argia.eus
INPRIMATU
Bizi baratzea
Roman Martinez Uribarren eta Arantza Ozaeta Elortza, Aramaiotik: “Landaguneratu den kaletarrak gauzen zergatien munduan ase gura izan du jakintza”
Jakoba Errekondo 2015eko azaroaren 04a

Landaguneratu garen kaletarrok, mundu berri baten atarian, hainbat zailtasun laketgarriri aurre egin behar izan diegu. Landareei hitz egiten dien amona baten faltan, aro egokia denean zopizartzen ari den aitonaren irudiaren faltan… Idatzizko erreferentzia garbi baten premia sentitu dugu. Eta bitartean, landaguneratu den kaletarrak intuizioz jokatu behar izan du sarri askotan.

Intuizioa nahikoa izan ez duen egoeretan, mahoizko fraka eta  alkandora koadrodunei galdetuz egin du aurrera kaletar baserriratuak. Urliak erantzun jakin bat, sendiak prozedura bat, berendiak jokamolde bat... Horrelako inertziaz jokatu izan du batzuetan, itsumustuan eta presaka bestetan. Alper-lanak sarri! Hutsegiteetatik ikasiz egin du aurrera, astiro-astiro.

Baina baratzea antolatzerakoan, ume jaio berriak amaren esnea bilatzen duen bezala, kaletarrak erantzun, prozedura edo jokamoldeen premian baino, gauzen zergatien munduan ase gura izan du jakintza.

Badaukagu esku artean, ikasteko eta gozatzeko, baratzezaintza logikoa egiteko eta egiten dugunari zergatia bilatzeko erreferentzia bikaina. Zorionak Jakoba!