Islandiako eta Esloveniako zinema ezagutu nahi?

  • Istorio handiak, herri txikiak. Zaku horretan sartu dezakegu Euskal Herria ere. Herri txiki izanagatik makina bat istorio ditugu kontatzeko gure hizkuntzan. Euskara eta beste hainbat mintzaira ez hegemoniko ikusarazteko asmoz Europako hamabost herrialde eta estatuetako ordezkariek manifestua sinatu zuten 63. Donostiako Zinemaldian: Glocal cinema: Big stories, small countries.

Joxean Muñoz Kultura sailburuaren eta Miren Aperribai Atera Films ekoiztetxeko zuzendariaren ustez, “Loreak” (ezkerrean) eta “Amama” (eskuinean) filmek lortutako ikusgarritasunak argi uzten du euskarazko zinema Europan heda daitekeela.
Joxean Muñoz Kultura sailburuaren eta Miren Aperribai Atera Films ekoiztetxeko zuzendariaren ustez, “Loreak” eta “Amama” filmek lortutako ikusgarritasunak argi uzten du euskarazko zinema Europan heda daitekeela.

Orain urte eta erdi inguru abiatu zuten proiektua; hainbat bilera egin dituzte zine-jaialdietan estatu eta herrialdeetako ordezkari politikoek, eta aurtengo Donostiako Zinemaldia baliatu dute egikaritu eta “bataiatzeko”. Joxean Muñoz Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak azaldu duenez, Donostiako Zinemaldia bihurtu nahi dute Glocal cinemaren erreferente. 

Hizkuntza ez hegemoniko horien artean daude ingelesa, frantsesa, alemana eta gaztelania salbu gainerako hizkuntza europar guztiak. Beraz, bistakoa da errealitate oso ezberdinak dituzten hizkuntzen arteko elkarlana sustatzea dela manifestuaren asmoa. Europan gehien ikusten diren filmen artean, 20tik 18 hizkuntza hegemonikoetan ekoitziak dira. Miren Aperribai Atera Films ekoiztetxeko zuzendariak honela azaldu du: “Esan dezakegu, gaur egun merkatu garrantzitsuenetan, esaterako, Berlinen eta Cannesen, hizkuntza hegemonikoetan grabatutako pelikulek menperatzen dutela merkatua. Beraz, garrantzitsua da hizkuntza ez hegemonikoetan fokua jartzea eta pelikula horientzat merkatu eta zirkuitu  bat bilatzea; ekoizpen, banaketa eta ikusgarritasunean”.

Proiektu honen bitartez EAEko zine aretoetara hizkuntza ez hegemonikoak ekartzea dute helburu, noski, euskaraz azpititulatuta, eta gauza bera lortu nahi dute euskarazko filmekin gainerako herrialdeetan: “Loreak eta Amama filmek lortutako ikusgarritasunak argi uzten du posible dela”, bat egin dute horretan Muñozek eta Aperribaik.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak deituta bildu ziren Norvegiako, Estoniako, Letoniako, Finlandiako, Danimarkako, Poloniako, Suitzako, Galesko, Esloveniako, Irlandako, Islandiako, Friuli-Venezia-Juliako eta Euskal Herriko ordezkari instituzionalak Donostiako Zinemaldian. Muñozek azaldu du euskarak dituen arazoen antzekoak dituztela Europako beste zenbait herrialdek ere: “Zergatik ez dugu elkarrengandik ikasten? Zergatik ez dugu sare bat biltzen?”. Egungo egoeraren aurrean Europan lobby antzeko bat sortzearen beharra azpimarratu du.

Europa kulturalki anitza da. Zenbaitetan, ordea, aniztasun hori merkatuaren zatiketa bezala ulertu ohi da. “Europak teorian apustu egiten du dibertsitatearen alde; baina ez dugu nahikoa indar beste herrialdeetan gure buruaren berri emateko”, azaldu du Muñozek. Izan ere, sailburuaren hitzetan euskara ez da etxerako kontu bat soilik: “Euskarak kanpora begirako leiho izan behar du”.

Elkarrekin indartsuago

Honakoa da lortu nahi dutena: zinema industriako eragileei elkarlanean aritzeko plataformak eskaintzea, proposamenak garatzea eta erronka berriei elkarrekin aurre egitea. “Maiz esaten dute euskaraz ekoizteko orduan esaterako, masa kritikorik ez izatea dela arazoa baina arazo hori ez da gurea bakarrik”, azaldu du Kultura sailburuak. Zinemagintzan euskaraz dihardutenen arazo antzekoak dituzte estatu eta estaturik gabeko herri askok; elkar babestearen eta elkarlanean aritzearen garrantzia azpimarratu du.

