Eboluzioaren teoria Darwin baino 500 urte lehenago

Ibn Khaldunen (1332-1406) irudia, Tuniseko 1994ko hamar dinarreko billetean.
Ibn Khaldunen (1332-1406) irudia, Tuniseko 1994ko hamar dinarreko billetean.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Tunis, 1332ko maiatzaren 27a. Ibn Khaldun historialari eta filosofoa jaio zen Al Andaluseko familia izandun baten baitan.

Soziologia, historiografia, demografia eta ekonomia modernoaren sortzaileetakotzat jotzen da, nagusiki 1377ko Muqaddimah liburuan egindako ekarpenengatik. Muqaddimah hitzak “sarrera” edo “hitzaurrea” esan nahi du arabieraz eta, berez, Kitābu l-ʻibar (Ikasgaien liburua) munduko historiari buruzko lanaren hitzaurrea izateko sortu zuen egileak. Baina Ibn Khaldun bera bizirik zen artean ere gainerako sei liburukien artean nabarmendu  zen, lan independentea bailitzan.

Muqaddimah horretan Khaldun historia unibertsalaren nolabaiteko ikuspegia ematen lehenetarikoa izan zen. Gatazka sozialaren teoria sortu zuen eta gizartea aztertzeko zientzia baten premia aldarrikatu. Ekonomian “mantenu” eta “etekin” kontzeptuak bereizi zituen, besteak beste. Eta darwinismoaren aitatzat –edo herenaitonatzat– jotzen da, Darwin bera jaio baino ehunka urte lehenago idatzitakoengatik.

“Ondoren, kreazioaren munduari erreparatu beharko genioke. Mineralekin hasi zen, eta  modu asmotsuan, mailaz maila, landare eta animalietaraino egin zuen aurrera. Mineralen azken fasea landareen lehen fasearekin lotuta dago, hala nola belarrekin eta hazirik gabeko landareekin. Landareen azken faseko aleak, esaterako, palmondoak eta mahatsondoak, animalien lehen fasearekin konektatuta daude, hau da, ukitzeko ahalmena besterik ez duten barakuilu eta oskoldunekin. Sortutako izaki horiei dagokienez, ‘lotura’ hitzak esan nahi du talde bakoitzeko azken fasea erabat prest dagoela hurrengo taldeko lehen fasea izateko”.

Eta hurrengo paragrafoan are nabarmenagoak dira espezieen eboluzioaren teoriaren zantzuak. “Orduan, animalien mundua zabaldu zen, espezieak ugaritu ziren, eta mailakako kreazio prozesua, azkenean, pentsatzeko eta hausnartzeko gai den gizakiraino iritsi zen. Gizakiaren fasea tximinoen mundutik dator; tximinoetan zolitasuna eta pertzepzioa aurki daitezke, baina benetako hausnarketaren eta pentsatzearen fasera iritsi gabe. Une horretan gizakiaren lehen fasean sartzen gara”.

482 urte geroago, Charles Darwinek Espezieen jatorria: hautespen naturalaren bidez lan “berritzailea” idatzi zuen. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Historia
2024-11-28 | Irutxuloko Hitza
Mikel Zabalzaren omenezko plaka jarriko du Donostiako udalak larunbatean, Intxaurrondoko kuartelaren aurrean

Donostiako Udalak Mikel Zabalza Garateren (1952-1985) omenezko plaka bat jarriko du larunbat honetan (hilak 30), Guardia Zibilaren Intxaurrondoko kuartelaren aurrean (Baratzategi kalea, 35). Guardia Zibilak gaurko egunez atxilotu zuen Zabalza, 1985ean, Altzako bere etxean... [+]


Francis Williamsen bikaintasunaren froga

Londres, 1928. Victoria and Albert Museum-era koadro berezi bat iritsi zen dohaintzan: margolanean gizon beltz bat ageri da, ileordea eta lebita jantzita, liburuz eta tresna zientifikoz inguratua. Museoan horrela katalogatu zuten: “Erretratu satiriko bitxia, beltzen... [+]


