Stonehenge ezagunetik hiru kilometro eskasera, Durrington Walls aztarnategian, beste monumentu megalitiko bat aurkitu dute, aldameneko harri multzoaren garai bertsukoa, K.a. 4000. urte ingurukoa. 90 harri inguruk osatuta dago, lerro zuzenean jarrita daude –ez zirkuluan, Stonehengekoak bezala– eta bakoitza 4,5 metro inguru da garai; multzo ikusgarria, ikusteko moduan balego. Izan ere, arrokak lur azpian daude eta radar bidez aurkitu dituzte.
Beraz, oraingoz, simulazio digitalen bidez soilik ikus daiteke (irudian). Eta aurkikuntzari buruzko informazio gehiago jakiteko ere zain egon beharko dugu, oraindik ez baitakite guneak zer funtzio zuen eta nolako lotura zeukan Stonehengerekin.