Euskal Herritik ihesi, Errusia komunista babesleku

  • Valeri Kharmalov sobietarra izotz hockey jokalari ospetsua izan zen. Moskuko CSKA taldean11 liga irabazi zituen eta, 1969 eta 1979 artean, munduko 8 txapelketa irabazi zituen selekzioarekin. Ez da, ordea, hain ezaguna Kharmaloven ezizena: Patxito. Jatorri euskalduna du-eta, gerratik ihesi SESBera heldutako beste askok bezala.

Gerra Hotza bete-betean zela, Kharmalov kirolaren ikono bilakatu zen orduko Sobietar Batasunean. Horren erakusgarri da Patxitoren biografia jasotzen duen 17. zenbakidun kondaira filma. 2013an argitaratu zuten eta azken urteotan Errusian diru gehien biltzea lortu duen filma da.

Kharmaloven ama ere aski ezaguna da Errusian; Bilboko Las Cortes-en jaioa, Karmen Oribe –Begoñita ezizenez ezaguna– 1937ko ekainaren 22an iritsi zen Sobietar Batasunera, Espainiako gerra zibiletik ihesi. Karmen Oriberen kasuan bezala, Errusiara ihes egindakoen artean daude gerora ezagun egingo ziren beste errusiar batzuen sustraiak. Adibidez, Txetxu Biriukov saskibaloi jokalari ezagunarenak; Klara Agirregabiria euskal iheslariaren semea da.

Begoñitak 8 urte baino ez zituen 1937ko ekainean, Santurtziko portutik Habana itsasontzira igo zenean. Kolpista faxistek sei egun geroago hartu zuten Bilbo menpean. Gerra zibilak uholde humanitarioa bideratu zuen Euskal Herritik Sobietar Batasunera, 3.000 ume inguru. Gehienak Euskal Herrikoak izan arren, ez ziren izan Espainiako Estatutik Sobietar Batasunera ihes egindako bakarrak. Bartzelona, Valentzia, Asturias edo Kantabriatik ere ehunka ume Errusiara joan ziren errefuxiatu. 

“3.000 ume horietatik, 50 baino ez dira gelditzen”, esan digu Errusiako gerra umeen bozeramaile Francisco Mansillak. Krimeako Yaltan hiriko Artek kanpalekuan eman zituen lehenengo urteak Mansillak, Bigarren Mundu Gerra hasi arte. Gerra hastearekin, ume gehienak bezala, Mansilla leku seguru batera eraman zuten agintariek. Armada naziak aurrera egin izanak umeen beste ebakuazio bat eragin zuen eta horrek Georgiako hiriburura, Tbilisira, eraman zuen Mansilla. Han Dimitrov fabrika sobietarrean lanean hasi zen. SESBeko aireko indarrarentzat YAK hegazkinak egiten zituen. Gerra amaituta Moskura itzuli zen Mansilla, ia bizitza osoa eman duen hirira.

Ostiralero legez, Moskuko erdigunean dagoen “espainiar zentroan” dute hitzordua faxismoaren mehatxutik ihes egindako umeek. Egun, baina, agure bilakatuta, “haien tragediaz” edo egungo egoera politikoaz hitz egiteko erabiltzen dituzte ostiraleko topaketak. Udako ostiral hau berezia da. Espainiako Estatutik bisitan etorritako senideekin ordu goxo batzuk pasatzeko aukera paregabea eman die. Krimea Ukraina dela esaten dio Kontxitak barraren bestaldean dagoen senideari. “Ez, Krimea historikoki Errusia izan da”, erantzun dio bisitan etorritako senideak. 

Horrelaxe pasatzen dituzte orduak hemen, eztabaida, kafe, garagardo eta barre artean. Kontxita bat-batean “beren tragediaz” hitz egiten hasi da; Moskuko ume gehienak bezala, Kontxita ere euskal herritarra da. Ortuellan jaioa, 3 urte baino ez zituela egin zuen alde Euskal Herritik. Bere ahizpa eta amarekin batera Kataluniara egin zuten, baina bidean ezbehar handi batek guztiz aldatuko zuen familiaren etorkizuna. Ama ustekabean hil egin zen. Adinez txikia zela-eta, gauza gutxi gogoratzen badu ere, “miliziano katalan batzuei esker salbatu genuen bizitza”, esan digu ortuellarrak. PSUC alderdiko borrokalariek mugaren bestaldeko babesleku ziur batera eraman zituzten Kontxita eta bere ahizpa. 1938an heldu zen Errusiara Kontxita, baina iheslekua ez du ondo gogoratzen: “Ez dakit Bartzelonatik edo Frantziatik ihes egin genuen”. 