Kolono europarrek Afrikan lapurturiko 500.000 artelanak itzultzeko ariketa nekeza

Azaroaren 4an itzuli die Frantziak benindarrei Katakle errege-aulkia, duela 132 urteko triskantzan frantses kolonoek lapurtu zietena. Memoriaren, aitortzaren eta ondare kulturalaren izenean, Europan zehar dituzten lapurtutako 500.000 objektuak berreskuratu nahi dituzte Afrikako... [+]


2024-11-27 | Paul Beitia
Nikolai Txernyxevski
‘Zer egin?’: galdera handiak eta ametsak

Literaturako klasikoei buruz pentsatzeak ezinbestean gaur egundik pentsatzea esan nahi du. Hain justu, klasiko izendapenak horixe du baldintza: gaurdaino iritsi diren obrak dira eta, beraz, haiei buruz pentsatzea obra horiek guganaino nola eta zergatik iritsi diren pentsatzea... [+]


2024-11-27 | Cira Crespo
Sorginen lurra

Esaten da Simone de Beauvoir-ek idatzi zuela zapaltzailea ez litzatekeela hain indartsua izango zapalduaren lerroetan konplizerik ez balu. Niri oso normala iruditzen zait... zer nahi duzue, ba? Zapalduta zaudenean, ulergarria ere bada zure kondizio hori hobetu nahi izatea, eta... [+]


Gemma Piérola
“Historiak ezin du ezikusiarena egin gu protagonista garen eguneroko arazo horien aurrean”

Duela 40 urte sortu zen Geronimo Uztariz Institutua, Nafarroako Historia beste era batera ikertzeko eta zabaltzeko helburuarekin. Jende anitza bildu du lau hamarkada hauetan, eta gai ugari ikertu ditu denbora horretan. Historialari gazteak ere batu zaizkie. Zahar eta berriaren... [+]


Memoriadun euskara

Autobiografia idaztea omen da garapen pertsonalerako tresnarik eraginkorrena, askatzaileena. Iraganeko kontuei tira egin eta gogora ekartzeak, orainaldiko korapiloak askatzen laguntzen omen du. Bai, laguntzen du orainaldia ulertzen eta komeni zaigun etorkizun bat marrazten... [+]


Iruñeko Erorien Monumentua
Maravillas Lambertoren izena ez erabiltzeko eskatu dute fusilatuen senideek

Nafarroako Fusilatuen Senitartekoen Elkarteak gogor kritikatu du Iruñeko Erorien Monumentuaren inguruan EH Bilduk, Geroa Baik eta PSNek egindako akordioa. "Pedagogia" egiteko toki hobeagoak daudela dio eta interpretazio zentroari Maravillas Lamberto izena... [+]


Iruñeko Erorien Monumentua Maravillas Lamberto interpretazio zentroa izatea adostu dute

Iruñeko Erorien monumentua faxismoaren salaketarako eta memoria demokratikorako Maravillas Lamberto interpretazio zentroa bilakatzea adostu dute EH Bildu, PSN eta Geroa Baik. Eraikinaren parte bat eraitsiko dute, eta adiera frankistako elementuak kendu edo estaliko... [+]


Non zegoen nire herria duela 750 milioi urte?

Ancient Earth mapa birtualak gure herrialdea, eskualdea, hiria... duela milioika urte non zegoen ikusteko aukera ematen du Dinosaurpictures.org/ancient-earth helbidean.

Toponimoa idatzi eta 750 milioi urte atzera egiten duen kronologian garai bat aukeratuta, emaitza puntu... [+]


Lucy: izar mediatikoak 50 urte

Etiopia, 1974ko azaroaren 24a. Lucy-ren hezurdura aurkitu zuten Hadarren, giza arbasoen arrasto zaharrenetakoa. Australopithecus afarensis espezieko hominidoak 3,2 eta 3,5 milioi urteren artean ditu.

Homo espezieen arbasotzat jo zuten orduan, gu guztion amatzat. Mende erdi... [+]


Eguneraketa berriak daude