argia.eus
INPRIMATU
Kali jainkosa eta The Rolling Stones
Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2015eko azaroaren 19a

Kali betiereko energiaren jainkosa da, iluna eta bortitza, mihia aterata irudikatu ohi dutena.

1971n The Rolling Stones taldeak Sticky Fingers diskoa atera zuen. Azala Andy Warholek egin zuen, baina barruan, lehenengoz, John Pasche 24 urteko gazteak diseinatutako ezpainen eta mihiaren logoa jarri zuten.

Mick Jagger taldeko abeslariak Kaliren irudi bat erakutsi zion Pascheri, diseinatzaileak inspirazio iturritzat erabil zezan. Paschek jainkosaren ahoa irudikatzea erabaki zuen, gero, eredu moduan, Jaggerren beraren aho deigarria erabili zuen arren.

John Pascheri 50 dolar ordaindu zizkzioten azken mendeko ikono ezagunenetakoaren truke.