Txikiak murgiltze ereduan, helduak “nasategian”

  • Nasa herrian, nasa yuwe hizkuntza ikasteko lehen eskolak eta nasategiak sortzen dabiltza. Garabide elkartearen bidez, Euskal Herriko hainbat lagun han izan dira. Ilusioz eta lan egiteko gogoz betetako jendea ezagutu dute.

Haur Hezkuntzako bi eskola dauzkate. Batean 30 ume ari dira eta bestean 50.
Haur Hezkuntzako bi eskola dauzkate. Batean 30 ume ari dira eta bestean 50.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Jatorrizko lurretatik desplazatuta, Kolonbiako Cauca eskualdean, mendialdean, bizi dira nasak. Kolonialismoak eta gatazka armatuak jipoitutako herria da, nasa yuwe hizkuntzak ere kolpe handiak hartu ditu. Transmisioa ia etenda, kalkulatzen dute nasen %20 inguruk dakiela nasa yuwe hizkuntza. Egoerari buelta emateko gogoz, ACIN erakunde indigenaren inguruan hizkuntza biziberritzeko lantaldea sortu zen, eta horretan dabiltza; nasa yuwe ikasteko guneak sortzen, hizkuntza gaur egunera egokitzen, herritarrak kontzientziatzen eta kulturgintzan pausoak ematen.

Nasa herriaren momentu berezia bertatik bertara ezagutu duten euskal herritarrekin izan gara, mahai bueltan. Mikel Mendizabal, Arkaitz Zarraga, Rosa Azkarate eta Rosi Oleaga Kolonbian izan dira Garabide elkartearen bidez. Garabidek hizkuntza lankidetzan dihardu, eta horretan jardun dute lau lagunek: normalizazio planez berba egiten, ikastoletan eta euskaltegietan erabili izan diren metodologiak azaltzen eta Euskal Herrian bizitako erronka, buruko min eta ilusioak partekatzen. 

Nasa yuwe hutsezko eskolak

Etxe askotan galdutako hizkuntza ume-umetatik eskolan ikastea garrantzitsua da hizkuntza gutxituen biziberritzean. Viviana Gonzalez nasa yuwe hutsezko eskolaren bultzatzaile nagusietako bat da. ACIN erakunde indigenak komunitateetako 40 sustatzaile izendatu zituen hizkuntza berreskuratzeko, euren artean Viviana Gonzalez. Toribio herrian, hamar bat ikaslerekin egin zuen lehen ikasturtea Luuçx Le’çxkwe eskolak, eta gaur egun 30 inguru dira. Aurten, eskualde bereko San Francisco herrian nasa yuwe hutsezko bigarren eskola zabaldu dute, 50 ikaslerekin. 

Hezkuntza komunitateko kideekin izan dira Rosa Azkarate eta Rosi Oleaga irakasle eta guraso legez, Euskal Herrian bizitakoa kontatzen eta formazio tailerrak ematen. Azkaratek azaldu duenez, Haur Hezkuntza planifikatzen dabiltza nasak, eta batez ere txikiekin hitz egiten hasteko tresnak eskatu dituzte: jokoak, abestiak, adibideak… Matematikaren oinarrizko lanketa eta irakurketa-idazketa prozesua ere landu dituzte. 

Azkarateren berbetan, “hango gurasoek ikastolak hasi zirenean hemengoek zituzten antzeko ardurak dituzte. Galdetzen dute: ‘Umeek nasa yuwe ikasten dutenean, nola lagunduko diegu guk, ez badakigu?’ Galdera hori guraso erdaldun askok egin izan du Euskal Herrian”. Bestalde, ez da hizkuntza soilik eskola hauek tradizionalengatik bereizten dituena. Metodologia aldetik, nasek zerbait berritzailea egin gura dute: “Ikusten dute Kolonbiako eskoletan erabiltzen diren metodologiak ez direla egokiak, eskola-porrota eragiten dutela,”. Horrek ere, behinola ikastoletan sortutako kezka pizten du gurasoengan: ‘Beste eskoletan lau urterekin hasten dira irakurtzen, eta gurean zer?’. Zarragaren hitzetan, ikastoletan hasieran antzera gertatzen zen: “Gurasoek sartzen gintuzten guk jakin barik zein eskola motatara gindoazen. Gerora emaitzak oso-oso onak izan dira, eta hori jakitea nasentzat oso lagungarria da”.

