argia.eus
INPRIMATU
Zakar montonean lur ustela
Jakoba Errekondo 2015eko irailaren 23a

Baratze bazterrean beti behar du hondakinak usteltzeko txoko bat. Zopizartzean, jorratzean, belarrak kentzean edo uzta amaitu delako berea eman duten landareen hondakinak kentzean sortzen den materiala, ondo gauza aberatsa da. Jeneralean bazterrean pilatu eta bertan usteltzen uzten da; lur ustela sortuko da. Luar pilari ere eman dakioke. Ongarri izango da hurrengo uztetarako.

Kaltegarri ere izan daiteke. Argazkiko tomate zarbak edo mastrak gorrinak jo duenaren zantzu garbiak ditu. Saldiasen esaten duten bezala “zakar montona” bazterrean utziz gero, gaitzak ere bertan gozo igaroko du negua eta hurrengo urtean tomate berri guri-guriak bistaratu orduko hor izango da gaitza ere.

Gaitzak jotako landareak ditugunean, bere hondarrak suari ematea onena.