Irauntza eta iraultza

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Jon Sarasua

Jakobaren baratzearen baztertxo batean jarri dut begia. Joxean Artzek egiten digu kuku kontrazaletik, eta Nemesio Etxanizek haren tolesduratik. Koldo Izagirre, Lauaxeta, Montoia, Juan Kruz Beloki, Borges edo Xabier Leteren aleak ere hortxe daude, ortuaren ertzeko barazki. Belar artean, Mixel Elizanburu Robert A. Millikanen ondoan, eta atzeraxeago Pello Mari Otaño.  

Baratzea bizitzeko asmo horretan, esango nuke pista bat ematen digula idazle-aipuen bazter horrek. Sorkari biologikoei begiratzeko dugun moduak izan dezakeela zerikusirik sorkari kulturalei begiratzeko dugun moduarekin. Balio-kolore bertsuekin kokatzen garela errealitatearen kiribil handi honetan, lurrari begira eta hizkuntzei begira, arlo guztietan jaso dugunaren zurrunbiloan, espazioan eta denboran gertukoenetik hasita, herentzian eman zaiguna eta biziarazten gaituena ongarritzeko. Oharkabean esanez iraultza, liburuaren aurkezpenean aipatzen den hitz lodi hori, irauntza ere badela. 

Iraultza eta irauntza, hoskidetasunak eta lehen kolpeko asoziazioak hala pentsarazten badute ere, ez dira geruza bereko hitzak. Apurño bat ibili naiz ni baratzean, eta, ohi den bezala, lurra iraulita edo astinduta jarri izan dugu. Duela urte batzuk bestelako proba egin genuen: permakultura-ildo batzuek diotenaren haritik, lurra irauli eta astindu gabe, bere hartan landatu genituen barazkiak. Hurrengo urtean ortuaren erdia irauli egin genuen, beste erdia irauli gabe utzi, eta barazki bertsuak landatu bietan. Izan genuen emaitza asmakizun utziko dut irakurlearentzat, gaiak hondoan dituen susmo ideologikoen erantzuna bezala. Ez dakit nik ezer askorik, baina galderatxo batzuk baditut.

Ikasteko, norabide anitzeko jakintza eta talentu pedagogikoa biltzen dituen norbaitek laguntzen badizu, mauka ederra. Bietatik eurrez dauka Errekondok. Bere liburuan horixe egiten da asko: ikasi. Eta iraultzaren eta irauntzaren kontu honetaz zer diok hik, Jakoba?

Jakoba Errekondo

Jon, bertsolaria gaijartzaile! 
Baratze kontuetan behintzat, irauntzea iraultzea dek. Hobe esanda: iraultzea irauntzea dek. Dek eta ez dek. Dena, den-dena bezala, baietzaren eta ezetzaren arteko hibrido soila da bizitzan, naturan. Esan gabe aipatu deken Masanobu Fukuokari galdetu behar...

Landareen aiekara hurbilduta, haiek ederki bereizten dituzte irauntza eta iraultza. Espezie bakoitzak egiten du hautua. Espezieari eusteko eta landare berriak sortzeko zein ugalketa era hautatzea da kakoa. Sexurik gabeko ugalketari heldu diotenek klonak sortzen dituzte, hau da, alabak amaren berdin berdinak izango dira, sekula guztian. Gutxi irauteko arriskua du espezie horrek. Eta irauten duena iraunaren iraunez iraungo du, ez biziz. Ugaltzeko sexua, sexuen nahasketa hautatu duten espezieek, aldiz, etengabe hibrido berriak sortzen dituzte, amaren eta aitaren artekoak. Horixe da haziaren mirakulua, dagoen eta gauza naturalena. Etorkizuneko oro lehengoen desberdina izango da, jeneralean hobea, egokiagoa. Iraultza: lehengotik berria, beste bat. Hobetutako ama izango da hazitik datorren alaba. Eta hobetze horrek biziko ditu ama eta alaba; bizi-bizi bizi.

Irauntzan, irauten duenak ez du etorkizunik. Lehentxeago edo geroxeago galdu araziko duen zerbait sortuko da. 

Iraultzan, etorkizunera egokitzen dena bizitzara jartzen da. Bizi da eta biziko da. Eta biziko direnak sortuko ditu. 

Arrazoi dek Jon, iraultzeak irauntzea dik oinarri. Zer irauli ere behar baita. Iraultzak, ordea, irauntza hutsak baino zerbait gehiago badik: irautetik bizitzera dagoen koxka ttiki horixe. Eta, ez al zaie herriei edo kulturei landareei bezalatsu gertatzen? Animalia kontuetan neure aldean jantzia haizenez, heuk argitu beharko diguk... Ni, badakik, landareen alde: bizi. Heu, bazekiat, baita ere.

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bestelakoak
2020-06-25 | Garazi Zabaleta
Euskal Herriko baserrietan ekoitzitako lupulu ekologikoa

Lagunarteko hizketaldi batean dauka jatorria Euskal Lupuloa proiektuak: duela zazpi bat urte garagardoa egiten zuen lagun batek bertako garagardoa benetan bertakoa izatea ezinezko zela esan zion, Euskal Herrian lupulurik ekoizten ez zelako. “Ni baserritarra naiz eta... [+]


2019-07-08 | Jakoba Errekondo
Barraskiloen eta bareen ilargia

Bart ilunabarrean bare eta barraskilo ehizera atera nintzen, aspaldiko partez. Egun argi ederraren ondoren zerua oskarbi zen, eta itxura guztien arabera ihintza polita zetorren. Hezetasun horren itxaropenarekin, gure parea, barraskiloa eta barea, paseatzera aterako zelako susmoa... [+]


2018-03-01 | Jakoba Errekondo
Hizkuntza lurretik

Nekazaritza ekologikotik harago doazen beste bide batzuk ere badira. Ekologikoak, gure gaurko egun hauetan, araudi jakin bat betetzen dutela besterik ez du esan nahi. Ohiko nekazaritza industriala edo kapitalistarekin alderatuta ikaragarrizko aurrerapausoa da, ez ordea helmuga,... [+]


2018-01-16 | Iñaki Sanz-Azkue
Antonino Pagolaren errezeta sekretua
Sagardoa eta garagardotarako lupulua nahasten direnean...

