argia.eus
INPRIMATU
Lehen Mundu Gerrako beste milioika biktimak
Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2015eko azaroaren 12a
650 ofizial eta soldadu aliatuk irudi hau osatu zuten 1915ean, frontean hildako zaldien omenez.
650 ofizial eta soldadu aliatuk irudi hau osatu zuten 1915ean, frontean hildako zaldien omenez.

Hamasei milioi animalia inguruk parte hartu zuten Lehen Mundu Gerran, bi aldeetako armadetan: txakurrak, katuak, ekipamendua garraiatzeko zaldiak, mandoak, astoak eta ganbeluak, uso mezulariak…

Zaila da gerretan biktima kopurua zehaztea, are zailagoa animaliak badira. Baina haien erdia baino gehiago hil zirela kalkulatzen da. Zortzi milioi zaldi inguru hil ziren, eta milioitik gora txakur ere galdu ziren frontean. Gizakietan bezalaxe, animalietan ere biktima “zibilak” izan ziren, gainera. Horrenbestez, Gerra Handiko hildako gizaki kopuru izugarriari (hamar eta 31 milioi artean) beste hamar bat milioi animalia gehitu behar zaizkio.