Manifestuaren sinatzaileen hitzetan sortzaileek eta ekoizpen etxeek euren artean harremanak izatea aberasgarria da denentzat: “Kooperazioa bideratu behar da”, dio Muñozek. Antzeko egoeratan lan egiten dutenen artean kidetasuna, interesa eta arreta lortzea errazagoa izango delakoan daude: “Errazago identifikatuko gara hizkuntza ez hegemonikoan lan egiten duen batekin Londresen ingelesez egiten duen batekin baino”. Argi du Muñozek: “Zubiak egiten hasi gara baina sareak egin nahi ditugu”.

Prozesuan zehar Eusko Jaurlaritza zinemagintzako Euskal Herriko zenbait eragilerekin bildu da, proiektuaren berri eman eta euren ekarpenak jasotzeko: “Guk sareak jartzen ditugu, euren esku dago sare horietatik zer eta nora joango den erabakitzea”. 

Eragile horietako bat da Atera Films; euskarazko filmak eta dokumentalak banatzen dituzte nazioartean, baita Europako film ugari euskaraz azpititulatu eta bikoiztu ere. Aperribai Atera Filmseko zuzendariak azaldu du Gobernua ideia hau mugitzen hasi zenean, deitu zietela proiektua ezagutarazi eta ideia berriak jasotzeko asmoz. Aperribaik parte hartu zuen Berlinen egin zuten lehenengo bileran: “Eguneroko lanean ez egon arren proiektua babesten dugu; behar denean lagunduko dugu eta ematen dituen pauso guztiak jarraitzen ditugu”.

Eragile bakoitzak bere ekarpena egingo dio proiektuari, nork bere esparruan. Atera Filmsek esaterako, merkatuaren eta produktore zein agente kulturalen inguruan duten ezaguera eskaini dezaketela azaldu du.

Aurrera begira

Aurrera begira hainbat asmo dituzte manifestuaren sinatzaileek. Esaterako, Glocal cinemaren logotipoa egin nahi dute; “hizkuntza ez hegemonikoetan ekoitzitako filmak identifikagarriak izan daitezen”, azaldu du Aperribaik. Bide beretik hitz egin du Muñozek eta azaldu du ezinbesteko ezaugarria dela filmak identifikatu ahal izateko. Horrekin batera webgunea eta sare sozialak ere abiaraziko dituzte.

Proiektua kanpora begirako leiho bat irekitzeko asmoz sortu da, eta beraz, euren asmoen berri eman behar dute nazioartean. Horretarako publizitate kanpaina prestatuko dutela aurreratu du Aperribaik. Azkenik, aurrera begira nork bere herrialdean konpromiso instituzionalak lortzearen garrantzia nabarmendu du zuzendariak; baita, aliatuak lortzearen beharra ere: “Ezinbestekoa izango da Europan gure produktuak banatzea, trukatzea eta denon artean hizkuntza hegemonikoetatik kanpo dauden zinegileen lanak ikusaraztea”.

Donostian egindako bilerak jarraipena izango du; hurrengoa, Berlingo Zinemaldian izango da. Lau helburu nagusi landuko dituzte: lan taldea sortzea, kooperazio eta topaketak sustatzea, zinema europarraren hizkuntza aniztasunaren inguruko ezagutza handitzea eta ikusgarritasuna areagotzea. “Zinema jaialdietan topaketak egin ditugu eta egingo ditugu, baina hala ere, etengabe gaude herrialdeekin kontaktuan, batez ere, posta elektroniko bidez”, azaldu du sailburuak.

Badirudi, ondo bidean, laster EAEko zine areto askotan hizkuntza ez hegemonikoetan ekoitzitako filmak euskaraz azpititulatuta ikusteko aukera izango dugula. Euskaraz ekoitzitakoek berriz, Europako hainbat herrialdetan izango dute lekua. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara
2024-10-17 | UEU
Manex Agirre Arriolabengoa
“Euskaldunok badugu zertaz jabetu eta zerekin ahaldundu”

"Euskaldunentzako Jabetze Eskola. Menpeko perpausa izateari uzteko langintzak" eskola antolatu da Gasteizen Izaskun Arrue Kulturguneko (IAK) programazioaren barruan eta UEUren laguntzarekin. Eskolaren dinamizatzailea da Manex Agirre Arriolabengoa (Aramaio, 1982)... [+]


Ainhoa Lasa Agirre, aholkularia
“Gazteek nahi dute euskarari buruz hitz egin”

Ainhoa Lasa Agirre (Lovaina, Flandria, 1976) Emun kooperatibako kidea da. UEUko udako ikastaroetan, hezkuntza soziolinguistikoaz hizketan ezagutu genuen uztailean. Dozena bat urte daramatza DBH4ko gazteen ikasgeletan esku-hartzeak egiten. Egitasmo osoak dira, herriko ikastetxe... [+]


Popuerzakoa

Iraileko igandeetan ohitura da gure inguruetan Erniora igotzea, Zelatunen dantzan aritzea eta txorizo muturra, edo, jatea. Eguraldi txarrenaz ere ez da jenderik falta izaten. Aurten lagunak goizago abiatu eta ni berandututa, bakarrik nindoan estratan gora, beherantz zetozen... [+]