Atearen bestaldetik agertu den agure irribarretsu txiki batek ongi etorria eman digu. Euskal jatorria du berak ere. Nicolas Gregorio Rodriguez 1928an jaio zen Bilbon. “Zazpi kaleetan, Tendeñera kalean hain zuzen ere”, dio harro Nicolasek. “Nire ama Salamancan jaio zen eta aita Zamoran, baina ni bilbotar peto-petoa naiz”. Beste migrante askok bezala, industrializazioaren garaian, Nicolasen gurasoak lan bila heldu ziren Euskal Herrira. Nicolas euskaraz mintzo ez den arren, bere jatorriaz harro sentitzen da: “Denek euskalduna naizela esaten didate hemen, nire azentua dela-eta”, dio barrez.

Nicolasek ere Habana ontzian utzi zuen Euskal Herria atzean. Senideak, ordea, Bilbon geratu ziren; hiru senide, ama eta aita. Errepublikaren alde borrokan ari zen gudaria zuen aita. “Bordelera eraman gintuzten lehendabizi eta handik Leningradera, Sontay izeneko itsasontzian”. Bidaiaren detaile eta bitxikeria asko gogoratzen ez dituen arren, ez du sekula ahaztuko bularrean idatzita zeraman “Errusia” kartel hura. Berarekin batera Euskal Herriko beste 1.500 umek bidaiatu zuten Errusiaraino.

Sobietar Batasunera heldu, eta Ukrainako Odesa hirian eman zituen lehenengo urteak Nicolasek. Leningradetik trenez egin zuten Odesarako bidaia euskal umeek. Bidaia luzea eta neketsua izan zen, baina geltoki guztietan jendeak ongi etorria eta opariak ematen zizkieten. Odesan kanpaleku berezi batera eraman zituzten umeak eta han bizitza duina egin zuten. “Ikasteko aukera izan genuen, jana ere sobran zegoen eta lo-egiteko lekua ere oso erosoa zen”, esan digu. “Ezin ginen kexatu, umeak ginen eta Itsaso Beltzean bainua hartzeko aukera geneukan; Moskurekin edo Leningradekin alderatuta askoz hobeto bizi ginen Odesan”.

Ondo izan arren, ume euskaldunek ez zuten inoiz galdu etxera itzultzeko itxaropena, Nicolasek esan digunez. Halere, 1939an, gerra zibila amaituta, etxera ezin itzultzeak ezkortasuna piztu zuen ume askorengan. Moskuko Artxibategi Historikoan aurkitutako dokumentuetan umeen zailtasunez eta bizitza tristeaz irakurri dugu, eta ume askoren kexak ere jasota daude. “Jana ez zuten gustuko, eta etxetik urrun egoteak tristura ikaragarria eragiten zien umeei. Etxera bueltatzeko itxaropen guztia galduta zeukaten”. 

Aberriaren Gerra Handia edo Bigarren Mundu Gerra Odesara heldu zenean euskal umeen drama areagotu zen. Sobietar gobernuak babesleku segurutzat zuen Volga aldera ebakuatu zituen umeak, Saratov hirira. Han lortu zuen Nicolasek bere lehen enplegua. Eta han ere umeek ezagutu zituzten gerraren gogortasuna eta miseria. “Urte gogorrak izan ziren, baldintza txarretan bizi ginen: gosea eta hotza sufritu genituen”. Mansilla eta beste euskal herritarren kasuan, Saratovetik Georgiara edo leku “lasaiagoetara” ebakuatu zituzten. Halere Leningraden zeunden umeekin alderatuta zorte handia eduki zuten Saratoven egondakoek.  Leningradeko setioan ume asko harrapaturik geratu ziren, hiritik irten ezinean. 882 egun iraun zuen Leningradeko setioak eta milioika pertsonek galdu zuten bizitza, gosearen eta hotzaren ondorioz batez ere. Ume euskaldun batzuek bertatik bertara bizi behar izan zuten nazien eraso bortitza. “Borrokatzeko adinean zeudenak, armada gorriarekin bat egiten zuten”, esan digu Nicolasek.

