Gaztetxeko egiteko moduak, behar berrietarako ere balio du

Gaztetxe gisa autogestioan hartutako esperientzia beste hainbat esparrutara eraman nahi dute Irungo Lakaxitan, tartean zaintza lanetara.
Gaztetxe gisa autogestioan hartutako esperientzia beste hainbat esparrutara eraman nahi dute Irungo Lakaxitan, tartean zaintza lanetara.

Hamar urtek ematen dute askorako, eta tartean, aldatu daitezke beharrak, helburuak, kezkak… Irungo Lakaxita gaztetxea izango zena duela hamar urte okupatu zutenei hori bera gertatu zaie. Orduan hogei urte inguru zituztenek hogeita hamarrak gertu dituzte orain, eta etxebizitza, familia, lana eta antzeko kezkak pilatu dituzte bidean. Arazo berriei hasiera hartan aisialdi alternatibo faltari erantzun zioten modu berean egin diote aurre ordea. Hala dio Andoni Egiak: “Beti pentsatu izan dugu zer galderari baino, nola galderari erantzuna emateak izan behar zuela gure abiapuntua. Eta erantzun hau horizontaltasunean, autonomia politiko-ekonomikoan eta autogestioan aurkitu genuenez, egun sortzen zaizkigun behar, desio eta erronkei ere bide horretatik heldu diegu”.

Pasa den otsailean bete ziren hamar urte Irungo Anaka kaleko eraikina hartu zutenetik, baina jada bi urte dira gaztetxe abizena kendu ziotela. Bertako kideak adinean gora zihoazelako, batetik; baina batez ere, adin tarte zehatz batengana bideratu beharrean, jendarteko edozein sektorerentzat eraldaketa ekonomiko eta soziala bultzatzeko lanabesa izatea nahi zutelako.

Jarraitzen du, hala ere, lehen zuen funtzioa betetzen: eragile politiko eta sozial askoren topaleku da: Irungo gazteak, etorkinen elkarteak, Kaleratzeak Stop...

LKXT KOOP

Autogestio ekonomikoarena ez da berria Lakaxitan, lehenago ere baratze-kooperatiba eta hacklaba martxan baitziren bertan. Baina, lehenengo solairuan atondu duten LKXT KOOP espazioaren bitartez, are gehiago ari dira garatzen. Batetik, hirigintza aztergai duen Hiritik-At kooperatibaren bulegoa kokatu dute bertan, eta bestetik, co-workingerako ere balioko duen bilera gela prestatu dute. Bertan, kooperatibak sortzeko aholkularitza eta laguntza eskaintzen dute.

Horrez gain, bi ekoizpen eta kontsumo kooperatiba ari dira Lakaxita erabiltzen, euren saskien banaketa egiteko.

Zaintza gunea ere laster abian

Autogestio kolektiboa bizitzaren esparru gehienetara eramatea etenik gabeko lana da. Hala uste dute Lakaxitan, eta buruan dute dagoeneko hurrengo pausoak zeintzuk izango diren. Tartean, zaintzari dagokion garrantzia eman nahi diote. “Gure haurrak modu kolektiboan zaintzeko espazioa sortu nahi dugu, autogestioa alor horretara eramanez”. Asmo gehiago ere badituzte: sukaldea eta barra kooperatibizatzea, egonaldi artistikoak egiteko guneak sortzea...

Proiektu, kezka, asmo eta gune berriak, baina den dena, hasierako oinarriak mantenduz. Gaztetxeen egiteko moduak balio baitu bizitzaren beste esparruetarako ere. Hala frogatu dute Lakaxitan.

Lakaxita

Zer da: Hainbat pertsona eta kolektibok autogestionatzen duten gune okupatua.

Kokapena: Anaka kalea 20, Irun.

Noiztik martxan: 2005.

Webgunea: Lakaxita.org.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Okupazioa
Herri Labanderia ireki dute Gasteizko Alde Zaharrean, udalak abandonatutako espazioan

Dutxa Etxea zena 2013an itxi zuten Javier Marotoren alkatetza garaian, “integrazio arazo bat” zela argudiatuta. Uztailaren 22an auzoko zenbait eragile eta bizilagun Alde Zaharreko lokalean sartu ziren Herri Labanderia izeneko garbitegia martxan jartzeko. Udaltzaingoa... [+]


2024-07-11 | Uriola.eus
Gentrifikazioaren aurka, pisu turistiko bat okupatu dute Bilbon

Bilboko AZET plataformak pisu turistiko bat okupatu zuen atzo, auzoaren turistifikazioa salatzeko.


