Gizarte mugimenduek betetako zozketen Gunea

Hauxe da hurrengo astetik aurrera berrituta etorriko den Gunea atalaren itxura.
Hauxe da hurrengo astetik aurrera berrituta etorriko den Gunea atalaren itxura.

ARGIA astero etxean jasotzen duenak ongi ezagutuko du Gunea, eskaintza, opari eta zozketen txokoa; eta agian noizbait egona izango da zer edo zer tokatu zaionaren bila, bere izena sariren baten azpian irakurriko duenaren esperantzan. Ikusiko zenuen dagoeneko, irakurle, astekaria berrituta datorkigula oraingoan, eta Gunea bera ere ez da eraberritzetik salbu. Guztiok osatzen dugun komunitateari zuzenean lotuta dagoen txokoa balioz bete nahi izan dugu. Agian lehen begiratura deigarriena denbora aldaketa irudituko zaizu, asteroko zozketa egitetik hilabetekora pasako baita. Badauka bere azalpena. Eraldaketarako barne prozesu sakon batean sartuta gauden honetan “txikitik eragiten” daukagu lematzat, filosofiatzat; eta eskaini nahi duguna kantitatez txikiagoa bada ere kalitatez ona izatea lehenesten dugu; balioei daukaten garrantzia emanda.

Gizarte mugimenduek beteko dute Gunea. Zozketa batean ere hartu baitezakete toki inportantea. Sariak ere birplanteatu nahi izan baititugu. Hilabetean balio edo gai bat landuko dugu ARGIAn, eta Gunea horri lotuta joango da, guk barneko lanketa egitearekin batera gure komunitate guztiarekin elkarbanatuz aurrera daramagun prozesua. Eta zozketan sartuko ditugu jorratutako gaiari lotuta egon daitezkeen herri eragileen produktuak, herri mugimenduarekin elkarlanean eman nahi baititugu ezagutzera euren proiektuak. 

Kanpokoak garrantzia du, bai, gure burua engainatu ere ez dugu egingo; eta horregatik egin dugu itxuraldaketa. Baina itxuraldaketa horrek edukietan sakontzearekin du zuzeneko harremana. Aldaketaz baino, eraberritzeaz ari gara: erak, moduak berritzeaz. Eta horri eskutik emanda doaz edukietan sakontzearekin batera gure balioak ARGIAko txoko guztietara zabaltzea. Balioak eta edukiak artikulu eta ikus-entzunezkoetan landu daitezke, baina jarrera bat ere badira, eta pausu hori eman nahi dugu, gure komunitate osoarekin batera; globalean pentsatuz baina txikitik eraginez.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: ARGIA
2024-12-19 | iametza
Iametzak programatzailea behar du

ARGIAren taldeko kide den Iametza teknologia berriak erabiltzen dituen komunikazio enpresa da.


2024-12-02 | ARGIA
ARGIA Durangoko Azokan: zer, noiz eta non?

Jakoba Errekondo eta Garbiñe Larrea han izango dira, baita Haziak liburuko egileak ere. Superbotereak hezkuntza liburua, Abentura erraldoia komikia... eta, jakina, Inor ez da ilegala-ren postutxoa ere ipiniko du ARGIAk. Aurtengo beste nobedadea: denda fisikoa Andra Mari... [+]


Nikolai Txernyxevski
‘Zer egin?’: galdera handiak eta ametsak

Literaturako klasikoei buruz pentsatzeak ezinbestean gaur egundik pentsatzea esan nahi du. Hain justu, klasiko izendapenak horixe du baldintza: gaurdaino iritsi diren obrak dira eta, beraz, haiei buruz pentsatzea obra horiek guganaino nola eta zergatik iritsi diren pentsatzea... [+]


Eguneraketa berriak daude