argia.eus
INPRIMATU
Mikel Zabalzari omenaldian, 30 urte eta gero
2015eko azaroaren 25
IƱigo Uriz/Argazki press

Garralda. 1985eko azaroaren 26an Guardia Zibilak atxilotu eta 20 egunera Bidasoan azaldu zen orbaizetarraren gorpua. Bertsio ofizial sinesgaitzari Intxaurrondoko torturaren itzala gainjarri izan zaio ordudanik. Mikel Zabalza Herri Ekimenak omenaldia egin berri dio, eta 30 urteren ondoren, Nafarroako Gobernuko ordezkariak izan dira lehen aldiz. Irudian, Uxue Barkos lorea eskaintzen.