INDEPENDENTZIA eta EAJ binomioaz denetariko iritziak entzungo dira: EAJk ez duela inoiz independentzia serio bilatuko; edo akaso bai, baina independentismoaren presio handia beharko duela horretarako; independentziarako unea ikusten duenean, orduan bai, jauzia emango duela…
Euskal Herrian independentzia oso urruti dagoela irudikatzen du egun independentistenak ere. Erabaki eskubidera hurbiltzen gara lantzean behin eta kito. ETAren ondorengora itxaron behar ei zen soberanismoan beste molde batez ekiteko, haren jardun armatuak elkarlana oztopatzen zuen eta. Eta hala zen, zalantza barik, baina armak isildu ondoren elkarlan horren zantzurik ez da agertu, Gure Esku Dagoren ekimen oraindik nerabeetan ez bada.
Jeltzaleek Estatuarekiko beste itun bat bilatuko zutela agindu zuten 2012ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde programan, Madrilekin Kontzertu ekonomikoaren pareko kontzertu politikoa erdiesteko. Prozedura honakoa zen: Eusko Legebiltzarrean Autogobernu Lantaldea sortu, 2014aren amaierarako honek bere lana bukatu eta ondoren estatutu berri baterako testu artikulatua prestatu, 2015ean herritarrei kontsulta egiteko. Urriaren hondarrean iragarri zuen Joseba Egibarrek agindutakoa ez zela beteko, Lantaldearen lana luzatu dela eta ez dagoela denborarik testu arautua gauzatzeko.
Edonor ohar liteke, ostera, euskal herritarrek erabakitzeaz ari garenean, denbora kontua baino serioagoa eta sakonagoa dela arazoa. Egibarren gertukoa den Xabier Barandiaran jeltzale eta Deustuko Unibertsitateko irakasleak berak argi zioen EHUko udako ikastaroetan: ez dago independentziarako baldintzarik, hainbat arrazoirengatik, baina funtsean ez dagoelako horretarako indarrik eta estrategiarik; garaiak aldatu egin dira, abertzaleen arteko elkarlan eta komunikazio eza eta beste hainbat arrazoirekin jantzi zituen bere esanak (ikus Luistxo Fernandezen uztailaren 7ko Sustatuko kronika).
GERNIKAKO ESTATUTUA hilda dago, esan zuen ELAk Gernikan 1997ko urriaren 19an. Sindikatuko idazkari nagusi ohi Jose Elorrietak, PPren garaiko Gobernuak estatutua betetzeko zuen asmo ezaren isla jartzen du Rodrigo Ratok –bai, egun ustelkeriagatik auzipetua den berak– INEMeko transferentziez orduan zioena: “Ez dira egingo, ez bizitza honetan, ez bestean” (Esan eta Egin, Joxe Elorrietari elkarrizketa.).
Euskal gizarteko aktore asko asaldatu ziren, baina ekitaldi hartan izan ziren EAJ, EA, HB, Ezker Batua, Zutik, Elkarri, LAB, EHNE eta beste hainbat erakundetako ordezkari. Zerbait berria ereiten ari zen eta urtebete eskasera han izandakoek Lizarra-Garaziko Ituna izenpetu zuten. Honek porrot egin ondoren, Ibarretxe Plana ernetzen hasi zen eta honen lehen hondoratze zantzuekin batera garatu zen Loiolako prozesua. Elorrietak dio begi onez ikusi zituztela biak, Ibarretxerenaz ordea, laster ohartu zirela ezin zela urruti joan: “Denboraren poderioz, inolako planik ez zeukala konturatu ginen eta, beraz, ez zuela asmorik kutsu soberanistako helburu hori aliantza politika batean oinarritzeko”. Loiolako saioaz: “Ezker abertzalea ezin da gauza batean erratu. Ez du indar korrelaziorik, hori berak bakarrik lortzeko. Ezin du. Beraz, besteak ez dio emango. Euskal erabaki esparrua indar korrelazio arazo bat baita, batez ere”.
Ez dago oso garbi ezker abertzalea ohartu den orain ere bakarrik ezin duela, EH Bilduk oraintsu aurkeztu baitu Eusko Legebiltzarrean aurrera ateratzeko inongo aukerarik ez duen Kontsulta Legerako proposamena. Edo seguruenik badaki, baina orduan hobeto neurtu beharko luke txikira eta handira jokatzearena, behar baino lehenago ekimenik erre gabe.
