argia.eus
INPRIMATU
Odol berria Urdaibaiko trainerurako
ARGIA @argia 2015eko azaroaren 12a

Urdaibai Arraun Elkartearen aurkako epaiketa amaitu da –Kontxako badia hiru bider betetzeko adina substantzia txungo aurkitu zizkieten armairuetan–, eta epaia ezagutzea besterik ez da falta. “Ze ostia, ez gara egongo juezaren zain, ez eta arteria ere”, deklaratu du klubeko zuzendaritzak, eta Urdaibairen izen ona garbitzeari ekin diote: orain arteko arraunlari guztiak istriborretik behera bota eta curriculum handiko izenak fitxatu dituzte. Datorren denboraldirako posterra ere prest dute dagoeneko. Patroi lanetarako Jose Luis Korta berdaderoari egin diote eskaintza, baina Oriokoak “no!” erantzun die eta beste telefono bat txikitu du.