argia.eus
INPRIMATU
Ozono geruzaren bilakabidea: bide onetik baina astiro
Joxerra Aizpurua Sarasola 2015eko irailaren 23a

Irailaren erdira arteko neurketek Antartikan garai honetan gertatzen den ozono urritasunaren berri eman digute. Antza, datuak iazko ildo beretik doaz, hau da, ez dira ez oso onak ezta oso txarrak ere.
Azken urteetako desberdintasun nagusia da ozono urritasuna gero eta beranduago gertatzen dela. Normalki urritasuna abuztuko lehen hamabostaldian nabaritzen hasten bada ere, iaz eta aurten bigarren hamabostaldira atzeratu da ozono faltaren hasiera.
Garai kritikoena irailaren amaiera eta urriaren hasiera bitartekoa da; hala ere, ez da aparteko daturik espero. Ozono urritasuna bere horretan mantentzen dela eta epe luzerako joera positiboa izan daitekeela baiezta daiteke. Nolanahi ere, urriko bigarren hamabostaldian eskainiko ditugu behin betiko datuak.