Industria sortzearen garrantzia

Lekeitioko Euskal Zine Bilerak, euskarazko zinema jaialdi bakarrak, helburu bat du: film laburren sorkuntza saritzea. Antolatzaileen esanetan, altuagoa da urtetik urtera aurkeztutako lan kopurua bai eta horien kalitate maila ere. Interesgarria iruditu zaie jaialdiaren barruan antolatzen den Berbaldia mahai-ingurura gaia ekartzea: sektorearen egungo egoeraz mintzatzeko, eztabaida pizteko eta iritziak elkartrukatzeko. 

Txema Muñoz Kimuak egitasmoaren zuzendariaren arabera, ez dago industriarik. “Sektorea garatu egin da soilik. Garai batean ikasleek beren gauzak egiteko erabiltzen zutena bilakatu da gero eta hobea den arlo bat”. Euskarazko lanen gaineko datu bat ere eman du Muñozek: “oso onak” diren euskarazko 8-10 film labur egiten dira urtean. 

Kepa Sojo zinemagile eta EHUko irakasleak nabarmendu duenez, literaturan nobela eta saiakerarekin gertatzen den bezala, “film laburra genero bat da eta autore askok ez du film luzerako saltoa emateko inongo intentziorik”. Aldiz, Jon Garaño zinegileak dio oraindik badagoela film laburrak interesatu ez eta horiek egiten dituenik, gero luzerako saltoa ematea helburu; “alegia, bokaziorik gabe, horrela ulertzen dutelako edo unibertsitateak behartzen dituelako halako lanak egitera”. 

Errealitateak dio, halere, “gogo txarrez” egindako hori ona dela. Maider Fernandez zinemagile eta Las Chicas de Pasaik kolektiboko kidearen ustez, teknologiaren demokratizazioak ahalbidetu du lanen kalitatea asko hobetzea. Gaur egun, “denak dira filmak, laburrak edo luzeak izan”. Beraz, nola ezberdindu Euskal Zine Bilerak sailkatzen dituen lanen profesionaltasuna eta amateurismoa? Lau hizlariek aitortu dute muga lausoa dela, eta lanaren izaera produkzio ereduak markatzen duela. 

Demokratizazioarekin batera, labur txarrak ere izan ohi dira, gogoratu du Garañok: “Denok egin dezakegu labur bat, baina ez labur on bat. Argazkilaritzan berdina gertatzen da”. Fernandezek, bestalde, baliabide ekonomikorik gabe egin ditu hainbat lan, baina aldarrikatzen du ezin dela onartu ezer kobratu gabe lan egitea. Ildo horretan, industria sortzeko beharra azpimarratu du Muñozek, izan ere, “lantalde profesional egonkorrak sortzea ezinbestetako baldintza izango da sektorearen etorkizuna bermatzeko”.

Euskal Zine Bilera

Euskal Film Laburren Kartografia mahai-ingurua

Hizlariak (argazkian, ezker-eskuin): Maider Fernandez zinegile eta Las Chicas del Pasaik kolektiboko kidea, Jon Garaño zuzendari, gidoilari eta ekoizlea, Kepa Sojo zuzendari, gidoilari eta historialaria, eta Txema Muñoz Kimuak programako zuzendaria. Moderatzailea: Miren Manias


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zinema
2024-09-29 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia. Azken eguna.
Ezer gutxi kontatzen duten isiluneak


Sail Ofiziala. Klausurako filma
Eta igande euritsu, erromantiko eta negartia iritsi zen

Eta hori, larunbata zela atzo, eta ez igandea. Kosta zitzaion egunari argitzea, aurreko egunetan baino dezente jende gutxiago zebilen kalean, eta presa gutxi nabari zen. Batzuk laster batean bai, Kursaalera eta Victoria Eugeniara gerturatu zirela, lehen areto horretan ematen... [+]


Aktore onenaren saria, Patricia López Arnaizentzat

Patricia López de Arnaiz gasteiztarrak aktore onenaren sari nagusia irabazi du Donostiako 72. Zinemaldian, Pilar Palomerok zuzendu duen 'Los destellos' filmean egindako lanagatik.

Eider Rodriguezen 'Bihotz handiegia' liburuko lehen narrazioan... [+]


Zezenaren tortura babesten duen dokumentalak irabazi du Zinemaldiko Urrezko Maskorra

Andrés Roca Rey toreroaren egunerokoaren hainbat pintzelkada ematen ditu Tardes de soledad zintak, besteak beste, hotelean eta hoteletik zezen-plazarako bidean eginiko elkarrizketak edo janzte aldiko uneak, eta plazan zezena nola sufriarazten eta hiltzen duen erakusten... [+]


2024-09-28 | Eneko Atxa Landa
Donostia Zinemaldia. 8.eguna
Ez dut sekula pelikulekin negar egiten


Sail Ofiziala. 8.eguna
Sinets nazazu


2024-09-27 | Eneko Atxa Landa
Donostia Zinemaldia 7.eguna
Bikaintasun esplikagaitza, berriz


2024-09-26 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia 6. eguna
Por donde pasa el silencio


Sail Ofiziala. 6.eguna
Ihes egin heriotzari, aurrerantz

Izaten da, tarteka, dena loturik dagoenaren sentsazioa. Denetarik-edo ikusteko aukera izanen da Zinemaldian, baita Sail Ofizialean ere, marko baten pean betiere. Ikusi ditugu umore ukitudun batzuk, negarra eragiterainoko dramak, suspenseak, dokumental tankerakoak, baita... [+]


ARGAZKIAK | Euskal Zinemaren Gala, Donostiako Zinemaldian

Astearte gauean egin zen Euskal Zinemaren Gala, Donostiako Victoria Eugenia antzokian.


2024-09-25 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia 5. eguna
Zinea ala antzerkia?


Eguneraketa berriak daude