Helduak, “nasategian”

Nasa herriko hizkuntza sustatzaileek familiekin ere egin dute lan. Etxez etxe joan dira hizkuntzari buruz berba egitera eta transmisioan egon den etenari buruz kontzientzia piztera. Sentsibilizazio lanari esker, heldu ugarik hizkuntza berreskuratzeko pausoa eman du. Aurten helduak alfabetatzeko eta nasa-yuwe-tzeko eskolak ematen hasi dira nasategian, eta ehun pertsonek eman dute izena. 

Arkaitz Zarraga aurten egon da Toribion, nasategia ezagutzen eta euskaltegietako ereduaren berri ematen. Metodologia lantzeaz gain, klasean baliatzeko materiala egiten ere ibili dira. Esaterako, merkatuan elkarrizketak grabatu dituzte, gero nasategian bideoak ikusteko. Merkatua nasa yuwezko elkarrizketa gehien ematen den gunea da. Ilusioz eta ikasteko gogoz sumatu ditu nasategiko ikasleak. 

“Gu gabiltza hau egiten”

Momentu garrantzitsu bateko protagonista dira nasa yuwe hizkuntza berreskuratzen dabiltzan nasak, eta horrek eragiten duen ilusioarekin dabiltza lanean. Badute irrati bat, eta astean behin nasa yuwezko programa egiten dute. Izugarrizko audientzia du. Egunero ordubeteko saioa egitea pentsatzen dabiltza. Zarragaren berbetan, “horrela egunero-egunero nasa yuwe etxeetara sartuko dutela diote; txispa bat sortu da eta indarra hartu du”.

Euskaldunekin duten harremanak euren ahalduntzean laguntzen duela uste du Mikel Mendizabalek: “Beti jaso dituzte zuriengandik ‘gaizki ari zarete, hau horrela egin behar da’ lako mezuak”. Euskaldunek, ordea, nasen hizkuntza biziberritze prozesua baloratzen dute: “Gurekin ikusten dute ez daudela bakarrik munduan, eta aukera horiek badaudela errealitatean”. Etorkizunean, beste herri indigena batzuen eredu ere izan daitezke nasak.

Nasak egiten dabiltzan bidea euskaldunontzako ere garrantzitsua dela uste du Arkaitz Zarragak: “Euren prozesutik asko ikas dezakegu eta gurean egindako akatsak ere ikus ditzakegu”. Momentu hau oso inportantea da Zarragaren berbetan: “Esaten diegu, kontziente izan, oso gauza garrantzitsua egiten zabiltzate”. Euskal Herrian bertan, bizitako prozesuaren kontzientzia falta dela komentatu du Rosa Azkaratek: “Normalizatu ditugu gauza batzuk, bai, baina gazteei agian ez diegu bidea transmititu. Seguru aski, informazio hori edukiz gero, euskararen erabilera beste modu batekoa izango litzateke”. 

FARC eta armada

Kolonbiako Cauca eskualdean, Cali aldera zelaigune aberatsa dago, eta jatorriz, bertakoak dira nasak. Kolonialismo garaian kendu zizkieten lur horiek, eta gaur egun, zelai horietan azukre-kanabera monolaborantza dago. Lur horiek berreskuratzeko aldarrikapenek gero eta indar handiagoa dute nasa herrian. 

Mendian, gatazka armatuaren erdi-erdian, dago nasa herria. FARC eta armada dituzte albo banatan, eta minak, erdian. Narkoak eta paramilitarrak ere gertu daude. Labore ilegalak dira ekonomiaren ardatz: “Jendea bere oinarrizko baratzeak landatzeari uzten ari da, marihuana eta kokaina landatzeko”. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kolonbia
2024-11-20 | Leire Artola Arin
Laura Orozco, giza eskubideen aldeko ekintzaile kolonbiarra
“Petrok lau urtetan ez du konponduko Kolonbiako problematika, baina hobetzeko esperantza daukagu”

Zure komunitatean harrapatuta, gainerako herritarrengandik isolatuta. Talde armatuen tiro eta indarkeriaren erdian, lurra eta elikagaiak lantzeko ere etxetik atera ezinik. Halaxe deskribatu du Kolonbiako Chocó departamenduko bizimodua bertako ekintzaile Laura Orozcok... [+]


Sua-sua

Uwa, kamsá, tukuná, uitoto, tikuna, embera, nasa-yuwe, nukak, sikuani, siano, macuna, yuruti, kichwa, achagua, bora, ettenaka. Horiek dira Kolonbian hitz egiten diren hizkuntzetako batzuk. Tamalez, Kolonbian bizi nintzenean, Cundinamarcan, nik ez nuen gure... [+]


Kolonbian zezenketak debekatu dituzte, “No más olé” legearen bitartez

Zezenketez gain, burtzikatzeak, zekorketak eta haztegiak debekatuko dituzte 2027. urtetik aurrera. “Erabaki historikoa” izan dela adierazi du Kolonbiako presidente Gustavo Petrok.


