Euskal Herrian ere zail dute errefuxiatuek

  • Euskal Herrian asiloa eskatzen dutenek zein bide egin behar dute, zein baldintza eta egoeratan? Eta Europar Batasunak bideratuta datozenen kasuan, ezberdina al da prozesua? Errefuxiatuen Laguntzarako Euskadiko Batzordearen zuzendari Patricia Barcelonari galdetu diogu.

Irudian, Europar Batasunaren eskutik Bilbora iritsitako hiru eritrearrak.
Irudian, Europar Batasunaren eskutik Bilbora iritsitako hiru eritrearrak. "EAEko eta Nafarroako gobernuek eta tokian tokiko udalek egin dezaketena da sistema hobetu, hutsuneak daudelako", diote errefuxiatuen laguntzarako batzordetik.

Europar Batasunaren eskutik, hamar lagun baino ez dira iritsi Euskal Herrira oraingoz (hiru eritrear Bilbora, eta afganistandar, eritrear, tajikistandar, aberrigabe bana eta hiru sudandar Baigorrira). Baina ohiko bideetatik iaz adibidez 125 bat asilo eskaera tramitatu zituzten Hego Euskal Herrian (gehienbat, Saharaz Hegoaldeko herritarrak). Ohiko prozedura Europar Batasuneko herrialde guztietan berdina dela kontatu digu Patricia Barcelonak, Genevako Hitzarmenean oinarritua. Dena den, herrialde batzuek ez dituzte zuzentarauak betetzen eta Grezia adibidez behin baino gehiagotan ohartarazi du EBk, gutxiengoak ere ez bermatzeagatik.

Gure kasuan, Espainiako eta Frantziako estatuek dituzte eskumen guztiak gai honetan, eta antzera jokatzen da bietan; eredua da aldatzen dena –aterpea pisuan edo zentroetan ematea, esaterako–. Iritsi eta asiloa eskatzen duen herritarrak bi babes galdegin ditzake: errefuxiatu izaeraren aitortza eta babes subsidiarioa. Hilabeteko epean, eskaeraren tramitea onartu edo ez erabakitzen da, eta lehen fase hori gainditzekotan, behin betiko erabakia hartu arteko prozedura abiatzen da. Bitarte horretan, errefuxiatuari bermatu behar zaizkio bere eskubide eta betebeharrei buruzko informazioa, dokumentazioa, aterpea eta oinarrizko behar sozial, juridiko eta sanitarioak. “Teorian, legeak dio erabakia hartzeko prozedurak 6 hilabete iraungo dituela, baina 5 urte iraun dituen kasuak ere baditugu. Eskatzailearen jatorriak badu zerikusirik: Gobernuak aurreikusten duenean jatorriko herrialde horretan dagoen gatazka epe ertainean konpondu daitekeela, konpondu arte itxaroten du behin betiko ebazpena emateko. Eta ebazpena izango da asiloa ukatzea, gatazka konpondu dela arrazoituz. ‘Zuhurtzia irizpidea’ deitzen duten hori askotan aplikatu du Espainiako Gobernuak, Ukrainarekin eta Afrikako herrialde ugarirekin, Maliren kasuan, Boli Kostarenean… eta horregatik daude hainbeste espediente erabakitzeko horrenbeste denbora irauten dutenak”.

Erabaki bitartean, gure artera etorri denak ez du egoera samurra bizi: ezin du lanik egin eskaera prozedura hasi eta sei hilabete pasa arte. “Praktikan –gehitu du Barcelonak–, sei hilabete horien ostean ere zailtasun handiak dituzte, enpresa eta partikularrek sarri ez baitute haien dokumentazioa ulertzen, behin-behinekoa dela ikusten dute. Gainera, behin betiko ebazpenaren zain, ziurgabetasun hori antsietate handiz bizi du askok –ukatua izateko aukeraren beldur–, eta batzuek eskaera bertan behera utzi eta alde egiten dute azkenean, erantzunik ez dutelako jasotzen”. Behin espedientea ebatzita, hiru aukera daude: errefuxiatu estatutua ematea, arrazoi humanitarioak aitortzea, edo ukatzea. Ukatuz gero, paperik gabeko migratzaile bihurtuko litzateke. Horrek dakarren guztiarekin.

Ezberdina da Europako herrialdeetan birkokatzeko EBk bideratu behar dituen 160.000 errefuxiatuen kasua. Prozedura azkarragoa da: ez dira zuzenean Euskal Herrira iritsi asilo eske, Europara iritsi dira eta lehenengo urratsa emana dago –eskaeraren aukera onartua dago–. Hortik aurrera, “espero dugu larrialdi prozedura aplikatuko zaiela eta gehienez hiru hilabetetan hartuko dela haien gaineko behin betiko erabakia”, dio Errefuxiatuen Laguntzarako Batzordeko zuzendariak.

Batzordea bera, Gurutze Gorria eta errefuxiatuekin lan egiten duten elkarteak arduratzen dira asiloa eskatu dutenen babes sistema kudeatzeaz –aterpea bilatzeaz eta abar–, baina lehen aipatu moduan, estatuetako gobernuena da eskumena. “EAEko eta Nafarroako gobernuek eta tokian tokiko udalek egin dezaketena da sistema hobetu, hutsuneak dituelako; bai iristen direnetik babes sisteman sartzen diren arte, bai gero hortik ateratzeko, eta bai babes sistema horren barruan daudenean ere, batzuetan ez dagoelako baliabide nahikorik dituzten premiei erantzuteko”.

