argia.eus
INPRIMATU
UEMAk zuzendaritza berria
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2015eko urriaren 06a

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak kide berriak aukeratu ditu. Zazpi EH Bildukoak izango dira, hiru EAJkoak eta bat udal talde independenteetakoa. Josu Labaka Azpeitiko Udaleko zinegotzia izango da lehendakaria, EH Bildukoa. Lehendakariorde lanetan arituko da berriz, Gatikako EAJko zinegotzi Onintze Amezaga.

Ondokoek osatu dute zuzendaritza: Josu Labaka, Lierni Altuna (Aramaio), Mikel Ansotegi (Aulesti), Maider Arrieta (Lesaka), Amaia Azkue (Berastegi), Andere Enbeita (Muxika), Eneka Maiz (Etxarri Aranatz), Onintze Amezaga, Jexux Arana (Zarautz), Josetxo Mendizabal (Zestoa) eta Manuel Labaka (Beizama).

Hiru udal kideren etorkizuna dago zalantzan. Azken hauteskundeetan EAJk alkatetza hartu du Tolosan eta Lekeition. Ez dute erabaki UEMAn segi ala ez. Geroa Baik gobernatzen duen Lesaka ere zalantza da, nahiz eta ordezkaria bidali duen.