Ia 20 urte pasatu behar izan ziren lehen euskaldunak etxera bueltatu ahal izateko. 1956an itzuli ziren lehenengoak. “Inbidiaz” ikusi zituen Nicolasek. Berak 1968ra arte itxaron behar izan zuen. “31 urte pasatu baziren ere, nire amaren aurpegia ondo gogoratzen nuen. Hunkituta nengoen”. Ez zen gutxiagorako. Hegazkinik ez artean, trenez bidaiatu zuen Moskutik Parisera eta handik Hendaiara. “Espainian sartu ahal izateko bisa jaso behar genuen Parisko Espainiako enbaxadan”. Orduan Sobietar Batasunak ez zeukan inolako harreman diplomatikorik Espainia frankistarekin eta hori arazoa zen bisa lortzeko.

Gerra amaitu eta Moskura itzultzeko aukera eduki zuela dio Nicolasek. “Guk, euskaldunok, orokorrean zorte handia izan dugu hemen. Sobietar gobernuak emandako etxebizitza geneukan, lana, dirua, eta abar”. Gaur egungo bizitzaz kexu da, Sobietar Batasunaren desagerpena ekarri duen atzeraldi sozialak kezka handia sortzen dio. “Orain ordea ez daukagu ezer, pentsio txiki bat baino ez”. Arazoaren erruaren zati bat –errusiar gehienek bezala– “amerikarrei” egozten die.

Bizitza osoa Moskun eman ondoren, Moskun hilko dela argi du Nicolasek, baita Errusiara ihes egindako euskaldun gehienek ere. Faxismoaren biktima gisa edo bestelako onarpenik gabe hilko diren arren, gure herritik atzerrira ihesean joandakoen testigantzek lagunduko dute justizia eta egiaren aldeko borroka bizirik mantentzen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: 1936ko gerra
Iruñeko Erorien Monumentua
Eraitsi, adieraberritu edo historia museo bihurtu

Iruñerrian, eta Nafarroan orohar, une honetan memoria historikoaz hitz eginez gero, mahai-gainera indarrez aterako da Iruñeko Erorien Monumentuaren afera. Eraikina 1942an eraiki zen Francoren alde altxatutako hildakoei gorazarre egiteko. Elkarte memorialista... [+]


2024-09-24 | Mondraberri
Faxistek fusilatutako arrasatearrak omenduko ditu irailaren 26ko ekitaldiak

88 urte eta gero, Intxorta 1937 kultur-elkartearen ekimenarekin, lore eskaintza egingo da aurten ere, monolitoetan. Ostegun honetako ekitaldian, kultur-emanaldiez gain, kalejira eta ‘Orratz-begia’ erakusketara bisita izango dira.


Donostiako Polloe hilerriko gurutze frankista eraisteko eskatu du EH Bilduk

CNT sindikatuak egin duen eskaera ofiziala babestu du udaleko koalizio abertzaleak, eta faxistekin batera lurperatu zituzten biktima guztiak bilatzeko eskatu du.


Ezkabako iheslari Segundo Hernandez identifikatu dute Eguesibarreko Eliako hobian

Gasteiztarrarekin bederatzi dira ihesaldian parte hartu zuten identifikatutako pertsonak. Guztira, Nafarroako DNA Bankua sortu zenetik 43 pertsonaren datuak lortu dituzte.


Garaileak esaten duenean amaitzen al da gerra bat?

Badakigu gerra bat noiz hasten den, baina ez noiz amaituko den. Hainbatetan entzun dugu esaldi hori, eta topikoa dirudi, baina arrazoirik ez zaio falta, gaur egun munduan barrena bizirik segitzen duten gatazka ugariei erreparatuz gero. Gauza bera esan liteke 1936ko uztailaren... [+]


2024-07-30 | Xabier Iaben
Aragoiko Asabón errekan barna bizikletaz
Pardina eta makien arrastoan

Aragoiko Asabón errekak zeharkatzen duen lurraldeak hainbat ustekabe eder gordetzen ditu. Ez naiz historialaria, eta, hortaz, ez dut halako kronika historiko bat eginen. Bereziki mendizale gisa mintzatuko naiz, aspaldi honetan nire gogoak –nire senak– halako... [+]


Otxandioko sarraskitik 88 urte betetzen diren egunean, EH Bilduk mozioa aurkeztu du Senatuan Angel Salas Larrazabali kondekorazioak kentzeko

Otxandioko bonbardaketaren erantzule nagusietako bat da Angel Salas Larrazabal urduñarra. Hortaz, herritarren aurka Euskal Herrian eginiko lehen bonbardaketan parte hartu zuen.


