Itsaso zabalak

Beñat Sarasolak darabil hitza kaieraren hitzaurrean: indarra. Jorge de Sena (Lisboa 1919–Santa Barbara, AEB 1978) poesia-modu konformagaitzaren adibidea da, eta poesia izan zuen izpiritu horren lubaki. Nobela bi utzi zituen portugesezko literaturan funtsezkoak (Sinais de fogo eta O físico prodigioso) eta kritika eta azterlan hainbat. Baina bera lirikan zen maisu, hitzaren bila beti: “Ene lurra ez da esanezina./ Esanezina ene lurrean bizitza da./ Esanezina esan ezin daitekeena da”.

Rikardo Arregik itzulpen honen bidez gerturatu gaitu beraz hizkuntzaren mugak aintzat hartu barik beti esanahi berriak bilatzen zituen poetaren obrara. Portugalen hasi, Brasilen jarraitu eta AEBetan buka, de Senaren bidea izan da hermetismotik surrealismora eta handik poesia zuzen eta efektibora. Beraz neoerrealistekin ez zuen bat egin, eta pentsamendu aldetik ere ez zen garbiro lerratu, eta “dena modu guztietan esanda” utzi nahi izan zuenak modu infinituekin egin zuen talka halabeharrez: “Hitz egidazue poesiaren misterioez,/ hizkuntza baten, arraza baten tradizioez,/ herri baten edo hizkuntza baten esperientziarekin/ baino esaten ez den hartaz. Astakirtenak”.

Kritika garratza egin zien poetak idazletzari, irakasletzari, bere garaiari, oraingo munduari. Jakintsua, ikasia eta arean buruiritzia, beharbada kategorikoki hitz egiteko zeukan ohitura horrek bihurtzen du bere lirika hain eder, hain erasokor eta konkretu: “Kretan, Minotauroarekin,/ poemarik gabe eta bizitzarik gabe,/ aberririk gabe eta espiriturik gabe,/ ezer gabe, inor gabe,/ hatz zikina izan ezik,/ nire kafea bakez hartuko dut”.

Kaiera hau irakurriz otu zait egon behar duela urpean Susakoek azaleratu dutena baino askoz gehiago, askoz modu gehiagotara esana. Rimbaudetik Quevedora, elipsitik hitz gordinera, Jorge de Senak ibili zituen itsasoak –gaztetan Cabo Verde, Angola, Sao Tomé egin zituen Sagres ontzi-eskolan– infinituak izan bide ziren, bere bizitzak legetxe.

Saldukeriarik gabeko poeta totala izan zen. Itzulpen hauetan ere pieza batzuk beste batzuk baino borobilagoak izan daitezke, baina denek dute ipar halako exijentzia bat idazten denarekiko. Exijentzia hori da izan dadila poema behintzat onesta, izan dadila behintzat, estetikoki, ideologikoki, historikoki, askatasunetik idatzia.

Poemak

Jorge de Sena

Itzulpena: Rikardo Arregi

Susa, 2015


Azkenak
2025-01-07 | Mikel Aramendi
Itsasontzigintzaren itzal luzea ageri da Hego Koreako krisian

Hego Koreako krisia autoktonoa ala inportatua ote zen galdetzen nion neure buruari duela hilabete hura sutu zenean. Baretu ez baizik mindu egin denez auzia, batere argi ez dudan erantzunaren bila jarraitu beharko dugu. Geografikoki urrutiko kontua bada ere, oso gertuko ondorioak... [+]


Errege Magoen desfilean zati lasaiak tartekatu dituzte, autisten elkarteek aldarrikatuta

Dezibelio eta argiztapen muturrekoak ohiko diren makro-ikuskizunen eta makro-estimuluen garaiotan, autismodun haurren bueltako elkarteek aspalditik egindako eskaera zabaltzen ari da pixkanaka, baita Errege Magoen desfileetan ere: ez musika, ez argiztapen, ez abiadura... [+]


Urtarrila, intxaurrondoaren loaldia

Kolore morez margotu dut urteko lehen hilabetea, sormena, irudimena, jakintza eta espiritualitatearen kolorez.


2025-01-06 | Nagore Zaldua
Itsas-bare kantauriarra
Ohartarazpenaren artelanak

Koloretsuak, distiratsuak, forma xelebre bezain ederrekoak diren heinean, nudibrankioek beste planeta batetik iritsitako izakiak dirudite. Itsas hondoko izaki biluzi hauek 1980ko hamarkadako gandorretako kolore biziak eta Parisko joskintzako izen handien moda arkitektonikoa... [+]


2025-01-06 | Jakoba Errekondo
Elkarren beharra bizitzeko

Lagun txiletar batek bere herriko istorio bat kontatu dit, eta ahoa bete inplante utzi nau. Han “quintral” esaten dioten landare batena da, Tristerix corimbosus. Txile eta Argentina hegoaldeko baso epeletan bizi da, eta gure lurralde epeletan hazten den mihuraren... [+]


2025-01-06 | Garazi Zabaleta
Trebatu elkartea
Lehen sektoreko erreleboa bultzatzeko egitasmoa Gipuzkoan

Urteak daramatza martxan Ipar Euskal Herrian Trebatu elkarteak, laborantzan proiektua abiatu nahi duten pertsonek aurrez trebatzeko aukera izan dezaten. Ipar Euskal Herriko proiektua eredutzat hartuta eta ideia berari tiraka, Gipuzkoan ere izen bereko elkartea sortu dute aurten... [+]


LAB: “Klase elkartasunaren oinarrizko printzipioa da langile migranteei harrera egitea”

Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]


2025-01-03 | Leire Ibar
Etxegabetzeko arriskuan daude bi familia Burlatan

Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]


WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms plugina euskaratu du Iametzak

WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.


Analisia
2025ean etxebizitza zer?

Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]


Boli Kosta: Frantziako armada kanporatzen duen zazpigarren estatu afrikarra

Joan den asteartean, hilaren 31n, Boli Kostako presidente Alassane Ouattarak iragarri zuen bertan behera utziko zituela Frantziarekiko harreman militarrak. Horren ondorioz, datozen asteetan 1.000 bat soldadu frantses atera beharko dira herrialdetik.


Eguneraketa berriak daude