Paris, aurreiritziak eta elkarbizitza

Patricia Barcelonaren hitzetan, “Parisko atentatuek batzuen xenofobia berpiztu dute, baina elkartasun olatu handi bat ere ikusten da, eta hori guztia da baloratu eta azpimarratu behar duguna. Errefuxiatuen birkokapena modu antolatuan egiten bada, erkidego eta herri mailako instituzioen inplikazioarekin, atzerrikoenganako eta errefuxiatuenganako begirada baikorra gailendu daitekeela uste dut. Burua immigrazioarekiko elementu negatiboz bete nahi izan digute, aurreiritziz josi gaituzte, eta unea izan daiteke horri buelta eman eta dagoeneko errealitatea den aniztasuna baloratzeko, elkarbizitzaren mesedetan”.

Integrazio politiken porrotahttp://www.argia.eus/argia-astekaria/2487/errefuxiatu-krisi-globala

Eta Europara iristean zer?http://www.argia.eus/argia-astekaria/2487/errefuxiatu-krisi-globala-3


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errefuxiatu krisi globala
2024-12-12 | Gedar
Europako hainbat herrialdek eten dituzte siriarren asilo-eskaerak, al-Assaden gobernua erori ondoren

HTSk boterea hartu duenetik, babes-eskaerak gelditu dituzte Mendebaldeko hainbat gobernuk. Alemaniak 47.270 eskaera utzi ditu bertan behera bat-batean, "Siriako etorkizun politikoa zalantzazkoa" dela argudiatuta.


2024-10-17 | Gedar
Espainiako Gobernuak ez die etxebizitza-alternatibarik eskaintzen Gasteizen dauden Gazako bost familiari

Gobernuak aberriratu ondoren, ia urtebetez bizi behar izan dute aterpetxeetan eta ostatu pribatuetan, eta etengabe lekualdatu dituzte. Gaur egun erabiltzen duten aterpetxea urriaren 31n utzi beharko zutela esan zieten azkenekoz, nahiz eta badirudien beste luzapen bat ezarriko... [+]


2024-09-27 | Euskal Irratiak
Amaia Fontang
“Hau da etorkinen geroa gobernu berriarekin: kontrola, kanporaketak eta kriminalizazioa”

"Segurtasun gehiago, inmigrazio gutxiago". Bruno Retailleau barne ministro frantsesa argi mintzatu da, kargua hartu berritan. Etorkinen gaineko kontrola azkartu nahi du Michel Barnier lehen ministro eskuindar-kontserbadorearen gobernuak, eta jada Retailleauk aitzinatu... [+]


2024-09-04 | Reyes Ilintxeta
Isa Egiguren
“Libiako kostazainen eta mafiakoen artean ez dago alde handirik”

Kazetaria eta giza eskubideen defendatzaile sutsua. Munduko Medikuak, Apoyo Mutuo edota SHM gobernuz kanpoko erakundeekin lan egin izan du boluntario eta kazetari moduan. Hainbat komunikabidetan hamaika erreportaje plazaratu ditu Greziako Chios irlatik, hala nola Mediterraneoko... [+]


Aita Mari ontziak 34 pertsona salbatu ditu Mediterraneoan

Igandean egin du erreskatea  Aita Mari salbamendu ontziak. Azaldu dute Siriatik etorritakoak direla gehienak, baina badaudela haien artean Egiptotik, Nigeriatik eta Bangladeshtik etorritakoak ere. Aita Mari ontziari Ravennako portuan lehorreratzea agindu dio Italiako... [+]


Gutxienez hamaika hildako eta 64 desagertu Mediterraneoan astelehenean bi ontzik izandako ezbeharretan

Calabriako (Italia) kostaldetik 120 miliatara hondoratu da astelehenean ontzi bat eta erreskate lanetan, haurdun zegoen emakume bat hil da. Libiatik gertu beste ontzi batean, ura sartu eta hamar pertsona hil dira sotoan. Desagertuen artean gutxienez 26 ume daude.


Itsaso zabalean migranteak ontzitik botata ito dituzte Greziako kostazainek, BBCren arabera

Ekainaren 16an Britainia Handiko BBC telebista kateak publiko egin duenez, Greziatik Europara joan nahi zuten pertsonak modu basatian hil izan dituztela frogatzen duten lekukotasunak bildu dituzte. Greziako uretatik irten eta brankatik behera itsasora bota dituzten bederatzi... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Migratzaileei sarrera gogortzeko ituna onartu du Europako Parlamentuak

Europar Batasunean migrazio politika gogorragoa ezartzeko ituna onartu du euroganberak, zortzi urtetako negoziazioen ondoren. Hala, eskuin-muturraren ideiei men egin eta arau baztertzaileak erabili ahal izango dituzte hemendik aurrera herrialdeek, kontrola areagotzeko eta... [+]


2024-02-29 | Euskal Irratiak
Otsailean 600 migratzaile lagundu ditu Irungo Harrera Sareak

Migratzaileen kopurua anitz emendatu da Irun eta Hendaia arteko pasabidean. Irungo Harrera Sareak ohartarazi duenez, otsailean 600 pertsona lagundu dituzte, iaz, urte osoan 2.700 izan zirelarik. Iragan urtarrilean, 2.700 etorkin heldu dira Kanariar Uharteetara, egunero 80... [+]


Egunean hemezortzi migratzaile hil ziren bataz beste iaz Espainiako Estatura iristeko ahaleginetan

Caminando Fronteras gobernuz kanpoko erakundeak “Monitoreo Derecho a la Vida” txostenaren edizio berrian egindako balantzea da: 6.618 hildako izan dira mendebaldeko Muga Euroafrikarrean; horien artean, 384 haur.


Eguneraketa berriak daude