Kantauri espazioa desalojatu dutela salatu du Jardun Koordinadorak

Lokalaren jabeak eta Ertzaintzak desalojatu eta hesitu egin dute Jardun Koordinadorak maiatzaren 1ean okupatu zuen Kantauri espazioa. Jauregi Jenerala kalean dago lokal hori, eta bi hilabetez egon dira Jardun Koordinadorako kideak bertan, hainbat gorabehera izan badituzte ere.


Maider Arregi
“Parafernalia eta politika ere bai, baina guk bertsotan egiten dugu”

Iaz, Señora Sariketa irabazi zuenean, Maider Arregik “inporta zaizkion jendea eta kausak” aipatu nahi izan zituen agurrean:Infernu auzokoak, bollerak, marikak, AHTren kontra dabiltzan lagunak, okupazioaren aldekoak…”. Horiek denak eta... [+]


2024-05-14 | Hala Bedi
Gasteizko Alde Zaharreko etxe okupatu bat hustu du Udaltzaingoak

Zazpi urtetik gora okupatuta eman ondoren hustu egin dute Aiztogile kaleko 92. zenbakia.


2024-05-14 | Irutxuloko Hitza
Desokupako bi gizon Donostiako etxe bat ilegalki husten saiatu dira

'Desokupa kanpora' lelopean, elkarretaratzea egin dute larunbatean, etxebizitzaren aurrean.


2024-04-23 | Gedar
Berriz lortu dute Berangoko Otxantegi Herri Lurren hustea geratzea

Apirilaren 18rako zegoen ezarrita desalojoa, eta lurrak defendatzeko asmoz bertaratu ziren hainbat pertsona. Ertzaintza, baina, ez zen joan, eta auzitegiek jakinarazi dute atzeratu egin dutela huste saiakera. Desalojoa gelditzea lortzen duten bigarren aldia da.


2024-04-17 | ARGIA
Berangoko Otxantegiko nekazal lurren desalojoa gelditzen laguntzeko deia egin dute

Berangoko Otxantegiko nekazal lurrak modu kolektiboan lantzen bi urte eman ditu proiektu agroekologikoak, baina desalojo agindua dute apirilaren 18rako. Kanporatzea gelditzea lortu zuten iaz, eta berriro ere lortuko dutelakoan, gosari herrikoia deitu dute egun horretarako... [+]


Berangoko Otxantegi Herri Lurrak bigarren urteurrena ospatuko du, desalojo mehatxua gainean duela

Apirilaren 13an Berangoko Otxantegi Herri Lurra proiektuaren II. urteurrena ospatuko dute. Apirilaren 18an ordea bigarren desalojo saiakeraren mehatxua izango dute gainean.


2024-01-23 | Gedar
Zestoako Gaztetxearekin elkartasunez, Eliza seinalatzen jarraitzen dute

Zestoako Gaztetxearen kontrako prozedura judiziala mantentzen du Elizak: asteazken honetan izango da epaiketa. Aurreko ostiralean, Gaztetxearen aldeko elkarretaratze bat izan zen Donostiako Artzain Ona katedralean.


2024-01-19 | Gedar
Euskal Herrian izan den apostasia kolektiborik handiena ari dira egiten Zestoako Gaztetxearen alde

Gipuzkoan, 700 apostasia eskaera baino gehiago lortu dituzte Zestoako Gazte Asanbladak eta Langile Kontrolpeko Espazioen Defentsa Komunitateak. Bihar protesta bat egingo dute Donostiako Artzain Ona katedralean, aurrera baitoa Gaztetxearen kontrako prozedura: hilaren 24an... [+]


2023-12-18 | Garazi Zabaleta
Otxantegi Herri Lurrak
Lurra negozioa egiteko ala elikadura eta bizitza duinerako?

Lurrak espekulaziorako eta dirua egiteko helburu bakarrarekin darabiltzaten jabeak badira Euskal Herriko hamaika txokotan; horren adibide nagusi izan dira azken urteotan Arbonako, Senpereko eta Kanboko esperientziak. Baina Hego Euskal Herrian ere badira antzeko kasuak; Uribe... [+]


Donostialdeko okupazio bulegoak hamargarren urteurrena ospatuko du

Donostialdeko okupazio bulegoak hamar urte beteko dituela eta, urteurren festa antolatu du astebururako. Ostiralean mahai ingurua egingo dute Parte Zaharreko Birunda gune autogestionatu berrian, Etxebizitzaren defentsan, antolakuntza esperientziak ezagutzeko. Bertan izango dira... [+]


Errekaleorren 10. urteurreneko ekintzetan jasandako polizia jazarpena salatu dute

Errekaleor Bizirik auzoaren hamargarren urteurrena ari da ospatzen. Adierazi dutenez, 24 orduan lau identifikazio eta hiru isun jasan dituzte. Isunak mozal legea aplikatuta jarri dizkiete.


Eguneraketa berriak daude