argia.eus
INPRIMATU
Amale Arzelus hil da
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2015eko urriaren 06a

1932ko martxoaren 2a. Ander Arzelusek eta Joseba Zubimendik Donostiako Unión Radio irratian euskarazko lehen irratsaioa egin zuten. Aitak alaba eraman zuen eta zortzi urteko neskatoa aitak idatzitako bakarrizketak, antzezlanak eta hitzaldiak esaten hasi zen. Euskararekiko konpromisoari bizitza guztian heldu zion.

Irratian esatari izateaz gain, Poxpolina taldearekin antzerkian ibili zen. Euskarazaintzako kidea zen, eta Elvira Zipitriaren garaian andereño aritu zen Donostian. Helduei euskara irakasten ere jardun zuen, aitak sortutako euskara irakasteko metodoa lagun zuela.