Bego Ariznabarreta Orbea. Gerrarik ez
“Gure aurrekoek bizitako gerraren traumak eta sintomak ditugu oraindik”

Gurasoak hilik, etxeko ganbara husteari ekin zioten
seme-alabek. Hainbat gauzaren artean, koaderno eta paper sorta, argazkiak eta nahi beste agiri. Bego Ariznabarreta Orbeak aita aspaldi zenduaren gerrako memoria harrigarriak zurian beltz irakurri, eta jabetu zen altxorraz,... [+]


Manuel Azcona 1936an hildako diputatu errepublikanoaren gorpuzkiak eman dizkiote familiari

Larunbatean aldundian egindako ekitaldian Azconaren biloba María Jesús Fuertesek jaso ditu gorpuzkiak, bere seme-alabekin batera. Ekitaldian gogorarazi dute 1936-1945 urteen artean 376 pertsona exekutatu zituztela, horietatik 299 epaiketarik gabe.


Josu Garritz
“Diasporan egungo egunean bizi dira, arbasoen jatorri eta historiaz pixka bat ahaztuta”

Pilotari famatua izan zen, munduko txapelduna, baina tartean behin baizik ez zuen Euskal Herrian jokatu, Mexikon jaio, hazi eta hantxe bizi baitzen, gurasoak haraxe joanda 1936ko gerratik ihesi. Abertzalea, Mexikoko euskal etxeko presidentea, Jaurlaritzaren aholkularia,... [+]


Jesús Carrera, frankistek torturatu eta fusilaturiko buruzagi komunistaren bizitza pantailara

Hari buruzko aipamenik apenas iritsi zaigu historia liburuetan, baina Jesús Carrera Olascoaga (Hondarribia 1911 – Alcala de Henares 1945) Espainiako Alderdi Komunistaren idazkari nagusi izatera iritsi zen. Frankistek atxilotu, torturatu eta fusilatua, bere... [+]


2024-05-29 | Reyes Ilintxeta
Estefanía de Paz Asín
“Hildakoak erreskatatzera eta berpiztera etorri naizela sentitzen dut”

"Garai batean, nire herrian, kateme guztiek Remigia izena zuten, kateme belaunaldi oso bat, Iruñeko ikuspegi panoramiko ederrenak konkistatu zituztenak”. Horrela hasten da Remigia Etxarren funanbulistaren bizitza kontatzen duen Argako erregina antzezlana... [+]


2024-05-22 | Euskal Irratiak
Ezkabako presondegi frankistako ihesaldia oroitu dute Urepelen, ‘La Fuga’ lasterketarekin

86 urte bete dira asteazkenean Iruñean 795 preso errepublikarrek Europako ihesaldi handiena egin zutela. Aldiz, abantzu 800 iheslari horietarik bakarrik hiruk erdietsi zuten muga trabeskatzea.


Cuelgamuroseko indusketetan eskuin muturraren presio eta sabotaiak salatu dituzte auzitegi-medikuek

Madrilgo Cuelgamurosen, Erorien Harana deituriko monumentuan arkeologoak egiten ari diren indusketetan etengabe ari dira jasaten eskuin muturreko jendeen presioa, hala adierazi du Pako Etxeberria auzitegi-medikuak. Egunotan, biktima errepublikarren senideek bisitatu ahal izan... [+]


2024-04-26 | Xuban Zubiria
Memoria berreskuratzeko usurbildarrak lehen lerrora

Andatza mendia memoria leku bihurtu zuen Usurbil 1936 elkarteak apirilaren 13ko birsortze historikoan. Herritarren lan boluntarioarekin berreskuraturiko lubakiak antzezleku bihurtu ziren egun batez. Gerraren eraginez Usurbilen jazotakoak elkarbanatzeko enegarren ekimena izan da.


Eguneraketa berriak daude