argia.eus
INPRIMATU
Huntzaren hostotza
Jakoba Errekondo 2015eko azaroaren 04a

Huntzak, Hedera helix, bi hosto mota ditu. Hazten ari den bitartean, hosto ebakiak, palmatuak edo esku zabalaren itxurakoak zabaltzen ditu. Beste landare batean, harkaitz batean, horma batean, zutiko batean... Beti beste zerbaiten gainean hazten da. Azpian hartzen duenaren gailurrera iritsitakoan, loratu egingo da. Loratzeko, adarretan hosto borobilak edo ia borobilak zabaltzen ditu.

Huntzak torto tontorretan irekitzen ditu loreak, haizeak hara-hona dabilkien polenak poliniza ditzan. Nektar asko dute, ordea, eta horrek erle eta bestelako intsektu jendea erakartzen du. Uda amaieran eta udazkenean, loreetan urria den sasoian, mama gozoa!