CUP, amildegiaren ertzean

Antonio Baños CUPeko diputatua Artur Mas jarduneko lehendakariari zuzenduz Kataluniako Legebiltzarrean.
Antonio Baños CUPeko diputatua Artur Mas jarduneko lehendakariari zuzenduz Kataluniako Legebiltzarrean.

KOHERENTZIA, pragmatismoa eta erratzeko eskubidearen erpinen artean dabil CUP egunotan, bere ohiko udal esparruetatik askoz harago, Artur Mas eta Generalitateko lehendakaritzaren zurrunbiloan barrena, gero eta indartsuago, gero eta estuago. Ia hilabete eta erdi joan da Kataluniako hauteskundeak egin zirenetik eta bi eskas geratzen dira hauteskunde berriak deitzeko epe amaierarako, urtarrilaren 10erako JxSí eta CUPen arteko akordiorik ez bada hauteskunde berriak egingo baitira, inongo independentistak nahi ez duen egoera.

Inork inoiz hain urruti iritsiko zela irudikatuko ez zuen CDC dago hari muturraren beste aldean. Gaitza dirudi orain prozesuan atzera egitea, baina oraindik ez da jokaldiaren alde gogorrena hasi, beraz, dena gerta liteke. CDCn ez da falta hori nahiko lukeen sektorerik, Mas urrutiegi joan dela iritziz, jira noiz gauza daitekeen zain. Ondo letorkioke, beraz, Mas ez hautatzea eta honek hauteskunde berriak deitzea. Kontua da CDCren indar harremanak nola dauden, eta CUPen erabakiak nola lagundu dezakeen sektore independentistena prozesuarekin aurrera jarraitzera.

Bide horretan oraingoz CUPek asmatu du, astelehenean Kataluniako Parlamentua adierazpen independentista eta desobedientziaren bidean jarriz, printzipioz aurreikusi gabe zegoena. JxSí lehen unetik adierazpenetatik harago eramatea bilatu du eta prozesuan aurrera egiteko tresna garrantzitsuena konfrontazio demokratikoa izatea behartu du, Madrilekiko tentsiotik eta honen jarrera ez demokratikotik independentzia elikatuko delakoan. Errealista oso, alde bakarreko independentzia aldarrikapenak (DIU) oraindik lekurik ez duela adieraztea bezain errealista. Independentismoaren barruko indar harremanak kontuan hartuta –335.000 boto CUPek eta 1.600.000 JxSík–, apustu ausarta, baina ondo atera zaiona.

EZ DAGO hain argi bigarren apustua nola aterako zaion, batez ere Mas ez hautatzearena muturrera eramaten badu. CDC bere horretan mantenduko balitz, badirudi logikoena Mas hautatzea litzatekeela, Mas Generalitateko lehendakaria izatea –ez ahaztu, bakarrik 18 hilabeterako– hauteskunde berriak deitzea baino kalte txikiagoa litzatekeelako. Egoera horretarako, hala ere, ia bi hilabete falta dira oraindik, eta CUPek aurretik presio itzelak jasan beharko ditu, eta bitxia bada ere, oraingoan Madrildik baino katalan independentismoaren aldetik. ANCk iragarri du jada, CUP eta JxSí akordioetara iristen ez badira, mobilizazioak iragarriko dituela bi aldeak presionatzeko. Ez da gaitza irudikatzen presio handiena CUPek jasoko lukeela.

CUP ez da txantxetan ibiltzen eta koherentzia bere ikur nagusietakotzat jotzen du. Hirukoteak arrakasta izan arren, adibidez, Isabel Vallet, Quim Arrufat eta David Fernandez parlamentari ohiak ordezkatu egin ditu. Kontua, azken finean, zera da: ea Masen gaia presio estrategia gisa erabiltzen ari den edo amaieraraino eramango duen. Hemen amaieraraino eramatearen kontraesanak: independentismoaren barne egoeran ez duela hainbeste behartzeko indar harremanik; zilegitasun demokratikoa –345 / 1.600–; independentziaren ikuspegi interklasista ahultzea; prozesua ez pertsonalizatzea dio, baina ez ote da CUP bera ere Masengan horrenbeste zentratuz prozesua pertsonalizatzen ari? Masen auzi hau presio estrategia gisa erabiltzen ari bada, akaso lortu du lortu beharrekoa, eta ordua ote da pragmatismoari bide emateko?

Baina gerta liteke horretan ere asmatzea, azkenean CDCk amore ematea eta Mas fase honetan sakrifikatzea. Konfrontazio demokratikorako CDCk duen borondatearen egiazko termometroa litzateke CUPen presio hau, baina akaso arriskutsuegia prozesurako. CDCren siglak dagoeneko iragana dira ia eta jadanik alderdia bera aurpegi aldaketa prestatzen ari da. Lehen urrats gisa, Espainiako hauteskunde orokorretarako Demokrazia eta Askatasuna hautagaitza aurkeztuko duela iragarri du La Vanguardiak. Eta, besteren artean, CDC  Neus Monté Generalitateko jarduneko lehendakariordea ere prestatzen ari omen da lehen lerroetan jartzeko.

