Kontserbatoriotik piper egin eta Koldo Mitxelenako fonotekako bidea hartzen zuen biolina bizkarrean zintzilik. Beti jazz inguruko diskoetaraino. Orain, ametsak kantu bihurtu eta Scat jazz diskoaren inguruan borobildu ditu bere baitako “ni”ak.
Ia barne terapia izan da guztia eta, orain bai, musika klasikoa aditzen du etxera iritsitakoan. Baina “beste era batera” dio. Bere “ni”ez gain, Iñaki Salvador, Hasier Oleaga eta Javier Mayor izan ditu proiektuan eta Amaia Zubiria, Mikel Andueza, Baptiste Techer eta beste zenbaiten ekarpenak ere biltzen ditu diskoak.
Txikitatik musika giroan bizi izan zara, aita Incansables Txarangako “Canario” duzu eta ama Margari piano-jotzaile eta solfeo irakaslea. Musikariak biak.
Amarekin ikasi nuen solfeo guztia. Eta Eduardo Lassalettarekin biolina. Gizon goxoa zen, biolinera maitekiro hurbildu gintuen. Garai hartan gure etxea akademiatxo bat zen, beti ikaslez beteta, txirrinak, haurrak, gurasoak, musika, pianoa, kantua... Eta aitaren txarangaz, zer esan, erotu egiten ninduen. Biolinarekin bere diskoak behin eta berriz jotzen nituen, txarangaren soinuari hain ondo ematen zion...
Baina Gradu Profesionaleko Kontserbatorioan bestelako esperientzia izan zenuen, nahiz eta ikasketak amaitu...
Bai, gogor eginda bukatu nituen, han ezin zelako musikarekin jolastu, sistema zaharkituarekin egiten delako lan. Bukatutakoan, ohe azpian sartu nuen biolina, hautsa hartzera. Saturatuta bukatu nuen eta unibertsitatera joan nintzen Psikologia ikastera.
Abesti bat ere eskaini diozu Kontserbatorioko giro horri. Chopinen Nocturno batekin hasi eta Brasilgo bossa-nova batekin amaitu, askoz kontentuago. Katarsia?
Zalantzak neuzkan kantu hori diskoan sartzearekin baina hainbestek esan dit identifikatuta sentitzen dela... musika jolasa dela, egiten ari garena ez dela “hain garrantzitsua”, gaizki eginda ere hemendik edo handik tira eta eboluzionatzen joan gaitezkeela, alegia, ondo aritzeko geure buruari gaizki egiteko baimena eman behar diogula. Horiek guztiak gerora jazzarekin landu ditudan balioak dira.
Deigarria eta ederra iruditu zait diskoan hau irakurtzea: “Eskerrik asko Koldo Mitxelena Kulturuneko fonoteka hornitzen dutenei, hantxe amestu bainuen lehendabizikoz abeslari nintzela”.
Erotu egin ninduen hura ikusteak, diskoz beteriko espazio hark! Askotan Kontserbatorioko eskolaren bat uzten nuen hara joateagatik. Diskoak ateratzen nituen eta, egia esan, beti jazz inguruan bukatzen nuen. Estetika ilun haiek, aurpegi beltz horiek, bluesak... guztiz harrapatu ninduten! Han hasi nintzen jazz abeslariak entzuten.
Gerora Iñaki Salvadorrekin armonia modernoa ikasten hasi nintzen. Orduan hasi ziren antolatzen Zarauzko Jazz Mintegiak eta Sheila Jordan abeslaria entzun, eta markatu egin ninduen. Garai hartan Musikenen Jazz Departamendua jarriko zutela, eta bertan hasi nintzen. Ohartu nintzen hura zela nire lekua. Han guztia zen argia, ilusioa, ikaskide zoragarriak, gertukoak, munduan erreferenteak ziren irakasleak ekartzen zizkiguten, ametsa bezalakoa izan zen guztia.
Eta Musikene bukatuta, zer?
