argia.eus
INPRIMATU
Diagonal-ekoekin topaketa
ARGIA @argia 2015eko azaroaren 19a

Madrilen egin eta Espainiako Estatuan zabaltzen dute euren lana ezkerreko kazetaritza konprometituan diharduten Diagonal proiektuko kideek. ARGIAn elkartu ginen, eta kontatu ziguten nola lantzen duten euren komunitatearekin harremana, bolondres lan handiari esker eusten diotela proiektuari, lan baldintzetan egoera gorria dutela... Aurrerantzean, Euskal Herritik kanpo ere balioetan eta lan moldeetan kide sentitzen garen hedabide txikion arteko elkarlana (Diagonal, La Directa, ARGIA...) sustatzeko pausu zehatzak adostu genituen.