argia.eus
INPRIMATU
Ofiziala da: Kataluniak hasi du deskonexioa
  • Gori-gori dago giro politikoa Katalunian, astelehen honetako parlamentuko saioaren ondoren. Presidente nor izendatuko den ez dago argi, bai ordea independentzia prozesua beste fase batean sartu dela onartutako adierazpenarekin.

2015eko azaroaren 11
Anna Gabriel CUPeko parlamentaria astelehen goizeko saioan.
Anna Gabriel CUPeko parlamentaria astelehen goizeko saioan.
Prozesu eratzailea

Kataluniako parlamentuak onartu duen ebazpenak baliogabetzat jo ditu Espainiako Konstituzio Auzitegiaren sententziak. Parlamentuari agintzen dio ofizialki Europako gobernuei akordioa komunikatzeko.

%53

Onartutako ebazpenak Junts pel Sí eta CUPeko parlamentarien babesa dauka, parlamentuko 135 ordezkarietatik 72. Alegia, kataluniarrek irailaren 27an hautaturiko ordezkarien %53k babestu du ekimena.

Beste bidea

Catalunya Si Que Es Pot-eko parlamentarien beste ekimen bat ere bozkatu da astelehenean. Abenduaren 20an egingo diren bozetatik osatuko diren Espainiako Gorteei erreferendum hitzartua eskatzen zaie.