argia.eus
INPRIMATU
Lehen aldiz zigorra ezarri dio Jaurlaritzak Petronorri
2015eko azaroaren 11
Kima Berdea

PETRONOR. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak 20.001 euroko isuna ipini dio Petronorri, 2014ko ekainaren 21ean gertatutako hauts isurketa dela eta. Istripuaren berri berandu emateagatik zigortu dute Muskizko findegia, baina gertakaria arrisku gabekoa izan zela esan du Eusko Jaurlaritzak. Talde ekologistek adierazi dute positiboa dela Jaurlaritzak Petronorri isuna ezarri izana, baina oro har Lakuak findegiarekin epelegi jokatzen duela. Haien ustez, frogatuta dago ekainaren 21eko ihesean substantzia toxikoak jaurti zirela airera.