Ba, amildegi handi bat, egia esateko. Handik atera eta irakaskuntzako zerrendetan sartzeko titulazioarekin arazoak ditugula ikustean, emanaldiak ere oso urriak direla ikusten duzunean... Ba, korapiloa ederra da, bai. Urte gogorrak izan dira.
Scat da zure diskoaren izena...
Scat-a jazzean ahotsarekin egiten den inprobisazioa da. Silabak tartekatuz, esanahi zehatzik gabekoa.
Egiten duzun abiaduran inprobisatzeko, zein lan egiten duzu?
Musika-tresnekin bezala egiten da etxeko lana. Pianoarekin aritzen naiz denbora askoan. Armonia landu eta buruz ikasten dut. Eta lehendabiziko buelta batean “belarriz” inprobisatzen saiatzen naiz, arrazionalki gehiegi pentsatu gabe, ahal dudan modurik naturalenean. Ondoren armoniaren eta eskalen lanketa sakona egiten dut, arrazionaltasunaren galbahetik pasatzen dut guztia, aukera berriak, “tentsio” interesgarriak bilatuz. Kantuan bai baitugu muga bat, barnean “entzuten” ez duguna ezin dugu kantatu. Beraz, armonia horri aukera berriak bilatu eta gero baliabide hori neure bilakatzen saiatzen naiz. Ondoren kontzertuan bat-batean erabili ahal izateko. Kontzertuan ez baitago notetan pentsatzen hasteko astirik.
Bertsolarien bat-batekotasuna eta haien prestaketa lana datorkit burura zuri entzunda.
Bai, jazzean ere badaude testuekin jolasten dutenak baina askotan hitzen bat, esalditxoren bat, zertzelada txikiren bat izaten da. Badago Ella Fitzgeralden Mack the Knife Berlingo zuzeneko emanaldiaren grabazioa non, letra ahaztu eta bat-batean inprobisatu egin zuen, izugarri famatu egin zen, historiko bilakatu da grabaketa hori. Bluesean ere letrak inprobisatzen dira. Beraz, badaude bertsolaritzaren antzekoak jazzean ere.
Irakurri zaitut esanez zeure diskoa jazz etiketaduna dela, ia haserre puntu batekin. Zergatik hori?
Kar, kar! Ez da haserrea baina bai apropos egindako zerbait. Aspertuta nago “ez nuke neure musika etiketatuko” entzuteaz. Ironiaz esaten dut iritsi dela puntu bat ez dituguna geure miseriak eta zorionak erakutsi nahi, eta “ni halako naiz” esatea kosta egiten zaiguna, geure dohain eta gabeziekin, baina “halako”. Garena. Jarrera snob horren aurrekoa da nire baieztapena.
Diskoko argazkia oso Billie Hollidayren estetikakoa da, ezta? Lore gorria buruan eta iluna, gorria, beltza... Baina pajaritaz eta gizon trajez jantzita gero.
Bai, alde batetik etiketa horretan sartu nahi nuelako dago lorea; eta nik horrelakoak askotan eramaten ditudalako. Eta gizon trajearena, ba, aspertuta nagoelako “abeslari sexy”aren topikoaz, emakume, gizon, jazzman, jazzwoman, biak daude nire baitan. Lorea emakumearen topiko bezala, pajarita gizonarena... Jazz musikaria naiz eta ahotsa da nire musika tresna. Ez dago besterik.
Zer egingo duzu hemendik aurrera?
Diskoarekin emanaldiak egingo ditugu: abenduaren 9an Victoria Eugenian dugu lehenbizikoa, Bilboko Bandarekin ere arituko naiz Euskaldunan abenduaren 20an eta antzerkian nabil New Orleansko Cyrano obrarekin. Gainera, ETBn urtarrilean hasiko den Eskamak Kentzen telesailean ari naiz. Gelditu gabe!
Kutixik jaialdia
Non: Intxaurrondoko Kultur Etxean, Donostian.
