argia.eus
INPRIMATU
Irakurleak galdezka: lizarrak
  • Kaixo Jakoba. Etxe pareko lizarrak nahi baino gehiago ari dira hazten goraka eta mozteko garai ona zein den jakin nahi nuke. Eskerrik asko.

    Beñat Otegi (Itsasondo).

Jakoba Errekondo 2015eko urriaren 06a

Kaixo Beñat. Lizarra mozteko sasoi onena udaberria da. Izerdi berria indarrean dakar eta zuk egingo dizkiozun zauri horiek di-da batean orbaindu eta itxiko ditu. Horretarako sasoiaz gain zauriak edo ebakiak ondo egitea ere garrantzitsua da. Nik otsaileko ilbeheran edo martxokoan egingo nuke lan hori. Beste aukerarik ez baduzu eta garai horretan ezin baduzu egin, apirileko edo maiatzeko ilbeheran egin.