekeenetan. Ez daukat lehengo federik ez jendearengan, ez prozeduretan, ez ia ezertan.

Handik atera eta etxeko terrorismoaren diktadurari kontra eginaz bozkatu dut berrogei urtean. Prezio garestia izan du horrek, lapurreta, ustelkeria, eskubide urraketa ugari, tortura... eta hala ere politikan fede izan dugu eta politika, horren alternatiba ezinbesteko zela uste izan dugu, hori uste nuen ordaina. Joan zaigu gure azken diktadura eta akituta harrapatu gaitu momentuak.
Dena emango zigula espero genuenak ez gaitu ase. Euskara politikatik atera behar omen da, bizikidetzak politika gainditu behar omen du, ez omen da berdintasunaren eta parekidetasunaren erabilera politikorik egin behar, oroimena berreskuratzea obligazio moral bat omen dugu, ez politikoa, sektarismoa interes politikoa omen, hautu politikoari ez omen zaio erreparatu behar. Ez dakit zergatik ez duten garbi esaten politikak enbarazu egiten diela eta debekatzea hobe dugula. Demokrazia zail eta konplikatua egiten zaie, deserosoa, eta apaiz ohiak eta apaiz-keriak jabe egin dira gurean, jende ona, jende zintzoa, baina ez demokrazia zaleak eta demokrazia praktikatzaileak, politikak gogaitu egin gaituela dioten arima jaleak.

Eta hauteskunde bat gehiago, bipartidismokoek proposamen zehatzak egin beldur, populismoak bereizten lanak zeren alde edo zeren kontra dauden, eta gure abertzaleak itxoiten proposamen zehatza definitu ezinik baina bizirik mantentzen dituen haserrearen garrari piztuta eutsi nahian. Gerra jarduna aldatu da, gerra sartu digute hezurretaraino, gerran sartu gaituzte, sartu gara, gerran gaude...

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Etorkizunean ere mendien alde

Orain dela hogei bat urte izandako mehatxuak datoz Gipuzkoako mendietara berriro ere, eta ez nolanahiko neurrian, gainera; tamaina eta kantitate handiagoan baizik. Proiektuok –bakarren bat jadanik eraikia; Zubietako erraustegia, kasu– landa-eremuan edota mendian dute... [+]


2024-09-25 | Aingeru Epaltza
Zenbatek?

"Zenbatek egingo du euskaraz 2075. urtean?”. Izenburu asaldagarria du Kike Amonarrizek prentsan berrikitan argitaratu duen artikuluak. Euskal Herrian baino lehenago, galdera halakotsua egin dute Katalunian. Joan M. Serraren L’ús parlat del català... [+]


Ekin eta jarrai

"Ekin eta jarrai" da Euskaltzaindiaren goiburua. Ez dakit Akademia zergatik ez zuten ilegalizatu, hiru berba horiek agertuta bere logotipoan. Gutxiagorekin egin dira salaketak-eta (adin batekook La orquesta Mondragón-en kasetearena gogoan dugu, Martxoaren 11ren... [+]


Zergatik lotsatu?

Lotsa ahitzen ari ote zaigu? Horixe da egungo hainbat autoreren diagnostikoa. Ez da existitzen, jada, lotsarazi ahal gaituen begiradarik? Bestelakoa zen Jean-Paul Sartrek, 1943an, lotsaren inguruan deskribatutakoa: sarrailaren beste aldean, begia giltzaren zirrikituan itsatsita,... [+]


2024-09-25 | Bea Salaberri
Toponimoak ezabatzen

Euskal Herriko lekuen izenen frantsestearen arazoa ez da bakarrik seinale paneletan hizkuntza ez kontutan hartzearengatik izaten, duela zenbait urte hartu helbideratzeari buruzko erabaki baten gauzatzearen ondorioa ere bada.

Azal dezagun, administrazioko hainbat arlo... [+]


Salamiren taktikaren arriskuak

Potentzientzat salamiaren taktika erakargarria da. Xerrak apurka-apurka era finean moztean datza. Horrela AEBek NATOren zabalkundearekin, nazioarteko legediaren hausturekin, erregimen aldaketekin eta nazioartean bere base militarren ugalketarekin errusiarren segurtasuna eta... [+]


Teknologia
Zoritxarrak

Domeka euritsu honetan, arduraz bizi dugu munduan dauden gatazka askotarikoak direla ezinegonean bizi diren pertsonen zoria. Urrunetik, badirudi boterera jokatzen duen hainbat agintariren eskuetatik ezin garela askatu. Beti bere burua babestu behar duen susmoarekin bizi da... [+]


Eguneraketa berriak daude