argia.eus
INPRIMATU
Ozono geruzako zuloa: argi gorriak piztuta berriz ere
Joxerra Aizpurua Sarasola 2015eko urriaren 15a

Orain hiru aste iragarri genuena ez da bete. Ozono-mailaren jaitsiera normala izango zela zirudien arren, asteotan aspaldi ikusi gabeko datuak neurtu dituzte ikerlariek. Beheko grafikoan urriaren 2ra arteko datuak erakusten dira:

Ikusten denez, irailaren erdira arte ozono geruzako zuloaren bilakabidea normaltzat har dezakegu, baina hortik aurrera era harrigarrian zabaldu da haren hedadura.

Jada ziurta dezakegu aurten zuloaren tamaina handienetakoa izango dela neurketak egiten direnez geroztik. Horrek hankaz gora jartzen du azken urteotako baikortasuna.

Faktore berriek azal dezakete ozono geruzaren ahultzea? Berotegi-gasek, kutsatzaileek, eta abarrek ozonoaren desagerpenaren bigarren fasearen erantzuleak izan daitezke?