Ausartak koldarrak baino gehiago erratzen dira, baina mundua haiek aldatzen dute; hilerriak ausartez beteak direla ere egia da. Non ote zuhurtziaren oreka? Laster ikusiko dugu. Edo ez.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
2024-08-08 | ARGIA
Puigdemont Kataluniara itzuli da zazpi urteren ondoren, eta berriz ere desagertu da

Carles Puigdemont erbestetik itzuli da Kataluniara zazpi urteren ondoren. Salvador Illaren inbestidura saiora joan baino lehen, Bartzelonako Garaipenaren Arkuan hitzaldi labur bat eman du milaka lagunen aurrean. Poliziak Puigdemont atxilotzeko agindua du, baina ez du lortu... [+]


Jesús Rodríguez. Tsunami Democràtic auzia
“Zergatik erori da orain auzi osoa, akatsa egin eta hiru urtera?”

Zortzi hilabeteko erbestealdiaren ondoren, etxera eta Directa-ko erredakziora itzuli da Rodríguez (Gramanet del Besós, Bartzelona, 1974). Inork ezer espero gabe, uztailaren 8an, arratsalde bakarrean, erabat irauli zen bere eta beste hamaika inputaturen aurkako... [+]


Kataluniara itzuli dira Tsunami auziko erbesteratuak

Ostiral goizean ekitaldi politiko bateratua egingo dute Gironan, Herrialde Katalanetan. Puigdemont faltako da, ezin baitu itzuli.


Tsunami auzia artxibatu du Espainiako Auzitegi Gorenak ere

Espainiako Auzitegi Nazionaleko apelazio aretoak astelehen arratsean esan du baliogabetu egin behar direla Tsunami auzi judizialaren ikerketako azken hiru urteak, "ilegalki" luzatu zelako. Erabaki hori behin betiko bihurtzean Carles Puigdemont eta Marta Rovira kasutik... [+]


2024-06-12 | David Bou
Erbeste debekatua

Tren geltoki bateko nasa, bi lagun eta besarkada bat. Besarkada hori izoztuta geratuko da hurrengoan elkartu arte. Ni etxera itzuliko naiz, bera hor geratuko da. Han geratuko da aske izanda ere injustiziak harrapatu nahi gaituelako sentimendu mingarria ere. Jesús... [+]


“Ez dugu auzi justurik edukiko; gidoi hau lehendik idatzita zegoen”

Espainiako Gobernuak onartu berri duen Amnistia Legeak ez ditu zigortutako katalan guztiak bakean utziko. Batzuek erbestean segitzen dute, eta segituko dute, ea noiz arte. Baina beste batzuk berriki joan dira, ustez “gatazka” amaitzear zegoenean, alderdiak Amnistia... [+]


Auziagatik, erbestean
AURRERAPENA | “Amnistia Legea finkatzen joan ahala, are gehiago indartu dute terrorismoaren akusazioa”

Espainiako Diputatuen Kongresuak esperotako Amnistia Legea onartu baino egun gutxi lehenago, Amnistia Legearen aplikaziotik kanpo geratuko diren Tsunami Democratic auziko bi inputatu elkarrizketatu ditu ARGIAk Suitzan, Genevan, erbestean baitaude.

Aurrerapena da ondorengo... [+]


2024-05-30 | ARGIA
Amnistia Legea aurrera atera da Espainiako Kongresuan

Ezusterik gabe eta gehiengo osoz onartu dute Espainiako Kongresuan Amnistiaren Legea, txalo artean. Eztabaida laburra izan da, baina tirabiratsua, eta irainak ere entzun dira. 177 aldeko boto jaso ditu legeak eta 172 kontra.


Junts-PSOE akordioa
Amnistia legea eta negoziazio mahai berria, legealdi akordioaren truke

Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.


‘La Directa’ babestu dute ARGIAk eta beste hainbat hedabidek: “Kazetaritza ez da terrorismoa”

La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]


La Directako kazetari bat ere “terrorismoagatik” inputatu dute Tsunami Demokratikoaren auzian

Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]


Puigdemont eta Rovira inputatu ditu Auzitegi Nazionalak Tsunami Demokratikoagatik

Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.


Jordien indultua egokia dela onartu dute eta Miquel Buch kontseilari ohia lau urtera zigortu

Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]


Ponsati ez da agertu Auzitegi Gorenean zeukan hitzordura

Proces auziarekin lotutako Kataluniako kontseilari ohiari desobedientzia delituagatik auzipetzeko erabakia jakinarazi behar zion epaileak. Ponsatik argudiatu du astelehenean ezin izan dela agertu, Europako Parlamentuan lana daukalako.


Eguneraketa berriak daude