Garagardoa egiteko erabiltzen den lupulua eta sagardoa nahastean ateratzen den edaria berezia da. Zaporea, freskotasuna eta nortasuna; hiruak omen ditu. Ameriketako Estatu Batuetan eta Kanadan arrakasta handia du, eta Galizian ere atera dute halakorik, bertako sagarra eta... [+]


2017-01-11 | Iñaki Sanz-Azkue
Garagardotarako lupulua Euskal Herrian: Iragana edo etorkizuna?

Lupulua ez da edozein landare. Lupulua landare berezia da eta baditu ondo gorderiko sekretu txikiak. Izan ere, lupuluaren lore emean, barnean, ezkutatuta dago garagardo onena egiteko sekretua: lupulina. II. Mundu Gerraren ostean, Euskal Herriko baratzeetan lupuluak inguratutako... [+]


2016-01-14 | Jakoba Errekondo
Beldurrari muga

Gero eta material modernoagoak ikusten dira baratzeetan. Udaberrian azak jateko asmoz, neguan aldatu ditu baratzezain honek. Landaretxo guri-guriak pagotxa dira barraskilo eta bareentzat, jaki samurra. Baina plastikozko tutu izurtuak, bost litroko ur-botilak... Dena egokia da... [+]


2015-12-09 | Jakoba Errekondo
Idien kanpaia

Zenbat ordu eman ote dute gure nekazariek zerutik datorrenaren peskizan? Eta igaro beharko dituztenak. Sekula santan ez da eguraldiarekin letorkeenaren beldur hori galduko; ezkutatu, aldendu, haizatu bai, baina betirako uxatzea ezinezkoa. 

Baratzeetako musika eta doinuak... [+]


2015-07-15 | Jakoba Errekondo
Harrak har

Baratzean lagun kuadrilla ikaragarria dugu. Zorri eta kotxinila janez egiten duen garbiketa asarrea dela eta, amona mantangorria hizpide izan dugu azkenaldi honetan. Ez da bakarra, ordea, ezta bakana ere. Antzeko lana egiten duen lagun mordoa dugu.

Ipurtargiaren kumearen... [+]


2015-02-05 | Jakoba Errekondo
Baratzea

Baratzea eskola paregabea da. Bertan gauza mordoa ikas daiteke. Baratzerik gabeko eskolarik ez litzateke ametitu behar. Ariketa, elikadura, biodibertsitatea, paisaia kulturala, genetika, garaian garaikoa, belaunaldien arteko trukea, lurraren eta gure osasunaren arteko loturak,... [+]


2014-12-11 | Jakoba Errekondo
Lekitto-belarra eta sorkia

Udazkeneroko dolarez dolareko ibileran, aurten geldialdi berri bat egitea egokitu zait. Ustekabean topatu dut dolarea. Txakolin dolarea. Lekeitiora gonbidatu naute, baratze batera. Gezurra badirudi ere, lurrekotik lotu naute Lekeitiora, ez itsasokotik.

Garai batean txakolina... [+]


2014-07-15 | Jakoba Errekondo
Bardajea

Lekak eta babarrunak aihena eskubiz aurrera luzatu eta haz daitezen, parda jartzen zaie geurean, Beterri alde honetan. Makila, haga, zurkaitza, arba... Izen asko du. “Parda” hitza inongo hiztegitan topatu ezinik nabilela “pordoi” aurkitu dut. Bai,... [+]


2014-04-15 | Jakoba Errekondo
Elkar jan

Lagun premian izaten da baratzezaina. Agronomo jarrera hagintaria maiz ikusten da: ni ingeniaria naiz, eta lurrak nik nahi dudana, nahi dudanean eta nahi dudan bezala emango du. Lagunak behar ditugula onartzea baino errazagoa da. Agronomiaren harrotasunetik, zaputza zaputzaren... [+]


2014-04-10 | Jakoba Errekondo
Uzta ospatzeko

Baratzezaintza puri-purian da. Baten batek esana du: zoriontsu bizi nahi baduzu, baratze bati ekin eta heldu. Zoriontsuago bai, baina nekatuago ere badabiltza nire inguruko baratzezain berriak. Ni, jakina, gustura nabil, bizigarri ederra da noranahi zabaltzen ari den giro hau... [+]


2013-05-16 | Jakoba Errekondo
Latxortena

Fruitua landarearen gailurra da. Sustraia, zuztarra eta hostoa bizitzeko nahitaez behar dituenak. Behar baino gehiago elikagai sortzen duenean erreserbak gizentzen ditu. Eta behin heldutasunera iritsita eskuera nahikoa elikagai badu ugaltzera joko du. Ugaltzeko landare gehienek... [+]


0000-00-00 | Jakoba Errekondo
Baratzea, iraultzaileena

Ospakizun bat dela tarteko, ardo botila bat ireki dut. Ardoa Sarako baserri batean egiten dute, etxerako. Sagardo botilan sartzen dute, eta gustuz ere badu sagardoaren antza: ahoan dantzaria, alkohola labur, zur gustu arrastorik ez eta amaiera... hori bai kategoriako amaiera,... [+]


Eguneraketa berriak daude