Eta EAJk zein indarrekin lortu nahiko ote du estatus politiko berria? Eusko Jaurlaritzan PSE-EErekin du akordioa, Gipuzkoako Diputazioan koalizioan gobernatzen du harekin, eta Autogobernu Lantaldean PSE eta PP noiz hurbildu zain egon da, EH Bildurekin bakarrik abiatu nahi izan barik.
Zantzu gero eta gehiago daude: abertzaletasunaren bi adar nagusiak gero eta gehiago bakoitza bere aldetik ari da burujabetza estrategia berrien bila. Maltzagako gar beti ahul hori, pizten baino itotzen ari da ETAren ondorengo eszenatokian.
Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.
Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]
EAJren barne prozesuan ez du bere burua aurkeztuko, nahiz eta garaile irten den orain arteko bozketetan. Itxura guztien arabera, Aitor Esteban izango da EBBko buruzagi berria.
Bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuak armagintza industria goraipatu eta zabaldu diren “aukera” berrien aurrean sektorea “babestuko” duela azaldu du. “Beste kontu bat da gutako bakoitzak izan ditzakegun posizio... [+]
Bost urte bete dira Zaldibarren 800.000 tona zabor maldan behera amildu eta Joaquín Beltrán eta Alberto Sololuze langileak aurretik eraman zituenetik. Ikerketa judiziala amaitu gabe dago oraindik, Verter Recycling enpresak ez du ezer ordaindu zigilatze lanengatik,... [+]
Abenduaren 20an Eusko Jaurlaritzak planaren behin-behineko bertsioa onartu zuen eta gaitasun “baxu eta ertaineko” eremu ugari gaitasun “ertain eta altukoak” bezala ageri dira orain.
Arratsaldez eta gauez lan egiten duen jendea dagoela argudiatuta, 0-3 urteko umeentzat 24 orduz zabalik egongo diren haur-eskolen beharra planteatu du Espainiako Enplegu ministroak. Erreakzio-katea berehalakoa izan da eta agerian utzi du nola ulertzen dugun kontziliazioa, zeren... [+]
Plataformak ostegunerako Iruñeko udaletxe plazan elkarretaratzea deitu du 18:30erako, hiru alderdiek eraikinarekin izandako jarrera salatu eta eraistearen aldeko hautuan berresteko.
Proces-aren aurkako epai gogorra 2019ko urrian atera zen eta horrek Bartzelona sutan jarri zuen. Testuinguru horretan, Espainiako Estatuan bolo-bolo irakurri zen eskuineko prentsan jaregindako esaldi hau: “Espainiaren on beharrez, 50 urtero Bartzelona bonbardatu beharko... [+]
Liburutegi publikoak kudeatzearen ardura duen EAEko Liburutegi Zerbitzura gutun bidalketa masiboa egin dute Debako hainbat herritarrek, herriko liburutegiko araudi diskriminatzailearen aurrean esku har dezala eskatzeko. 6 urtetik beherakoek egunean ordubetez baino ezin dute... [+]
Iñigo Cabacas Herri Harmaila taldea eta Athleticen arteko harremana nahaspilatuta dago azkenaldian. Iñigo Cabacas Herri Harmailako Iñigorekin hitz egiteko aukera izan dugu astelehenean.
Larunbatean hamarnaka milaka herritar manifestatu dira Berlinen eta Alemania osoan. Otsailaren 23ko hauteskunde orokorren atarian, gainontzeko alderdiei eta bereziki CDU alderdi kontserbadoreari exijitu diete AfD eskuin muturreko alderdiarekin harreman oro eteteko.
Vox alderdi faxistak Iruñeko Arrotxapea auzoan "informazio-mahai" bat jartzeko asmoa iragarri zuen, eta "kaleetan faxistarik nahi ez duen" langile-auzo anitz baten gaitzespenarekin egin dute topo. Berriozarren ere izan dira VOXekoak, eta bertan ere... [+]
Milaka pertsona kalera atera dira larunbatean, Eusko Jaurlaritzari eta Osasun Sailari "konponbide errealak" eskatzeko, Osakidetzaren arazo estrukturalak konpon ditzaten.