Noiz: Urriaren 26an.
---------------------------------------------
Donostialdean sortutako musika ekimena da Balio Dute, autogestioa zimendu eta lan-tresna gisa hartuta, "musikariak prekario, bakarti eta... [+]
Donizettiren Don Pasquale opera
Taldeak: EOS eta Bilboko Operako Abesbatza.
Bakarlariak: S. Orfila, M.J. Moreno, F. Demuro, D. Del Castillo, P.M. Sánchez.
Eszena-zuzendaria: Emiliano Suárez.
Eszenografia: Alfons Flores.
Lekua: Euskalduna Jauregia.
Data:... [+]
Gasteizen, Jimmy Jazz aretoaren hamabosgarren urteurrenaren harira, hitzaldi-ziklo bat antolatu dute lau astelehenez jarraian. Aurrekoan artez eta politikaz mintzatu baziren, azaroaren 4an euskal musika eszena izan dute hizpide. Ea existitzen den, eta existitzen bada nolakoa ote... [+]
Musika ondare tradizionala “berreskuratu, zaindu eta transmititzeagatik” irabazi du Eusko Ikaskuntzaren 2024ko saria Beltranek. Urte luzeetako “dibulgazio lan multidimensionala” aitortu nahi izan dio epaimahaiak.
Kasu Hegoaldeko begirada horri. Lehen-lehenik desmitifikatu larre berde, etxe zuri eta teila gorrien lur ederrekiko miresmen itsua, halako maitasun inkondizionala, hizkerari eta ustezko bizitzeko manerari loturiko fetitxismoa. Utz, Ruper Ordorikari sarri entzun gisan,... [+]
Badok-ek, Berriako musika atariak, 15 urte bete ditu. Bi ekitaldi ezberdin antolatu dituzte urteurrena ospatzeko, bata Hendaian azaroaren 16an eta bestea Durangoko Azokan. Hainbat artista izango dira bertan. Euskal musikaren gaur egungo egoeraren erradiografia txikia ere eskaini... [+]
Laberintuak
Maniaks
Autoekoizpena, 2024
------------------------------------------
Ohikoa da gaztaroaren borborrean musika taldeak sortzea, eta non eta Arrasaten are gehiago. Baina talde bat sasoian eusteak esfortzu eta konpromiso handia eskatzen du, eta tira egin ezean... [+]
Rock alternatiboa egiten duen laukote baztandarrak 2019an kaleratu zuen Ihesi doaz animaliak, eta pandemia heldu zenez geroztik isilik egon da. Orain arte. Seigarren lana izango du Deus (Usopop, 2024). Lehen singlea kaleratu dute, Egia, begira deiturikoa, eta azaroaren 11n... [+]
Ezpatei Disdira!
Tatxers
Humo Internacional, 2024
-----------------------------------------
Pop melodia itsaskorren gerrillariak. Vietcong txikiak nola, bata bestearen atzetik, tranpekin edo tranparik gabe berriz harrapatzen gaituzte Tatxersekoek. Himnogintzaren maisuak,... [+]
Azaroaren 9an, emakumeak protagonista diren hip-hop jaialdia ospatuko dute, 17:30etatik aurrera. Jaialdiak urtez urte hip-hop eta rap estiloetan ibilbide ezaguna duten emakume artistak bildu izan ditu.
Friulieraz egiten duen irrati lokal bat da Suns Europe jaialdiaren antolatzailea eta berak egiten du zuzeneko jarraipena. Miren Narbaiza MICE ariko da oholtza gainean, Euskal Herria ordezkatzen.
El país de las maravillas
Kinky boys
Autoekoizpena, 2024
---------------------------------------------
Izenaren adieratik gutxi dauka, gaur egun, Bilbon sortutako hirukoteak. Are gehiago, partaideen ibilbideak joan dira garatzen eta aldatzen. Marga Alday ezaguna... [+]