argia.eus
INPRIMATU
Plastikozko bost "uharte" erraldoi daude munduko ozeanoetan
Joxerra Aizpurua Sarasola 2015eko urriaren 15a

1950. urtean munduan sortutako hondakinetatik, 1,5 milioi tona plastikoa ziren. 2020an 300 milioi tona baino gehiago izango dira. Horren zati bat birziklatzen saiatuko bagara ere, gehiena itsasora joango da. 

Une honetan 300 milioi tona plastiko dago itsasoan, bost gune nagusitan. Ozeano Barean bi gune ditugu: bata, zabalena, 3,43 milioi kilometro koadroko azalera –India baino handixeago– eta 30 metroko sakonera duena, AEBen parean; bestea, Txilerenean. Ozeano Atlantikoan beste bi gune daude, Karibetik Iberiar penintsularako bide erdian eta Brasiletik Hegoafrikarakoan. Bosgarren gune handia Ozeano Indiarrean dago, Madagaskar eta Australia artean.

Plastiko hori pixkanaka gure ekosistemaren zati bihurtzen ari da. Kalkulatu da une honetan arrain eta itsaskien %30 inguruk plastiko arrastoak dituztela gorputzean.