Soka izan

Abenduaren 18an migratzaileen nazioarteko eguna ospatzen da. Iaz Bilboko Alhondigan ekitaldi instituzionala egin zen eragile sozialekin batera, eta ni parte hartzera gonbidatu ninduten. Aukera ezin hobea izan nuen han sortzaile berriak ezagutzeko eta, batez ere, Miren Agur... [+]


Gure “Mona Lisa” iraultzailea

Herri axolagabea! Zein ezberdina izango litzatekeen zuen patua, askatasunaren prezioa ezagutuko bazenute! Baina ez da berandu. Emakumea eta gaztea naizen arren, heriotzari aurre egiteko ausardia dut orain, eta mila aldiz gehiagotan ere izango nuke, ez ahaztu!".

Hitz... [+]


FARCeko disidentzia talde nagusiak iragarri du Gobernuarekin bilduko dela Norvegian

Kolonbian, FARC gerrilaren disidentzia-talde handienak adierazi du bakerako borondatea adierazi dutela eta Gobernuarekin elkarrizketak abiatuko dituela Norvegian, berak hala proposatuta. Eragile sozialekin eginiko topaketa batzuetan egin du iragarpena.


Kolonbiako presidenteordeari lehergailuak jarri dizkiote etxe alboan

Francia Márquez presidenteordearen etxe inguruan zazpi kilo lehergailu arukitu dituzte, eta ondorioztatu dute bere aurkako atentatu saiakera bat zela. Márquezek bere ibilbide militante eta instituzionalean eraso eta mehatxu andana jaso ditu.


2023-01-04 | Leire Artola Arin
ELNk ukatu du Kolonbiako Gobernuarekin aldebiko su-etena adostu zuenik

ELNk azaldu du aldebakarrekoa dela Kolonbiako presidenteak urtarrilaren 1ean iragarri duen aldebiko su-etena. "Ez da horrelako akordiorik eztabaidatu gobernuarekin", baieztatu dute. Gustavo Petrok atzera bota du su-eten ituna, eta gerrillari taldeari eskatu dio... [+]


2023-01-02 | Leire Artola Arin
Su-etena adostu dute Gustavo Petrok eta bost talde armatuk ekainaren 30era arte

Kolonbiako presidentetza hartu zuenetik “erabateko bakea” izan du helburu Petrok, eta 2023 urtea su-etena sinatuta hasi dute herrialdean: ELNrekin, FARCeko disidentziekin, eta zenbait talde paramilitarrekin hitzartu dute. Ekaina amaitu arte egongo da indarrean,... [+]


“Ezin dugu espazioak bortxatzaileekin partekatzen jarraitu”

Mayra Acunya eta Angela Ocampo, Kolonbiako aktibista feministak eta indarkeria matxistatik bizirautea lortu duten bi emakumezko dira. Herrialde Katalanetan izan dira bisitan, eta La Directa aldizkariak elkarrizketatu ditu: irakurri hemen jatorrizkoa. CC-by-sa lizentziari esker... [+]


Alejandra Miller. Bakea denentzat eraikiz
Etorkizuna dago egia badago

Alejandra Millerrek argi dauka, gatazka baten ostean, mundu guztiarekin hitz egin behar dela. Isilarazitako ahotsak eta narrazioak biltzen saiatu da, besteak beste, Kolonbiako Egiaren Batzordearen barruan, herrialde horretako gatazka armatuak era guztietako emakumeei eta LGTBIQ+... [+]


2022-09-19 | ARGIA
“Erabateko bakerako” elkarrizketak hasi dituzte Kolonbiako Gobernuak eta FARCeko disidentziek

Lehen bilera egin dute ordezkariek Caqueta departamenduan, NBEko eta Norvegiako begiraleekin. “Erabateko bakerako” elkarrizketen bidea ireki dute asteburuan, eta azpimarratu dute beharrezkoa izango dela bi aldeek su-etena errespetatzea bitartean.


Inor ez direnak

Achagua, Embera, Ette Naka, Kogui, Naka-Yuwe, Pisamira, Tikuna eta Yuruti dira Kolonbian dauden 69 hizkuntza indigenetako batzuk, eta bertako 400 mila biztanlek hitz egiten dituzte. Gaur egun, 102 komunitatek egiten diote aurre Mendebaldeko eredu hegemonikoari. Eredu horrek,... [+]


Eguneraketa berriak daude