Miresmenez eta arreta handiz ari gara jarraitzen Euskal Herritik Kataluniako prozesua. Ez dakigu zer gertatuko den; ez dakigu erabakitzeko eskubidearen estrategia benetan den eraginkorra independentzia lortzeko eta ikustear dago, Kataluniak espainiar inperialismoa garaitzea lortuko duen ala ez. Seguruenik asko dira Katalunian independentziaren aldeko prozesua hain aurrera joan izanaren arrazoiak edo gakoak. Euskal Herriko independentzia irrikaz bizi duen edozeinek, sarritan egingo du galdera hau: “Zer gertatu da Katalunian halako abiadura hartzeko?”. “Zer ez da gertatzen Euskal Herrian horren motel joateko?”. Irailaren 27rako hamasei egun falta zirela ospatu zen Diada eta bertan egoteko aukera izan dut. Katalunia ametsa gauzatzeko unean dagoen herria dela esan daiteke eta gauza asko esan eta azpimarratu daitezkeen arren, bi kontu aipatu nahiko nituzke: herritarrek islatzen duten poza batetik eta egoera honetara iristeko egin den pedagogia, bestetik. Aurten, Via Lliurekoek lelo hauen modukoak bultzatu zituzten ekitaldi nagusian zehar: “Via lliure: a la democrácia; al món; a la sostenibilitat; a la justicia social; a la diversitat; a la solidaritat; a la igualtat; a l’equilibri territorial; a la educación; a la cultura”.
Eta hori guztia independentziaren bidez. Modu sinple eta argian independentziak dakartzan onurak azaltzen dituzte esaldiok. Modu grafikoan adierazten dute, Kataluniari –eta edozein estaturik gabeko naziori– euren burua gobernatzeak dakarzkion onurak. Hedabide publikoek zein pribatuek eta beste hainbat eragilek independentziaren aldeko jarrera esplizitu edo inplizitua adierazten dute euren jardunetan. Europara bidali duten ordezkariak esana du, Europak Katalunia estatu gisa onartuko duela, baldin eta herritarren gehiengoak baiezkoa ematen badu; eta, hori ere, modu argian komunikatu dute.
Katalanek gurera begiratu izan dute sarritan eta orain gu gara begirada Kataluniatik kendu ezinik gabiltzanak. Ez, ezin dira bi herrialdeak alderatu; ez dira alderagarriak. Baina, otzandu gara euskaldunak. Independentziarako bidea piztu beharra dago eta horretarako ezinbestekoa da independentziarako pedagogia. Bi argudio ildo sendotan oinarrituz: argudio historikoa batetik eta guk geuk determinatzeko boterea izateak dakarren abantaila bestetik. Euskal Herriak independentzia behar du bizi irauteko. Eufemismoak albo batera laga behar dira eta lotsarik gabe pedagogiari ekin.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Tipi-tapa mugitzen ditugu euskaltzaleok gure oinak Korrikaren lekukoaren atzetik, gure hizkuntzaren alde, desio dugun Euskal Herri euskalduna helburu, herri euskaldun gisa biziraun nahi dugula aldarrikatzeko.
Tipi-tapa ematen ditu lehen urratsak Afrikako, Hego Amerikako edo... [+]
Eta beste urte batez, sindikatuek prefabrikatutako grebak antolatu dizkigute. Eta guk, indibidualki, erabakia hartuko dugu grebarekin bat egin ala ez, ikastetxean inongo asanbladaren beharrik gabe.
Niri irakatsi zidaten greba eredua jada ez dago modan, antza. Nire... [+]
Bizitzak dena inguratzen du, mugatua eta hauskorra da. Bizitza onak bizitzeko, gorputzak zer egin badakiela iruditzen zait, buruak ordea, nahiz eta jakin (ondo informatuta dagoenean), askotan gorputza nahita isiltzen duela ikusten dut. Isiltze horretan burua beste buru... [+]
Eroso gaude ingurunea gure egoera fisiko/emozionalera egokitzen denean. Besteak ni kontuan hartu nauenean, izan gizaki bat, objektu bat, espazio bat. Erosotasunaren klabea produktu eta espazio diseinuan beharrizan handi gisa sartu da, erosotzat jotzen dena erosgarria delako... [+]
Nafarroa Arenan Mitoaroa ikusten izandako lagun batek “telurikotzat” jo zuen entzun-ikusi-sentitutakoa. Niri ere hala iruditu zitzaidan telebista medio etxetik hauteman nuena.
Pentsa daiteke Mitoaroak piztutako grinak eta atxikimenduak proiektuaren ikusgarritasuna... [+]
Urte berria hastearekin batera, bizitza aldatuko diguten erabakiak hartzeko ohitura bada. Listak egiten ditugu hiru puntutan: bat, kirola gehiago praktika; bi, lagun zaharrak maizago ikusi; hiru, Islandiara itzuli, errealki eta metaforikoki. Xedeak beti xede geratzen direla... [+]
Zirkulazioan lehentasunek garrantzi handia dute. Gidatzeko ikasten dugun lehen gauzatakoak dira: biribilguneak eta STOPak menperatu ezean nekez lortuko dugu gidabaimena.
Hala ere, lehentasunak ez dira kontu neutroak, eta historiak eta interes kontrajarriek aldatu izan... [+]
Oholtzak betiko utziko dituela jakinarazi zigun Benito Lertxundik badira jada hainbat aste, eta geroztik asko gara maila batean ala bestean umezurtz sentitzen garenak, halako galera edo abandonu sentsazioarekin, triste. Iruindarroi, behintzat, bere zuzenekoen zirrara azken aldi... [+]
Hiru korapilotan mordoilotzen digute euskaldunon elkarbizitza, eta urte luzez, pazientzia handiz eta erabakitasun irmoz ekin arren, loturok askatu ezinean gabiltza. Hiru bederen badira uneko korapiloak: presoak, euskara, etorkinak.
Urte berriarekin elkartu ohi gara milaka... [+]
Gaur, urtarrilak 21, gure oraintsuko historiaren efemeride interesgarri bat gogora ekartzeko eta hari buruz hausnartzeko eguna dugu. 50 urte bete dira Potasas de Navarra enpresako 47 langilek itxialdia amaitu zutenetik. Hamabost egun iraun zuen itxialdi horrek eta greba orokorra... [+]
Duela aste pare bat Norvegiako zenbait datu plazaratu ziren. Ipar Europako herrialde hartan auto elektrikoak nagusitu dira, eta Tesla marka dute salduena; energia birziklagarriaz sortutakoa omen da han kontsumitzen denaren %90. Aldiz, Norvegiako enpresa publikoek ez dute inolako... [+]
Hauek izan ziren nire azken hitzak zure lo arnas sakonean eskutik helduta ginela joan zinenean. Aparteko minik gabe, xume, duin, geratu zen betiko zure bihotza. Zuk nahi eta eskatu bezala. Guk nahi eta errespetatu bezala.
Jada hilabete, neguaren atarian, gaurik luzeenak diren... [+]
Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]
Asteartean eman zuten jakitera bost gazte lapurtarren kontrako sententzia. Hamabost hilabeteko espetxe zigorra gibelapenaz bi gazteri, 500 euroko isun banarekin; 140 orduko lan behartua eta 500 euroko isun bana beste bi gazteri; eta, azkenik, 1.700 euroko isuna beste... [+]