Anbroxi Burguburu. Laborari sinple bat (omen)
“Orain dela zenbait urte euskalduna haboro jiten zen Santa Grazirat”

Liburua da Txomin Peillenena, Animismua Zuberoan (Haranburu, 1983). Hango istorioek ekarri gaituzte Urdatx edo Santa Grazira. Besteak beste, azkena hildako hartzaren historiak, kasu honetan ez baita istorioa. Herriko ostatuan galdezka hasi, hartzaren historia lekukotzen duen... [+]


2024-10-15 | Sustatu
Jabetze Eskola Gasteizen, feminismoaren adibideen ildotik, euskalgintzarako

Gasteizko Izaskun Arrue Kulturguneak (IAK) eta UEUk elkarlanean Euskaldunentzako Jabetze Eskola martxan jarriko dute, euskaldunok ahaldundu, eta ondorioz, jendartea eraldatzeko asmoz. Aurkezpen hitzaldia urriaren 30ean egingo du Garikoitz Goikoetxeak. "Hizkuntzaren... [+]


2024-10-14 | Leire Ibar
Gasteizko euskalgintzak egun osoko egitaraua antolatuko du urriaren 19an

“Gasteiz euskararen hiria” ekimena ospatuko dute urtarrilaren 19an Arabako hiriburuan. Euskaraz egingo diren ekintza ezberdinek osatuko dute hamabi orduko egitaraua. "Euskara protagonista izatea" da ekimenaren helburua.


Ongi etorri Euskararen Mundura jardunaldiak
“Euskaldun izatea hautua da, baina hautu horri bide eman behar zaio”

Nolakoa behar du euskal herritar berriei egiten diegun harrera? Nola josi aliantzak euskararen normalizazio eta biziberritze prozesurako? Premiazko erronkei heldu diete Euskalgintzaren Kontseiluak antolatutako Ongi etorri Euskararen Mundura jardunaldietan, Gasteizen... [+]


2024-10-11 | ARGIA
Hernaniko ikastetxeek bat egin dute euskararen erabilera eta euskal kultura bultzatzeko

Ikastetxeok kezkatuta daude haien eskoletan euskararen erabilera eta euskal kulturaren transmisioa moteltzen ari direlako. Urtebeteko gogoeta prozesua egin dute eta Gu geok plataforma aurkeztu dute. Ikastetxeotan jauzi bat emateko asmoz dekalogo bat aurkeztu dute.


2024-10-11 | Cira Crespo
Ongi etorri Euskararen Mundura jardunaldiak
“Ederra litzateke euskaraz kalean ikastea”

Euskalgintzaren Kontseiluak antolatutako "Ongi etorri Euskararen Mundura" jardunaldiak izan dira Gasteizen ostegunean eta ostiralean. Egun bi bete-beteak,  eta mahai gainean Euskararen normalizazio prozesuan euskal herritar berriak integratzeari buruzko praktikak... [+]


2024-10-11 | Sustatu
Nostalgia baino gehiago: Son Goku euskaraz hasi zenekoa

Joan den astean bete ziren 35 urte Son Gokuk euskaraz lehen aldiz egin zuenekoa. 1989ko urriaren 4an izan zen ETB1n Dragoi Bola ematen hasi zirela (1984an abiatu zen anime hau Japonian) eta hura gogoratzeko ekitaldia egingo da Donostian urriaren 20an, igandearekin, lehenbiziko... [+]


2024-10-10 | Leire Ibar
Justizia Administrazioan ea hizkuntza eskubideak errespetatzen diren aztertzeko EH Bilduk eginiko proposamena atzera bota dute

Ostegun honetan, Gasteizko Parlamentuan, “Justiziaren euskalduntzean aurrera egitea” eskatzen duen zuzenketa onartu dute EAJ eta PSEk, baina ez dute neurri zehatzik proposatu EH Bilduk salatu duenez.


2024-10-09 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Euskal

Donostiako Zinemaldiak euskal zinemaren ospakizun ekitaldian euskal zinemak euskara gutxi duela esan zuen Edurne Azkaratek eszenatokiaren mikrotik, ozen. Esaldiak burrunba egiten du egiazkotasunagatik. Arkitekturaren eszenan antzerako lema errepika daiteke eta ziur naiz beste... [+]


2024-10-09 | Iñigo Satrustegi
Iruñeko Laba elkartea
Euskaraz egin zuen eztanda erupzioak

Kafetegi, topaleku, kulturgune, denda eta askoz gehiago, betiere, euskara ardatz. Orain dela bi urte eta erdi zabaldu zituen ateak Iruñeko Labak. Aurretik dator proiektua ordea. Atzera begirako errepasoa egin dugu kideekin: erronkak eta arazoak. Etorkizunerako aukerak ere... [+]


Eguneraketa berriak daude